[BIDEOA] ‘Irteera argiak’ izenpean, Eñaut Elorrietak bere diskorik pertsonalena kaleratu du

“Irteera argiak” (Elkar) Eñaut Elorrietak azken urteotan izandako hazkuntza eta garapen artistiko zein pertsonalaren fruitua da. Bederatzi kantuz osatuta, aro berri bati eman dio hasiera musikariak. […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Irteera argiak’ izenpean, Eñaut Elorrietak bere diskorik pertsonalena kaleratu du

[BIDEOA] ‘Zugzwang’ disko berria kaleratu du Willis Drummond taldeak

Lan berriarekin batera, Lehentasuna izeneko aurrerapen kantua eta bideoklipa aurkeztu du Baionako hirukoak. Jurgi Ekizak (ahotsa, gitarra), Xan Bidegainek (baxua) eta Felix Buffek (bateria) osatzen duten taldeak seigarren estudioko lana plazaratu du gaur, Zugzwang izenpean. Hamar kantuz osatuta, benetako artisau lana dela nabarmendu du Bidegainek Bilboko Kafe Antzokian egin duten aurkezpenean. “Aurreko diskoekin konparatuz, sortze […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Zugzwang’ disko berria kaleratu du Willis Drummond taldeak

[AUDIOA] Mikel Markez: “Momentu honetan egiten dugunaren lekukotza utzi nahi nuen”

Biribilean izeneko zuzeneko diskoa kaleratu du Mikel Markez (Errenteria, 1971) kantariak. Zure begiek, Konplize ditut eta edota Zertarako mugak jarri kantuen bertsioak dira lan berriak biltzen dituen piezetako batzuk. Bere errepertorioko zazpi abesti horiekin batera, Herrimina kantu berria dakar diskoak. Errenteriakoak Esti Markez eta Andrea Bidart kantariak izan ditu alboan hiru ahotsetara ondutako lan koralean. […]

Read More… from [AUDIOA] Mikel Markez: “Momentu honetan egiten dugunaren lekukotza utzi nahi nuen”

Ruper Ordorikak ‘Gaur hamar t’erdietan Kafe Antzokian’ lana kaleratu du

Binilo euskarrian plazaratu du eta 500 ale bakarrik argitaratu dira. Datorren urtean 25 urte beteko ditu Bilboko Kafe Antzokiak, eta, hori ospatzeko, Ruper Ordorikaren, zuzeneko disko bikoitza plazaratu du Kafe Antzokiko Soinuak diskoetxe sortu berriak. Musikariak 30 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Kafe antzokian eta bertako hiru zuenekoetatik ateratako abestiekin osaturiko bilduma da honakoa. Edizio […]

Read More… from Ruper Ordorikak ‘Gaur hamar t’erdietan Kafe Antzokian’ lana kaleratu du

[BIDEOA] ‘Lobotomiak’ disko berria aurkeztu du Revolta Permanent taldeak

R izeneko aurrerapen kantuaren bideoklipa ere aurkeztu du Bizkaiko taldeak. Lobotomiak (Baga Biga) izenpean dator Revolta Permanent taldearen laugarren lana. Barakaldoko boskoteak azaldu duenez, iraultzarako garrasi bat da diskoa, “adikzioa dakar moral salbatzaileari gorrotoa izatea, mundua apurtu digutelako, eta beti dago aukera mailua erabiltzeko”. Hamaika kantuz osatuta dator lan berria eta bertan, rapa, metala eta […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Lobotomiak’ disko berria aurkeztu du Revolta Permanent taldeak

‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik

Ahots Baten sormen egonaldia abenduaren 26tik 30era izango da aurten. Bertan, Ainara Gurrutxaga aktorea, Iban Urizar Amorante kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariak elkartuko dira taldearekin. Euskarazko ahozko kultur sorkuntzan trebatutako gazteak Ahots Baten sormen egonaldian elkartuko ditu Mintzola Ahozko Lantegiak bosgarren urtez jarraian. Azkoitiko Abaraxka aterpetxean egingo dute egonaldia, […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik

‘Estatu kolpea’ izeneko abesti sorta aurkeztu du Zazkel taldeak

Estatu kolpea kantu sorta Zazkel taldeak Aizkorak Zorroztu & The Mia Wallace Band-ekin batera, datorren ostegunean, kaleratuko duen Ezpata Dantza izeneko split-aren parte da. Ostegunean, azaroak 7, argitaratuko dute Aizkorak Zorroztu & The Mia Wallace Bandek eta Zazkel taldeak Ezpata Dantza izeneko split-a. Aurretik baina, talde bizkaitarrak lan horretan jasoko diren bere lau kantuen multzoa […]

Read More… from ‘Estatu kolpea’ izeneko abesti sorta aurkeztu du Zazkel taldeak

Hainbat euskal sortzaileren lanak Cenon herrian

Mielotxin eta Iñaki Salvador Sexteten Nafarroako argazkilarien obrak ikusgai izango dira azaroaren 5etik 27ra bitartean. Hilaren 5an berriz, Mielotxin eta Iñaki Salvador Sexteten kontzertuak izango dira Le Rocher de Palmer aretoan, gaueko 20:30ean Hik honetan, euskal kulturaren inguruko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte Bordele inguruko Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoan. Hala, azaroan zehar, Juantxo […]

Read More… from Hainbat euskal sortzaileren lanak Cenon herrian

‘Euskalskillz’ izeneko lan berria dakar Gatomek

  Jamaikar doinuekin jolastu nahi izan du Bermeoko musikariak lan berri honetan eta, horretarako, reggaea eta Dancehalla estiloak nahastu ditu,  rap doinuak alde batera utzi gabe, baina soinu modernoagoak sortuz. Gatom Bermeoko rap abeslariak “Bueltan gatoz” diskoa aurkeztu zuenetik urtebetera dator gaur aurkeztu duen Euskalskillz izeneko lan berria. Taupaka elkartearen arabera, iazko maxi-aren jarraipena da […]

Read More… from ‘Euskalskillz’ izeneko lan berria dakar Gatomek

[BIDEOA] ‘Orion Zuzenean’ diskoa aurkeztu du Olatz Zugastik

Maiatzean Orioko Kiroldegian emandako kontzertuaren grabaketa bat da, disko bikoitz batean bilduta. Hilabeteak lanean eman ostean, Olatz Zugastik (Hernani, 1965) Orion Zuzenean (Kantaita Enea) diskoa aurkeztu du, gaur. Maiatzean Orioko Kiroldegian emandako kontzertuaren grabaketa bat da, disko bikoitz batean bilduta. Kontzertu hartan Ander Ederra (gitarra), Amaiur Cajaraville (baxua), Ander Zulaika (bateria, kajoia) eta Gratxiña Lertxundi […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Orion Zuzenean’ diskoa aurkeztu du Olatz Zugastik