Hutsa bikoak agur esan du

Zortzi urteko ibilbidearen ostean, Hutsa bikoak agur esatea erabaki du . Maria Riverok eta Eriz Perezek sortutako taldeak lau disko kaleratu ditu eta han eta hemen ibili dira kontzertuak eskaintzen. Bizipen ederrak izan dituztela nabarmendu dute sare sozialen bidez. “Aspaldi etenalditxo bat iragarri genuen bueltatzeko asmoarekin, baina bizitzak beste leku batzuetara eraman gaitu eta gaur […]

Read More… from Hutsa bikoak agur esan du

Lauaxeta eta Lorca, iraganetik orainera

‘Ele! Lorca-Lauaxeta’ ikuskizuna taularatuko dute ostiralean Kultur Leioan, 20:30ean. Lauaxeta eta Lorca bi idazle, bi poeta ikoniko dira bakoitza bere kulturan. Bi figura handi hauei heriotza modu berean etorri zitzaien, biak urte beteko aldean fusilatuak izan ziren diktaduraren hastapenetan. Biak gazte, biak beren bizitzaren udaberrian. Biak hil zituzten askatasunaren borrokan. Bata Andaluzian jaio zen poeta […]

Read More… from Lauaxeta eta Lorca, iraganetik orainera

Haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa Bergaran

Haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa da Musikarium eta datorren igandean, Bergarako Seminarixoan estreinatuko dute arratsaldeko 18:00etan. Modu didaktiko eta pedagogiko baten bidez eta musikaren munduan murgilduz, hainbat musika tresna ezagutuko dituzte etxeko txikienek. Ikuskizuneko protagonista abestea gustuko duen zortzi urteko neskatoa da, Ilargi. Olentzerok mugikorra oparitu zionetik ez du belarritik kendu. Baina dohain berezia du mugikorrak: […]

Read More… from Haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa Bergaran

Gaur abiatuko da Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia

Denetara 20 film dokumental proiektatuko dituzte urtarrilaren 12ra bitartean Donostiako Antzoki Zaharra eta Trueba aretoetan. Sail Ofizialak erakutsiko ditu lehiaketan parte hartuko duten lanak, beste hiru sailetan berriz, lehiaz kanpokoak izango dira. “Hamaika hilabetez galdetu diogu gure buruari nor garen, zer jaialdi nahi genuen, norantz jo nahi genuen. Hamaika hilabetez jardun dugu behatzen eta aztertzen […]

Read More… from Gaur abiatuko da Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia

Ishot!U lelopean, bi kontzertu gau Arrasateko gaztetxean

Itziarren Semeak eta Glaukoma igoko dira oholtzara gaur, bihar berriz, La Furia eta Pikete Lerroa taldeek joko dute ordu berean. Urtarrilaren 5ean zen egitekoa Ishot!u elkartasun jaialdia Arrasateko polikiroldegian, baina azken orduko tramite administratiboak zirela medio, bertan bera geratu da ekimena. Antolakuntzak sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu  eta ekimen hau babesten aritu diren musika talde zein […]

Read More… from Ishot!U lelopean, bi kontzertu gau Arrasateko gaztetxean

Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak ‘Ezinaren atzetik’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

2019.urtean disko osoa argitaratuko ez duen arren, bi hilabetero single berri bat argitaratuko du taldeak. Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak bideoklip berri batekin eman dio hasiera 2019 urteari. Ezinaren atzetik izeneko kantu berri honekin aurten taldeak izango duen lan eredu berria aurkeztu nahi izan du. Urko Gonzalezek (FDLN talde ohiaren MCak) eta David Rodriguez […]

Read More… from Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak ‘Ezinaren atzetik’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

Hatortxu Rock: “Elkartasun eta emozioz jositako bi gau”

(Argazkia: Hatortxu Rock) Hatortxu Rock prest dago jada 22. edizioari hasiera emateko. Aurten jaialdia hasi baino egun bat lehenago irekiko dute karpa, izan ere, Vendetta taldeak bere hamar urteko ibilbidearen azken kontzertua eskainiko du gaur gaueko 22:30ean. “Azken hamarkada honetan, une ugari elkarbanatu ditugu Vendettak eta Hatortxu Rockek, eta taldearen azken akordeetan haien alboan egon […]

Read More… from Hatortxu Rock: “Elkartasun eta emozioz jositako bi gau”

Pepito Iantzi musikariaren omenezko ikuskizuna egingo dute Donostian

Lesakako Musika Bandak omenaldia egingo dio, hilaren 23an, bere herriko Pepito Iantzi soinu jotzaile, konpositore eta Xey musika taldeko kidea izandakoari, bere jaiotzaren mendeurrenean. Horretarako herriko musika bandarekin batera, Golden Apple Quartet, Estitxu Arozena bertsolaria eta Maria eta Mikel Azpiroz dantzariak igoko dira Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko oholtzara. Ikuskizun honetan parte hartuko dute baita ere, […]

Read More… from Pepito Iantzi musikariaren omenezko ikuskizuna egingo dute Donostian

Ikusi Arte Berri Txarrak

Berri Txarrak taldeak agur esan digu sare sozialen bidez. Hona hemen Gorka Urbizu abeslariak zabaldutako komunikatua: Hamazazpi urteko mutikoa nintzenetik (1994) inongo etenik gabe taldean jardun eta munduan barna milatik gora kontzertu eman ondoren (Lekunberritik hasi eta Zelanda Berriraino, New Yorketik Sao Paulora, Managuatik Madrilera, Nantesetik Pekinera…); furgoneta zein hegazkinetan ordu mordoa igaro, afiziotik ofiziora […]

Read More… from Ikusi Arte Berri Txarrak

Nizuri Tazuneri, ´Errenazimendu metaforiko´ baterako gonbitea

Donostiako Norzzone eta Fani raperoen eta Nasty Bilbaoko Hawa eta Maisha MC ekoizleen proiektua da Nizuri Tazuneri. Bikoaren arabera, euskarazko raparen gainean beti kontu bera entzuten da “el rap en euskera suena a chino” eta esaldi horri buelta eman nahian, taldea “el nuestro suena a japonés”, esaten hasi zen, euskara eta japonieraren arteko hitz jokoa […]

Read More… from Nizuri Tazuneri, ´Errenazimendu metaforiko´ baterako gonbitea