Eñaut Elorrietak ‘Harbide Zilar Bat’ kanta aurkeztu du

Hitzak Jose Luis Otamendirenak dira eta Fernando Velazquez orkestrarako moldaketez arduratu da. Zumaiako ‘Sapere Aude Sinfonietta’ orkestrak eta Bilboko Koral Elkarteak ere hartu dute parte proiektuan. Isolamendu egoeratik sortutako kantua da Eñaut Elorrietak aurkeztu duen Harbide zilar bat, baina etorkizunera begira jarrita. Gertakizun hurbilek ispiluaren aurrean jarri gaituzten honetan, irakurketa kritiko batetik abiatuta, itxaropenari kantatzen […]

Read More… from Eñaut Elorrietak ‘Harbide Zilar Bat’ kanta aurkeztu du

‘Zaldi emozionalak’ kantua aurkeztu du Pettik

Pettik kaleratu berri duen Manipulazio estrategiak diskoko abestia dugu Zaldi emozionalak. Musikari beratarrak pentsamendua, poesia eta doinua batzen dituen egitasmoa aurkeztu behar zuen joan den martxoaren 15ean Bilboko Loraldia Festibalean, baina koronabirusaren krisiak eraginda, bertan behera gelditu zen aurkezpena. Egitasmoak Manipulazio estrategiak du izena eta Noam Chomsky pentsalariaren hausnarketetan oinarritzen da. Sylvain Timsit idazleak, Noam […]

Read More… from ‘Zaldi emozionalak’ kantua aurkeztu du Pettik

Peru Galbetek ‘Nor zara zu?’ izeneko hirugarren lan luzea argitaratu du

Oraingoz formatu digitalean eskuratu ahal izango da lan berria, baina egoerak baimentzen duenean formatu fisikoan ere kaleratuko duela iragarri du musikariak. Peru Galbetek azken hiru urteetan, Usurbil, Urretxu eta Uharte artean idatzi eta grabatutako hamar kanturen bilduma plazaratu du, Nor zara zu? izenpean. Usurbilgo musikariak Uharten egin du nahasketa konfinamenduan zehar, eta diskoa garai hauetan […]

Read More… from Peru Galbetek ‘Nor zara zu?’ izeneko hirugarren lan luzea argitaratu du

Donostia Kulturak egitarau berezia antolatu du Jazzaren Nazioarteko Egunerako

Egun osoan zehar izango dira ekimenak Antzokia eta Jazzaldia Etxean egitarauen barnean eta DK Irratiko Ispilu Beltza irratsaioa. Bihar, apirilak 30, osteguna, Jazzaren Nazioarteko Eguneko ospakizunekin egingo du bat Donostia Kulturak eta arreta berezia eskainiko dio jazzari bere eguneko programazioan. Hala, egunari hasiera emateko, goizeko 8:00etatik 10:00etara bitartean, DK Irratiko Ispilu Beltzairratsaioak jazza izango du […]

Read More… from Donostia Kulturak egitarau berezia antolatu du Jazzaren Nazioarteko Egunerako

‘Zeinen Ederra Izango Den Fest’ jaialdi berria sortu du Zetak taldeak

2021eko ekainaren 5a aukeratu dute festa ospatzeko. Pello Reparazen arabera, “jaialdi baikor eta itxaropentsua” izatea nahi dute. Sarrerak bihar, apirilak 24, goizeko 12:00etatik aurrera egongo dira eskuragai taldearen webgunean: www.zetak.org. Jaialdi guztiak bertan behera gelditzen ari diren garai honetan, Zetak taldeak jaialdi berri bat sortu du: Zeinen Ederra Izango Den Fest. Pello Reparaz mosukariak sare […]

Read More… from ‘Zeinen Ederra Izango Den Fest’ jaialdi berria sortu du Zetak taldeak

Izarok eremu sinfonikora egin du jauzia Euskadiko Orkestraren eskutik

Fernando Velazquezek moldatutako eta Euskadiko Orkestrarekin grabatutako Izaroren Errefuxiatuena, Koilara eta Tu escala de grises kanten bideoklipen estreinaldia, izango da gaur, bihar eta etzi Euskadiko Orkestraren sare sozialetan. Euskadiko Orkestrak erreferentziazko euskal artistak eremu sinfonikora eramateko ekimen digital hau jarri zuen martxan duela pare bat urte, Zea Mays taldearen hiru bideoklip eta Doctor Deseoren beste […]

Read More… from Izarok eremu sinfonikora egin du jauzia Euskadiko Orkestraren eskutik

[BIDEOA] ‘Ez dakit zer eguna den’ kantuaren bertsio kolektiboa aurkeztu du Jurgi Ekiza musikariak

37 pertsonen parte hartzeaz ondu du orain aurkeztu duen abesti kolektiboa. Konfinamenduaren hasieran, Jurgi Ekiza abeslari eta musikariak ukelelea alboan, itxialdiaren gaineko abestia ondu eta bere sakelakoarekin grabatu zuen, “nahi duenari kanta honetan parte hartzea proposatu nahi diot, kanta kolektiboa sor dezagun”, zabaldu zuen sare sozialen bitartez. Martxoko deialdi horrek berehala izan zuen erantzuna eta […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Ez dakit zer eguna den’ kantuaren bertsio kolektiboa aurkeztu du Jurgi Ekiza musikariak

‘Maravillas’ abestiaren zuzeneko bertsioa aurkeztu du Berri Txarrak taldeak

Taldeari buruzko dokumentala ere edizio fasean dagoela iragarri dute. Berri Txarrak taldea geldialdi mugagabean da egun, 25 urteko ibilbidearen ondotik merezitako atsedenaz gozatzen. Haatik, Maravillas abestiaren zuzeneko bertsioa argitaratu nahi izan dute orain, urteotan guztiotan jasotako maitasuna itzuli asmoz eta itxialdi aro gogor honetan jarraitzaileei egindako keinu gisa. Maravillas kantuaren bertsio soilena, biluziena dugu gaur […]

Read More… from ‘Maravillas’ abestiaren zuzeneko bertsioa aurkeztu du Berri Txarrak taldeak

‘HTX20: Elkarrekin edozer dugu posible’ dokumentala ikusgai

Iñaki Alforja zuzendari iruindarrak 2017ko udan Lakuntzan egin zen Hatortxu Rock-ari buruzko dokumentala ondo zuen, 20 lagunen istorioak bilduz. Orain, gure itxialdia eramangarriago egin eta oraindik 238 herritarren itxialdi luzeegia gerturatu asmoz, sarean ikusgai jarri dute dokumentala. “Aldea izugarria bada ere, etxean itxita gauden egun hauetan, ezinezkoa da hainbat urte edo hamarkada metro karratu gutxi […]

Read More… from ‘HTX20: Elkarrekin edozer dugu posible’ dokumentala ikusgai

Korrontzi taldea World Music Charts zerrendan

Topa lana hamar disko onenen artean hautatua izan da World Music Charts zerrendan. Korrontzi taldearen Topa izeneko lana nazioarte mailako hamar disko onenen zerrendan hautatua izan da “World Music Charts Europe” apirileko argitalpenaren arabera, “10. postuan sartu gara kontinente guztietan kaleratutako diskoak kontutan hartuz”, azaldu du boskote bizkaitarrak. Korrontzi folk musika taldea Agus Barandiaran trikitilariak […]

Read More… from Korrontzi taldea World Music Charts zerrendan