Huntza, Olatz Salvador, Anne Etchegoyen, Sonakay, Xabi Bandini eta ‘Agur eta Dolore’ Udagoieneko Osteran

Hainbat jatorritako euskarazko sortzaileak izango dira aurtengo zirkuituan, emakume eta gizonezkoen aukera berdintasuna bermatuz. Udagoieneko Osterak kultur zirkuituaren XX. edizioa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak berriz ere. Ekimenak Bizkaia osoan zehar punta-puntako euskal sortzaileak oholtza gainean jartzen ditu. Hala, hamarkada bi hauetan formatu txiki eta handiko hainbat ikuskizun antolatu izan dira, publikoaren eta sortzaileen arteko konexioa […]

Read More… from Huntza, Olatz Salvador, Anne Etchegoyen, Sonakay, Xabi Bandini eta ‘Agur eta Dolore’ Udagoieneko Osteran

[BIDEOA] Man uharteko, Frisiako, Eskoziako eta Euskal Herriko taldeak Galdakaoko Musika Bizian jaialdian

Luthier musika tresna tradizionalak modu artisauan egiten dituzten sortzaileen azoka ere izango da. Estaturik gabeko herrialdeetako musika jaialdi bakarra dugu Galdakaoko Musika Bizian. Aurten urriaren 25ean eta 26an egingo da herriko Andra Mari dantza taldeak antolatuta eta bertan, Euskal Herriko, Man uharteko, Frisiako eta Eskoziako taldeak igoko dira oholtzara. Horretaz gain, jaialdiak jarduera paralelo bat […]

Read More… from [BIDEOA] Man uharteko, Frisiako, Eskoziako eta Euskal Herriko taldeak Galdakaoko Musika Bizian jaialdian

[BIDEOA] ‘Mozorro gaua’ diskoa kaleratu du Kau Kori Kura taldeak

21 kantuz osatuta, betiko estiloari eutsi dio taldeak lan berrian: hitz surrealistak, ironikoak eta umoretsuak pop melodiez lagunduta. Mozorro gaua izeneko diskoa kaleratu du Kau Kori Kurak. Azken urtean taldeak banaka plazaratu dituen kantuak jasotzen ditu lan berriak hiru abesti berrirekin batera, denetara 21 kantu bildu dituzte. Animese Martinez, Ciclos Iturgaiz eta Elurretan taldeetan aritu […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Mozorro gaua’ diskoa kaleratu du Kau Kori Kura taldeak

Kontzertu sorta berria iragarri du Berri Txarrak taldeak Euskal Herriko hainbat gaztetxe eta aretotan

  Sarrerak igandean, hilak 13, jarriko dituzte salgai, arratsaldeko 19:00etan. Amurrio, Baiona eta Elorrioko zuzenekoetarako berriz, sarrerak aretoan bertan eskuratu ahal izango dira. Lekunberriko taldeak kontzertu sorta berria iragarri du Euskal Herriko hainbat gaztetxe eta aretotan. “Udaberrian, Beude azpibira egin genuenean, hainbat toki geratu ziren kanpoan. Urtea amaitu baino lehen bertan egon nahi genuen eta […]

Read More… from Kontzertu sorta berria iragarri du Berri Txarrak taldeak Euskal Herriko hainbat gaztetxe eta aretotan

En Tol Sarmiento, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi Plateruenako oholtzara igoko dira Durangoko Azokan

Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra arte egingo da, eta, urtero bezala, Plateruena kontzertu handien plaza bihurtuko da. Durangoko bisita iluntzera arte luzatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute Plateruenan, Landako Guneko ateak itxi eta gero. 54. edizio honetan Plateruenak kartel erakargarria antolatu du, talde eta askotariko estiloekin. Oholtzara igoko diren taldeak honakoak izango dira: […]

Read More… from En Tol Sarmiento, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi Plateruenako oholtzara igoko dira Durangoko Azokan

Antzerki, bertsolaritza, kantagintza eta literaturaren inguruko saioak Donostin

(Informazioa eta argazkia : Mintzola.eus) Ostegunero saioak egingo dira antzerkiaren, bertsolaritzaren, kantagintzaren eta literaturaren inguruan, urriaren 31n hasi eta azaro osoan zehar. 18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendua, sarrera doakoa da baina izena eman behar da urriaren 7tik 21era. Ostegunak bereziak izango dira azaroan unibertsitate inguruan dabiltzan gazteentzat. Ahozko kultur sorkuntzarekin ondo pasatzeko saioak […]

Read More… from Antzerki, bertsolaritza, kantagintza eta literaturaren inguruko saioak Donostin

Estitxu Pinatxo: “Disko berrian kutsu beltza nabari da”

Estitxu Pinatxo beratarrari txikitatik datorkio musikarekiko zaletasuna. 31 urterekin ibilbide oparoa egina du; telebista saio, talde eta hainbat proiekturi jarri dio ahotsa. Gaur egun bi proiektu ditu eskuartean: Dama Beltzak eta azaroan kaleratuko duen ‘Haize gorri batek’ izeneko bere lehen bakarkako diskoa. […]

Read More… from Estitxu Pinatxo: “Disko berrian kutsu beltza nabari da”

‘Maitasunaren apologia erraldoia’ izango da Hatortxu Rock jaia, abenduaren 28an

Huntza, Iheskide, Gatibu, Su Ta Gar, Los Zopilotes Txirriaos, Rotten XIII, Tremenda Jauria, ETS, Suaia eta Ama Rebel, Bad Sound System, Koban eta Nogen izango dira oholtzara igoko diren taldeetako batzuk. Hatortxu Rockek 23. edizioa antolatuko du abenduaren 28an, Atarrabian. Aurtengo leloa, Maitasunaren apologia izango da eta gaur, oholtza gainean izango diren taldeak eta 23. […]

Read More… from ‘Maitasunaren apologia erraldoia’ izango da Hatortxu Rock jaia, abenduaren 28an

Iheskide taldea itzuliko da

Hatortxu Rock elkartasun jaian igoko dira Elorrioko musikariak oholtzara, abenduaren 28an. Lau urteren ondoren, oholtzetara igoko da berriro Iheskide taldea, Hatortxu Rock jaian izango da hori, abenduaren 28an. Xabier Gallastegi Xaguk Gara egunkarian eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, taldea behin baino gehiagotan elkartu da lokalean, “lagun artean zarata apur bat” egiteko asmoarekin, eta aitortu duenez, “kantak […]

Read More… from Iheskide taldea itzuliko da

‘Gaueko’ izeneko diskoa plazaratu du Hartz taldeak

Diskoak biltzen dituen hamar kantuetan gai sozial eta barnerakoiak jorratu dituzte. Gaueko da Hartz taldearen bigarren lan luzea, “formazio aldaketa baten ondoren, kanta berriak sortzeko nahiaren argazki gordin bat”, dela dio hirukoak. Hamar kantuk osatzen dute lana eta bertan gai sozial eta barnerakoiak jorratu dituzte, letrak rock erritmoekin nahasten dira, entzuleari hausnarketarako beta eskainiz. Taldea […]

Read More… from ‘Gaueko’ izeneko diskoa plazaratu du Hartz taldeak