Habi Taldea: “Kantuak sortzerako momentuan intentsitatearekin jokatu nahi izan dugu”

Villabonako Yeray Gasconek (ahotsa eta gitarra) eta Jon Ander Artolak (bateria) zortzi kantuz osatutako Loratu izeneko diskoa kaleratu dute. Habi bikotearen lehen lana da Loratu eta Elkar estudioetan grabatu dute bi egunetan, Victor Sanchez teknikariaren gidaritzapean.   Badakit diskoaren aurrerapen kantua da.   […]

Read More… from Habi Taldea: “Kantuak sortzerako momentuan intentsitatearekin jokatu nahi izan dugu”

‘Bidean’ diskoa kaleratu du Aran Saiz piano-jotzaileak

(Argazkia: Goiena.eus) Pianoan jaso zuen hezkuntza klasikoa Arantzazu Saizek (Oñati, 1975), horretaz gain, Bartzelonako Taller de Music-en jazzean trebatu eta proiektu ezberdinetan parte hartu izan du. Oñatikoak hala ere, musikarenganako duen maitasuna akademiatik harago doa, emozioak azaltzeko bide zabal eta anitz bezala ikusten baitu musika. Saizek pieza klasikoak interpretatzeaz gain, jazz, funk edota pop estiloak […]

Read More… from ‘Bidean’ diskoa kaleratu du Aran Saiz piano-jotzaileak

Joseba Tapiak irekiko du aurtengo Musikaire jaialdia Elorrion

Elorrion, udan, kultura kalera irteten dela diote Musikairekoek, ez ohiko jaialdia da honakoa, musika, dantza eta antzerkia aire librean uztartzen duena. Antolatzaileen arabera, programa, mazedonia baten modukoa da. Honetan osagai oso ezberdinak nahasten dira, “beti erakargarriak eta kalitatezkoak”; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere eta zerbitzaten da aire irekian. Horregatik Elorrio musikaz gozatzeko […]

Read More… from Joseba Tapiak irekiko du aurtengo Musikaire jaialdia Elorrion

Gaur abiatuko da Gasteizko ‘Kortxeak & krispetak’ zikloa

Musika eta zinema uztartzen dituen Kortxeak & Krispetak zikloak bost urte bete ditu eta gaurtik ostiralera bitartean, hiru ikus-entzunezko eta kontzertu bat eskainiko ditu. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxearen eskutik antolatutako ekimenak dira. Zikloa LOU, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian izeneko dokumentalarekin abiatuko da gaur, 19:30etik aurrera. Film honek 80. hamarkadan euskal rock-ak izan […]

Read More… from Gaur abiatuko da Gasteizko ‘Kortxeak & krispetak’ zikloa

Lumi elektro-pop bikoak lehen lan luzea kaleratu du: ‘Itzal zikinak’

Donibane Lohizuneko Lumi taldeak bederatzi kantuz osatutako lehen luzea plazaratu du gaur, Itzal zikinak ( Moï Moï Records) izenpean. Elektro-pop bikoa osatzen dute Nahia Zubeldia abeslari eta gitarra jotzaileak eta Manu Matthys elektro ekoizleak. Elkarrekin folk musikan eta musika elektronikoan egindako bideak batu, aurretik Unama eta Odei taldeetan aritutakoak dira bi musikariak, eta soinu elektronikoarekin […]

Read More… from Lumi elektro-pop bikoak lehen lan luzea kaleratu du: ‘Itzal zikinak’

21 musika taldek girotuko dute Flamenka gunea Donostiako Aste Nagusi Piratan

Informazioa eta argazkia:.donostiakopiratak.eus Rock, pop, punk, ska, hip-hop, dancehall, reggae edota folk doinuak izango dira entzungai Flamenkako gauetan, abuztuak 10etik 17ra bitartean. Aurten ere, Donostiako Piraten erronka nagusia agertokietan sarritan murritza den emakumeen presentzia indartzea izan da. Donostiako Piratek eratutako jai eraldatzaile, euskaldun eta parte-hartzaileetan, musika egitarauak leku nabarmena izango du aurtengoan ere. Geroz eta emakume […]

Read More… from 21 musika taldek girotuko dute Flamenka gunea Donostiako Aste Nagusi Piratan

50 musikarik hartuko dute parte bihar, Baionako Musikaren Bestan

Bihar, ekainak 21, Baiona Handia, Baiona Ttipia eta San Izpiritu auzoek 22. Musikaren Besta hartuko dute. Udari ongietorria emateko, hiri barne tradizionaleko plaza eta karrikak jazz, rock, klasikoa, hip-hop, ohiko eta elektro musika, dantza eta abesbatza tradizionalekin beteko dituzte. Denetara 50 izango dira parte hartuko duten artistak, horien artean, Huntza eta Anje Duhalde. Antolatzaileen arabera, […]

Read More… from 50 musikarik hartuko dute parte bihar, Baionako Musikaren Bestan

Ibil bedi taldeak lehen diskoa kaleratu du: ‘Berandu baina garaiz’

Ibai Osinaga (ahotsa, gitarra), Amets Aranguren (saxofoia, pianoa, koruak) Areta Senosiain (biolina, koruak) Eder Escalera (bateria) eta Javier Larrañeta (baxua) musikari nafarrek osatzen dute Ibil Bedi taldea. Pop eta rock doinuz jantzitako zortzi abestiz osatutako diskoa kaleratu dute Berandu baina garaiz izenpean. Boskoteak Amorotoko Musikorta estudioan grabatu dute diskoa, joan den maiatzean, Xabi Navarro Jota […]

Read More… from Ibil bedi taldeak lehen diskoa kaleratu du: ‘Berandu baina garaiz’

Armintzako Txapel Reggae jaialdiak aurtengo kartela aurkeztu du

Euskal Herriko rap eszenako ordezkaritza handiagoa iragarri dute Armintzako Txapel Reggae jaialdiko antolatzaileek. Uztailaren 13an izango da 23. edizioa eta Fantan Mojah izango da aurtengo kartelburua, musikari jamaikarra Jahvolution taldearekin igoko da taula gainera. Suaia eta Ama Rebel taldea eta Rojo Reggae Band ere izen nagusien artean daude.       […]

Read More… from Armintzako Txapel Reggae jaialdiak aurtengo kartela aurkeztu du

‘Harian’ biraren amaierarekin batera, zuzenean grabatutako zortzi kantu argitaratuko ditu Eñaut Elorrietak

Datorren ekainaren 20an amaituko da Donibane Lohizunen (Jai Alai) Harian Zuzenean bira. Eñaut Elorrieta eta Kaabestri String Ensembleren proiektuak Euskal Herri osoa zeharkatu du azken hilabeteetan. Hamaika lagunek osatutako taldeak kilometro piloa egin ditu hamar mila ikusletik gora bildu dituzten 23 kontzertu eskaintzeko. Donibane Lohizuneko azken kontzertuarekin batera, biran zehar zuzenean grabatutako zortzi pieza aurkeztuko dituzte […]

Read More… from ‘Harian’ biraren amaierarekin batera, zuzenean grabatutako zortzi kantu argitaratuko ditu Eñaut Elorrietak