[BIDEOA] Josu Bergara musikaria oholtzara itzuliko da

Musikari bizkaitarraren lehenengo zuzenekoa Bilboko Bertendona institutuko areto nagusian eskainiko du apirilaren 4an, arratsaldeko 19:30ean. Akorde Txikiak bandarekin batera ikusteko aukera izango dugu. Josu Bergara musikariak urtebete baino gehiago eman du kontzerturik eskaini gabe. Beharrezkoa izan duen atsedena hartu ondoren, abeslari bizkaitarra udaberrian agertokietara itzuliko dela iragarri du Taupaka elkarteak. Hala, lehen hitzordua Bilbon izango […]

Read More… from [BIDEOA] Josu Bergara musikaria oholtzara itzuliko da

Batura Zikloak euskal musika klasikoa nazioarteko erreperterioarekin uztartuko du

Ekimenak euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa zabaldu nahi ditu, zortzi errezitaldiren bidez, hurbilketa atsegin eta didaktikoarekin, Donostian eta Gipuzkoako beste lau herritan. Batura zikloa ekimen aitzindaria da bere generoan; izan ere, euskal musika klasikoa nazioarteko errepertorioarekin batera kokatu nahi du. Zortzi errezitaldi izango dira orotara Donostian eta Gipuzkoako beste lau herritan. Zehazki, 2020an zehar […]

Read More… from Batura Zikloak euskal musika klasikoa nazioarteko erreperterioarekin uztartuko du

Mikel Urdangarinek pianoaz lagunduta, bere lehenengo kontzertua eskainiko du Bilbon

Emanaldia martxoaren 12an izango da, Loraldia Festibalaren barruan, Bilboko Arriaga Antzokian. Loraldiak martxoaren 12an Mikel Urdangarinek Arriaga Antzokian eskainiko duen kontzertu berezia aurkeztu du. Zornotzako musikaria pianoarekin arituko da lehenengo aldiz oholtza gainean eta horretarako, aspaldi jo gabeko kantuak aukeratu ditu hainbat moldaketa egiteko, baina baita berriagoak diren batzuk ere. Hortaz, kanta ezagunez gain, sorpresaren […]

Read More… from Mikel Urdangarinek pianoaz lagunduta, bere lehenengo kontzertua eskainiko du Bilbon

[BIDEOA] Liher taldeak ‘Hemen herensugeak daude’ diskoa kaleratu du

Hamalau abestiz osatutako transmedia da. Hala, musikaz gain, ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen ditu lanak. Hemen Herensugeak Daude izenpean ikusi du argia Liher taldearen lan berriak. Hamalau abestiz osatutako transmedia da honakoa. Hala, musikaz gain, ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen ditu. Kantuen gaiari dagokienez, “emakume batek nola erreakzionatuko luke gertuko norbaitek bortxatuko balu?”  […]

Read More… from [BIDEOA] Liher taldeak ‘Hemen herensugeak daude’ diskoa kaleratu du

Doctor Deseo, Maite Larburu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zea Mays eta Zetak euskarazko album onenaren Min sarirako hautagaiak

Sariak martxoaren 11n, asteazkena, banatuko dira Madrilgo Teatro Circo Price aretoan Kategoria bakoitzean Estatu espainirreko musika independentearen 2020 MIN Saria eskuratu dezakeen bost finalistak hautatu dituzte jada. Martxoaren 11n egingo den sari banaketa ekitaldian, besteak beste, Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria ondorengo taldeetako batek irabaziko du: Doctor Deseo, Maite Larburu, Niña Coyote eta Chico Tornado, […]

Read More… from Doctor Deseo, Maite Larburu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zea Mays eta Zetak euskarazko album onenaren Min sarirako hautagaiak

Kokeinek ‘Iraganaren etorkizuna’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

Kokein taldeak ‘Iraganaren etorkizuna’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du Bi kantuz osatutako single berria argitaratu du Eibarko taldeak, Lera izenpean. Iraganaren etorkizuna da lan horrek biltzen duen kantuetako bat. Maialen Belaustegi aka Dodoma artista eibartarrak ondu du pieza. Kokein taldeak 20 urte bete ditu, eszenatokietan, eta bizi-bizirik dagoela frogatu eta ospatzeko bi kantuz osatutako single berria […]

Read More… from Kokeinek ‘Iraganaren etorkizuna’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

[BIDEOA] ‘Azken argiak’ izeneko diskoa kaleratu du Ziztada&Rlantz bikoak

Kantuetan gazte, emakume eta herri honen parte izateagatik pairatzen diren hainbat zapalkuntza nabarmentzen dira. Taldeak haserrea eta kontzientzia azaleratu nahi izan ditu lanak biltzen dituen bederatzi kantuetan. Ziztada&Rlantz 2017. urtean sortutako reggae-dub musika taldea da. Ziztada dugu abeslaria eta oinarrien ekoizlea eta Rlantz berriz, dub maker-a da. Egun hotzak izeneko diskoa argitaratu zuten aurrena, bigarrena […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Azken argiak’ izeneko diskoa kaleratu du Ziztada&Rlantz bikoak

[BIDEOA] Saia Goait taldeak ‘Sushi’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

Iazko irailean taldearen izen bera daraman diskoa kaleratu zuten. Sei abestik osatzen dute lana eta denetan Stoner-rock eta hard-rockaren zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak gailentzen dira. Hiru urte egin behar dugu atzera Saia Goait taldearen hastapenak ezagutzeko. Beñat Perales (ahotsa), Jon Antxustegi (baxua), Denis Alberdi (bateria) eta Aitzol Urkiza (gitarra eta ahotsak), aurretik Keike, Kraussk […]

Read More… from [BIDEOA] Saia Goait taldeak ‘Sushi’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

Pasaia Itsas Festibala maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo dute

Musikak pisu handia izango du aurtengo egitarauan. Gari, Celtas Cortos eta Texas taldeek kontzertuak eskainiko dituzte maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo den jaialdian. Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Pasaia Itsas Festibala berriro ospatuko da aurten. Festibala maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean izango da. Hala, bost egunez, badiako urak nazioarteko itsasontzi tradizionalen topagune izango dira beste behin […]

Read More… from Pasaia Itsas Festibala maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo dute

‘Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari’ ikuskizuna aurkeztu du Loraldiak

Martxoaren 10ean ikuskizunaren aurre estreinaldia izango da Urretxun. Hurrengo egunean, martxoaren 11an, eta Loraldia Festibalaren baitan, Bilboko Arriaga Antzokian egingo dute estreinaldia. Loraldia Kultur Elkarteak Loraldia Festibalaren seigarren edizioaren baitan proposatuko duen lehengo ikuskizuna aurkeztu du gaur, prentsaurrekoan: Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari kontzertu eszenikoa. Tanttaka teatroak ikuskizun honen zuzendaritza artistikoaren ardura hartu du; Demode Quartetek […]

Read More… from ‘Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari’ ikuskizuna aurkeztu du Loraldiak