‘Larra Bideak’ izeneko diskoa argitaratu du Iñaki Larraiozek

Iñaki Larraioz Nafarroako musikariak Larra Bideak izeneko bere lehen bakarkako proiektua kaleratu du. Funtsean, jauzi baten kronika izoztua biltzen du zazpi abestiko diskoak. “Behingoz zerurantz hegaldatzearen eta berriz lurrera erotzearen arteko puntu lauso horretan” kokatu du bere musika sortzaileak, esperantzarako zein etsipenerako distantzia berera, eta pop, folk eta blues uztartze intimista baten bidez egiten du […]

Read More… from ‘Larra Bideak’ izeneko diskoa argitaratu du Iñaki Larraiozek

Ibilbidea etetea erabaki du Nomadak taldeak

Geratzeko momentua dela dio Bergarako Nomadak taldeak eta horrelaxe iragarri du sare sozialen bidez, “arrazoia ez dakigu zein den, agian ez dago arrazoi bakar bat. Bagenituen asmoak, kantak, ilusioak… baina bidean aurkitu ditugun trabek gainditu gaituzte.” Taldeak ez daki hilabete barru edo urtebete barru.. itzuliko den. “Denborak bakarrik dauka horren erantzuna”, diote. Nomadak taldea sortu […]

Read More… from Ibilbidea etetea erabaki du Nomadak taldeak

‘Zabaldu ateak’ diskoa aurkeztu du Urtz taldeak

Laukotearen zortzigarren estudioko lana da Zabaldu ateak eta hamar kantuz osatuta dago, oinarrian bere betiko rock estiloa nabari da. Letrei dagokienez, bizitza da lan osoaren gai nagusia, Xabi Camarero abeslariak idatzi ditu Iñaki Lazkanoren laguntzarekin. Lan berrirako Pello Ramirez eta Alex Sardui musikariak ere izan dituzte lagun bi kantutan. Taldeak bi urte eman ditu sormenean […]

Read More… from ‘Zabaldu ateak’ diskoa aurkeztu du Urtz taldeak

Txalaparta jaialdia egingo dute Algortan martxoaren 9tik 30era

Ttan Ttakun jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute martxoaren 9tik 30era Algortako Azebarri Kultur Elkartean, bertan txalapartari buruzko solasaldiak eta eskola magistralak eskainiko dituzte. Josep Sancho Masipek txalapartarientzako ikastaroa eskainiko du jardunaldien lehenengo egunean eta berarekin batera, Karlos Galan hasiberriei erakutsiko die txalaparta jotzen. Hil horren 12an berriz, txalaparta jotzeko topaketa irekia izango da. Hirugarren jardunaldian, […]

Read More… from Txalaparta jaialdia egingo dute Algortan martxoaren 9tik 30era

‘Bidean’ da Maider Zabalegiren disko berria

Bizitza bidaia bat dela dio Maider Zabalegik, ez dakiela noiz hasiko den, ezta noiz bukatuko den ere. Kaleratu berri duen Bidean diskoari gauza bera gertatzen zaio. Oiartzuarraren bigarren lana da honakoa, 2017an Zuei izeneko diskoa argitaratu zuen. Letrak oso pertsonalak direla dio musikariak eta kantuetan maitasuna beste ezeren gainetik islatzen den arren, disko berriak biltzen […]

Read More… from ‘Bidean’ da Maider Zabalegiren disko berria

‘Martin Martin’ izeneko disko berria kaleratu du Unidad Alavesa taldeak

Unidad Alavesa taldeak Martin Martin izeneko diskoa argitaratu du. Country-folk-rock estiloz jantzi dituzte lanak biltzen dituen bederatzi kantuak. Ataungo boskote honen bigarren lana da honakoa, 2017an plazaratu zuten aurrenekoa Unidad Alavesa izenpean. Oarsoaldeko Hitzak zabaldu duenez,  “disko politikoagoa”, atera zaie. “40 eta gehiago urterekin, ez dugu mezu zehatzik eman nahi. Bakoitzak jakingo du nondik jo. […]

Read More… from ‘Martin Martin’ izeneko disko berria kaleratu du Unidad Alavesa taldeak

Arteak Ireki plataforma sortu dute kultur ekintzak mugatzen dituen araudi berria salatzeko

Asko dira sare sozialen bidez, Arteak Ireki plataformarekin bat egiten hasi diren sortzaile eta norbanakoak. Zuzeneko emanaldi eta ekimen, ikuskizunen… gainean, Eusko Jaurlaritzak publiko egin duen dekretua inposatua dela diote eta bihar elkarretaratzea egingo dute Gasteizen, ekimena aurkeztu eta mobilizatzeko. “Gure haserrea eta kezka Gasteizko Udaleko araudiarekin hasi bazen ere, orain are haserreago gaude, araudi […]

Read More… from Arteak Ireki plataforma sortu dute kultur ekintzak mugatzen dituen araudi berria salatzeko

La Polla Records taldeari buruzko erakusketa irekiko dute Agurainen

Orain dela 40 urte sortu zen La Polla Records taldea eta asko dira oraindik ere bere kantuak oso gogoan dituztenak. Horiek guztiak omentzeko asmoz, Aguraingo hainbat lagun taldearen ibilbidea osatzen duen materiala bildu eta erakusketa bat antolatu dute zabalarte Etxean. Bertan, argazkiak, kamisetak eta biniloak, besteak beste, ikusteko aukera izango da. Erakusketa bihartik aurrera egongo […]

Read More… from La Polla Records taldeari buruzko erakusketa irekiko dute Agurainen