Gernikako Lekuek festibalak aurtengo kartela prest du jada

Lisabö, Sua, Los Hermanos Cubero, Urgatz, Arima, Joseba B. Lenoir eta Wormed taldeek osatzen dute, besteak beste, aurtengo egitarau oparoa. Jaialdia martxoaren 7tik 14ra izango da. Aurretik Gernikako Lekuek festibalean joko dituzten talde batzuen izenak aurreratu badituzte ere, orain itxi dute antolatzaileek Gernikan urtero ospatzen den musika jaialdiaren kartela. Lisabö, Sua, Los Hermanos Cubero, Urgatz, Arima, […]

Read More… from Gernikako Lekuek festibalak aurtengo kartela prest du jada

Martxoaren 10ean banatuko dira Musika Bulegoa Sariak

Hamar musikarik jasoko dute saria. Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak martxoaren 10ean banatuko ditu Musika Bulegoa Sariak Gasteizko Europa Kongresu Jauregian. Epaimahaiak, beraz, hilabete bat du 108 proposamenak aztertzeko. Guztira, musika arloko hamar bakarlari edo talde sarituko dituzte. Laugarren edizio honetan musika estilo anitzetako proposamenak jaso dira. Pop-rocka jotzen duten taldeak edo bakarlariak (proposamen guztien […]

Read More… from Martxoaren 10ean banatuko dira Musika Bulegoa Sariak

Idoia Hernandez ‘Hatxe’: “Emakume bezala, musika sortzea mugak suntsitzea da”

Panpin hautsien dantza dugu Idoia Hernandez ‘Hatxe’ (Errenteria, 1988) sortzaile eta piano jotzailearen bigarren lana. Baso, Drama, Ero eta Histeria izeneko kantuek osatzen dute eta musikariak berak azaldu duenez, zuzenekoetan joko dituen kantuen mostra bat da. Oraingo honetan, kantuak piano-laukotean aurkeztuko ditu taula gainean. Bibolin, bateria eta ahotsaren gehikuntzak kantuei beste kolore eta atmosfera berri […]

Read More… from Idoia Hernandez ‘Hatxe’: “Emakume bezala, musika sortzea mugak suntsitzea da”

Buhameak taldeak ‘Erik eta Win’ ikuskizuna estreinatuko du gaur, Donostian

Gizon eredu berriak sortzea premiazkoa dela islatzen dute taula gainean Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariek lagunduta. Estreinaldia gaur izango da Donostiako Lugaritz kultur etxean, 20:00etan. 2013an Andoainen estreinatutako Ez gara Palestinaz ari ikuskizunak erakutsi zien bidea Buhameak taldeko kideei. Esperientzia aberasgarria izan zela diote partaide guztiek. Publikoaren harrera […]

Read More… from Buhameak taldeak ‘Erik eta Win’ ikuskizuna estreinatuko du gaur, Donostian

Starblues taldeak ‘Hitz Gatibuak’ izeneko diskoa kaleratu du

Lehenengo kontzertua bihar, hilak 7, eskainiko dute Ordizian, D’Elikatuz-en, 19.30ean. Duela hamar urte sortu zen Ordizian, StarBlues taldea eta sei urte beranduago aurreneko diskoa kaleratu zuten Gu geu izenpean. Ordutik hona, zuzenekoak eskaintzen ibili dira han eta hemen, eta Hondarribiako eta Tolosako Blues jaialdietan parte hartu dute. Hamar urteko ibilbide luzean aldaketak ere izan dira […]

Read More… from Starblues taldeak ‘Hitz Gatibuak’ izeneko diskoa kaleratu du

[BIDEOA] Ziztada&Rlantz taldeak ‘Ikasi eta lan’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Gazteen prekarietatea salatzeko abestia aukeratu du taldeak hil honen bukaeran argitaratuko duen lanaren aurrerapen kantu gisa.  Ziztada&Rlantz 2017.urtean sortutako reggae-dub musika taldea da. Ziztada dugu abeslaria eta oinarrien ekoizlea eta Rlantz berriz, dub maker-a da. Egun hotzak izeneko diskoa argitaratu zuten aurrena, bigarrena berriz, hil honen bukaeran argitaratuko dute Azken argiak  (Taupaka) izenpean. Lehenengo diskoan […]

Read More… from [BIDEOA] Ziztada&Rlantz taldeak ‘Ikasi eta lan’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Musikatxiloaldia desafioa urtarrilaren 17tik 19ra egingo dute

Ekimenean parte hartu nahi dutenek 48 ordu izango dituzte kantu baten hitzak idatzi, grabatu eta nahasteko, Oihan Oliarj-Inesek erabakitako gai baten inguruan. Euskal Irratiek antolaturiko kantu sorkuntzarako lehiaketa urtarrilaren 17tik 19ra egingo da. Hala, musika talde guztiei irekia da eta bertan parte hartu nahi dutenek 48 ordu izango dituzte kantu baten hitzak idatzi, grabatu eta […]

Read More… from Musikatxiloaldia desafioa urtarrilaren 17tik 19ra egingo dute

‘Sorotan Bele Gogoan’ musika ikuskizuna prestatu dute taldearen kantu ezagunenekin

Herriko Musika Bandek Sorotan Beleren taldekide ohi Gorka Sarriegirekin eta Urbil Artolarekin batera, kanturik gogoangarrienak joko dituzte. 30 urte beteko dira Sorotan Bele taldea sortu zenetik, eta ospatzeko Sorotan Bele Gogoan musika ikuskizuna prestatu du Baga Biga diskoetxeak, 2020rako, haien kantu ezagunenekin. Herriko Musika Bandek Sorotan Beleren taldekide ohiekin batera (Gorka Sarriegi eta Urbil Artola) […]

Read More… from ‘Sorotan Bele Gogoan’ musika ikuskizuna prestatu dute taldearen kantu ezagunenekin

Hiart Leitza: “Poesia ardatz hartuta, hitzen edertasunari begiratzen diogu”

Beietz! taldeak, “Erraietatik” estreinako lana argitaratu du. 14 kantuz osatuta, urte askoan lozorroan egon ondoren, oihu baten gisa, indartsu datoz Arbizuko musikari hauek. Taldeak doinu zeltiarren eta rock, punk edo eta reggae erritmoen arteko fusioa eskaintzen du, zeltik-parranda izenarekin bataiatu duten estilo propioa sortuz.  Folk-rock indartsua, errebeldea, parrandazalea, aldarrikatzailea… Letrak inguruneari begiratzen dioten bidai poetikoak […]

Read More… from Hiart Leitza: “Poesia ardatz hartuta, hitzen edertasunari begiratzen diogu”

Elizabeltz taldeak bere lehen lanaren aurrerapen kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Bermeoko taldeak hurrengo asteetan bere lehenengo EP-a kaleratuko du. Urtarrilaren 18an, berriz, Bermeoko La Kapillan aurkeztuko du lan berria. 2018ko bukaeran Bermeon sortutako taldea da Elizabeltz eta OST, Sinnerdolls edo The Hammer Killers bezalako taldeetako kideek osatzen dute. Musikari hauek urte mordoa egin dute entsegu lokal, estudio eta errepidean barna alde batetik bestera zuzenekoak eskaintzen. […]

Read More… from Elizabeltz taldeak bere lehen lanaren aurrerapen kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu