Palestinako genozidioa salatzeko abestia plazaratu du Sua taldeak ‘Sutea’ izenpean

Laukoak gorrotoaren aurkako aldarria, bizitzaren aldeko oihua, eta justizia eske altxatu du ahotsa kanta berri honetan. Agertokietatik kanpo egon ondoren, Sua talde bizkaitarra bueltan da eta hirugarren lan luzea izango denaren aurrerapen kanta plazaratu du Sutea izenpean. Laukoak azaldu duenez, lan berriak bilduko dituen “abesti guztiek interpretazio desberdinak egiteko bidea duten arren, Sutea abestiaren kasuan, […]

Read More… from Palestinako genozidioa salatzeko abestia plazaratu du Sua taldeak ‘Sutea’ izenpean

Arabako Antzinako Musikaren Astea irailaren 12tik 21era egingo da

43. edizioko apustu nagusietako bat kontzertuen sarea Arabako hainbat kuadrillatara hedatzea izango da. Arabako Antzinako Musikaren Astea irailean itzuliko da, antzinako musika hurbileko esperientzia ireki eta parte-hartzaile bihurtzeko bereziki diseinatutako edizio batekin. Arabako Foru Aldundiko Kultura departamentuak antolatzen du jaialdia, eta irailaren 12tik 21era egingo da, “kalitate artistikoarekin, lurralde-deszentralizazioarekin eta herritarrekiko konexioarekin duen konpromisoari eutsiz”, […]

Read More… from Arabako Antzinako Musikaren Astea irailaren 12tik 21era egingo da

Musikagela Fest jaialdia egingo dute hilaren 21ean, Donostian

12:00etatik 14:00etara izango da lehen zatia aperitif moduan, Inv3rt, Mark Duti, WTXW eta ON taldeen zuzenekoekin. Bigarren zatiari arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera ondorengo taldeekin: Latitud 43, Peter Bjorn y Miss B. eta Sara Mansilla. Donostiako musikarien jaialdia dugu Musikagela Fest eta Musikagela zerbitzuarekin harremana duten hainbat musika-banda eta estilo bilduko ditu egun batean zehar. […]

Read More… from Musikagela Fest jaialdia egingo dute hilaren 21ean, Donostian

Zuriñe Hidalgo ‘Kala naiz’ proiektu berriarekin itzuli da musikara

Abeslariak Barkatu izeneko kantua kaleratu du egitasmo berriarekin, Seiurte taldearen Barkatu abestiaren egokitzapen erradikal bat da. Lau urteko geldialdiaren eta ibilaldi pertsonal sakon baten ondoren, Zuriñe Hidalgo musikara itzuli da, erraietatik hitz egiten duen proiektu berri batekin: Kala naiz. Kala naiz ez da Hidalgoren itzuleraren izena soilik, printzipioen deklarazio bat ere bada. Hawaiiar antzinako jakindurian inspiratutako […]

Read More… from Zuriñe Hidalgo ‘Kala naiz’ proiektu berriarekin itzuli da musikara

Ekidak ‘Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean’ diskoa kaleratu du

Gabriel Aresti hil zenetik 50 urte betetzen diren egunean, ekainaren 5ean, aurkeztuko dute lan berria, Bilboko Bira espazioan. Gabriel Aresti hil zenetik 50 urte bete dira aurten eta Ekida arte ekimen sozialistak disko bat osatu du poeta bilbotarraren hainbat poema oinarri hartuta. Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean izenpean, bederatzi kantuz osatuta dator lana eta Elene, Borla, J […]

Read More… from Ekidak ‘Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean’ diskoa kaleratu du

‘Bira Amaiera bat, besterik ez’ izenpean, Gorka Urbizuk Donostian eskainiko ditu azken lan kontzertuak azaroaren 13tik 16ra

Lau emanaldietarako sarrerak ekainaren 4an 11:30ean jarriko dira salgai www.donostiakultura.eus/sarrerak, www.victoriaeugenia.eus eta www.gorkaurbizu.eus webguneetan, eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Gorka Urbizuk lau kontzertu eskainiko ditu Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, azaroaren 13, 14, 15 eta 16an, modu horretan emango dio amaiera Tour Bat bira arrakastatsuari. Lekunberriko musikariak Berri Txarrak eta beste hainbat proiektutan […]

Read More… from ‘Bira Amaiera bat, besterik ez’ izenpean, Gorka Urbizuk Donostian eskainiko ditu azken lan kontzertuak azaroaren 13tik 16ra

Rozalen, Olaia Inziarte eta Gaizka Insunza izango dira Gernikako Haziberri Festibalean

Uztailaren 9an izango da hitzordua, Europako Herrien parkean. Haziberri jaialdiaren bosgarren edizioa egingo dute uztailaren 9an, Gernikako Europako Herrien parkean. Antolatzaileek azaldu dutenez, “2021ean jaialdia sortu zenetik, urtero-urtero, gure egiteko moduei eutsiz, festibala ontzeko lanean aritu gara eta aurtengo kartela ere horren adierazle dela uste dugu. Kartelburu nagusia Rozalen kantautorea ezaguna izango da. Olaia Inziarte […]

Read More… from Rozalen, Olaia Inziarte eta Gaizka Insunza izango dira Gernikako Haziberri Festibalean

Bulegok Ken Zazpiren ‘Noizbait’ abestiaren bertsio garaikidea plazaratu du

Azken urteotan, azkoitiarrak ohartu dira belaunaldi berriek ez dutela talde bizkaitarra beraiek bezainbeste ezagutzen eta belaunaldien arteko zubi bat eraiki nahi izan dute aurkeztu duten bertsioarekin. Bulegoren aurtengo bira hasteko astebete falta den honetan, azkoitiarrek Ken Zazpiri omenaldi bat egin nahi izan diote eta talde bizkaitarraren Noizbait kantaren bertsio garaikidea aurkeztu dute. Taldekideek azaldu dutenez, […]

Read More… from Bulegok Ken Zazpiren ‘Noizbait’ abestiaren bertsio garaikidea plazaratu du

Sara Azurza abeslari eta konpositore donostiarrak ‘Hiri ilunen umeak’ diskoa kaleratu du

Emakume gazte baten ikuspegitik heldutasuna du hizpide musikari gipuzkoarraren azken lanak. Zortzi abestiz osatuta, azken urteotan Sara Azurza abeslari eta konpositorea aldarazi duten gaiei buruz dihardu Hiri ilunen umeak izeneko disko berriak. Musikariak bere esperientziak kontatzen ditu, besteak beste, gauari, heriotzari, gaztetasunari eta maitasunari eskainitako abestietan. Lan berriaren izenburua abiapuntutzat hartuta, Azurzak hiru hitz erabili […]

Read More… from Sara Azurza abeslari eta konpositore donostiarrak ‘Hiri ilunen umeak’ diskoa kaleratu du

Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! estiloko taldeen elkargunea izango da ostegunetik larunbatera

Atturri, J Martina, Armarri, Ezpalak, Neallta Fola, Apotheke, Naxker, Arene 6, Lukiek, Nevadah, Bidelapurrak, Pubic Enemy, Gozzue, Laino Beltzak, Kaparrak, Istilu, Azken Sustraiak, Inguma, Berandu Baino Lehen, Streetwise, Estutu eta Nafarroa 1512 dira Ekinez jaialdian izango diren taldeetako batzuk. Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! eszenako taldeen elkargunea izango da beste behin ere ostegunean, […]

Read More… from Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! estiloko taldeen elkargunea izango da ostegunetik larunbatera