Villabonako Habi taldeak ‘Hitzak’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

Bideoklip berrirako Aitor Irulegi marrazkilariaren laguntza izan dute. Berak sortutako marrazkiekin animazioa sortu eta forma eman diote piezari. Yeray Gascon abeslari eta gitarra jotzaileak eta Jon Ander Artola bateria jotzaileak Habi taldea sortu zuten 2018an eta urtebetera Loratu izeneko diskoa plazaratu zuten. Zortzi kantuz osatutako lana izan zen Villabonako talde gaztearen aurrenekoa eta Badakit aukeratu […]

Read More… from Villabonako Habi taldeak ‘Hitzak’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

Beltza Weekend jaialdia irailaren 11tik 13ra egingo da Iruñean

Tanika Charles kanadarra eta JP Bimeni, Erresuma Batuan bizi den Burundiko abeslaria, izango dira kartela osatzen duten musikarietako batzuk. Horietaz gain, erakusketak, liburuen aurkezpenak, familia osoarentzako jarduerak eta zinema ziklo bat ere jasotzen ditu egitarauak. Asteburu batez, Iruñea musika beltzez beteko du Beltza Weekend jaialdiak aurten ere. Laugarren edizioa koronabirusaren krisiaren ostean, eta, dena ondo […]

Read More… from Beltza Weekend jaialdia irailaren 11tik 13ra egingo da Iruñean

Maria Rivero: “Egoera honi parentesi musikal bat jarri ahal badiot, konformatzen naiz”

Kantari bizkaitarrak bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du Parentesiak izenpean. Maria Riverok Parentesiak izeneko disko berria aurkeztu du, gaur . Hilabete askoko lana izan da musikariarentzat, eta gauden egoeran gauden arren, estreinaldiaren datari eustea erabaki du. Diskoan Miguel de la Rosa, Zuriñe Hidalgo eta Iker Lauroba musikariek ere parte hartu dute. Diskoaren izenburuari dagokionez, Riverorentzat […]

Read More… from Maria Rivero: “Egoera honi parentesi musikal bat jarri ahal badiot, konformatzen naiz”

Abesteko prest al zaude?

“Etxean gaude. Baina ez gaude isolatuta. Konfinamendu garaietan, elkartasun apur bat aldarrikatu nahi izan dugu. Bakarrik ezin da, lagunekin bai”, zabaldu du Skakeitan taldeak sare sozialen bidez. “Zuek gurekin abestea nahi dugu”. Zortzi egun dira berrogeialdian murgildu ginenetik, ordutik hona, asko eta asko dira buruari eraginda, sortzen ari diren ikus-entzunezko originalak. Azkena Skakeitan taldeak atzo […]

Read More… from Abesteko prest al zaude?

Koban taldeak ‘Anestesia digitala’ izeneko kantua aurkeztu du, bideoklip eta guzti

Larraitz Zuazok zuzendutako bideo honekin, taldeak elektroswinga alde batera utzi du eta elektronikan guztiz murgildu da. Koban taldeak Anestesia digitala izeneko kantua aurkeztu du, bideoklip eta guzti. “Aspalditik genuen kantu hau publikatzeko gogoa, eta zer esango dizuegu, nahigabe baina momentu aproposean iritsi da”, azaldu du zazpikoteak sare sozialen bidez. Taldearen ustez, sare sozial digitalei lotuta […]

Read More… from Koban taldeak ‘Anestesia digitala’ izeneko kantua aurkeztu du, bideoklip eta guzti

Mikel Martinez. Sortzaileen etxeetatik herritarren etxeetaraino

Koronabirusaren eraginez sortzaile ugari dira datozen egun eta asteetako emanaldiak bertan behera utzi behar izan dituztenak. Batzuk baina, antzerkiaz, musikaz, literaturaz gozatzeko alternatibak bilatu dituzte, jada. Xabi Bandinik esaterako martxoaren 18an eskainiko du zuzenekoa streaming bidez, Zetak Taldeak berriz, martxoaren 22an. Zea Mays taldeak emanaldi akustikoa eskaini zuen pasa den igandean, Instagram aplikazioaren bidez. Dj […]

Read More… from Mikel Martinez. Sortzaileen etxeetatik herritarren etxeetaraino

Iñigo Muguruza Musika Ikertzeko Beka sortu dute

Azken hamarkadetako musika modernoarekin lotutako ikerketak bultzatzea du xede ekimenak. Euskal rockaren pizkundeko izen garrantzitsuetako bat izan zen Iñigo Muguruza. Kortatu, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Delirium Tremens, Lurra… musika talde askotako kide eta baita Irungo Musika Eskolan gitarra elektrikoko irakasle ere, 25 urtez. Musikan ibilbide oparoa egin zuen irailean zendutako musikariak. Hori dela eta, Irungo […]

Read More… from Iñigo Muguruza Musika Ikertzeko Beka sortu dute

Taupada Fest! jaialdia egingo dute larunbatean, Oreretako Mogambo aretoan

Rodeo, Criatura, Peedöh, Piztupunk eta Yakovlev 42 taldeak igoko dira Mogamboko oholtzara, gaueko 21:30etik aurrera. Zintzilik Irrati libreari laguntzeko asmoz jaio zen ekimena 2014an. Taupada Fest! jaialdiaren zazpigarren edizioa egingo dute larunbatean, hilak 14, Oreretako Mogambo aretoan. Zintzilik Irratiaren aldeko ekimena duela sei urte jaio zen eta antolatzaileen arabera, “bere xumetasunean, DIY hardcore/punk musika jaialdi […]

Read More… from Taupada Fest! jaialdia egingo dute larunbatean, Oreretako Mogambo aretoan

‘Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon’ ikuskizuna aurkeztu dute Bilbon

Emanaldia martxoaren 18an izango da Bilboko Itsas Museoan, Loraldia Festibalaren barruan. Loraldiak Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon izeneko ikuskizuna aurkeztu du gaur,  prentsaurrekoan. Joseba Sarrionandia eta Fernando Pessoa idazleen ibilbide literarioek bat egin zuten une bat irudikatuko dute taula gainean, Erika Olaizola eta Ainhoa Alberdi aktoreek. Hala, Loraldia Kultur Elkartearen enkarguz, Mikel Antzak jarriko […]

Read More… from ‘Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon’ ikuskizuna aurkeztu dute Bilbon

Petti musikariak pentsamendua, poesia eta doinua uztartzen dituen egitasmoa aurkeztuko du Bilbon

Manipulazio estrategiak izenpean, proiektua Noam Chomsky pentsalariaren hausnarketetan oinarritzen da. Bilboko Loraldia Festibalean izango da estreinaldia martxoaren 15ean. Pentsamendua, poesia eta doinua batzen dituen egitasmoa aurkeztuko du Petti musikari beratarrak Loraldia Festibalean, martxoaren 15ean, igandea, Bilboko Guggenheim Museoan, hainbat musikariz inguratuta. Manipulazio estrategiak du izena egitasmoak eta Noam Chomsky pentsalariaren hausnarketetan oinarritzen da. Loraldia Festibalean […]

Read More… from Petti musikariak pentsamendua, poesia eta doinua uztartzen dituen egitasmoa aurkeztuko du Bilbon