[BIDEOA] Euria egin arren, Baztango orgen festak Elizondoko kaleak alaitu zituen atzo eta jai giroa izan zen nagusi

Aurtengoan, Gartzaingo karrozak irabazi du lehen saria, Ameriketara joandako artzainei egindako omenaldiarekin. Zigakoak, berriz, bigarrena eskuratu du zapatak egiteko prozesuarekin, eta hirugarrena Iruritarentzat izan da teilak egiteko prozesua erakusteagatik. Euriak euri, atzo Elizondon egin zuten Baztandarren Biltzarrak meteorologiaren gainetik dagoela erakutsi zuen. Jende andanaren aurrean, Baztan bailara osatzen duten hamabost herrietako orgak xehetasun osoz apainduta, […]

Read More… from [BIDEOA] Euria egin arren, Baztango orgen festak Elizondoko kaleak alaitu zituen atzo eta jai giroa izan zen nagusi

EHUko ikerketa baten arabera, metaforak interpretatzeko gaitasuna 6 urterekin garatzen da erabat

Adin txikiagoetan badute nolabaiteko intuizioa irudizko adierei antzemateko, baina haien gaitasuna ez dago erabat garatuta. Ondorio horiek lortzeko modu berriak erabili ditu EHUko ikertzaile Isabel Martinek, irudiak hautatzeko metodologiak eta begi-mugimenduen jarraipena egitekoak konbinatuta. Euskal Herriko unibertsitateko Lindy Lab ikerketa-taldeak 3 eta 9 urte bitarteko 80 haurrekin egindako azterlan batek ondorioztatu du metaforen erabateko interpretazioa […]

Read More… from EHUko ikerketa baten arabera, metaforak interpretatzeko gaitasuna 6 urterekin garatzen da erabat

Baztandarren Biltzarrak Elizondoko kaleak hartuko ditu igandean

Orga apainduak izaten da bestaren muina, hauetan herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak udalaren, gobernuaren eta herritarren aitzinean agertzeko; herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana eta izena azaltzeko erabiltzen baitira. “Karrozak eta musika”, “baserritarrez beztitzen gara”, “besta, besta eta besta”, “baztandar guzien besta”, “aitatxok karroza egiten du lagunekin”… horixe erantzuten dute bailarako haurrek Baztandarren Biltzarra zer […]

Read More… from Baztandarren Biltzarrak Elizondoko kaleak hartuko ditu igandean

Larunbatean izango da San Telmo Gaua Donostian

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere 20:30tik 24:00etara izango da museoan sartzeko sarrera doan eta ezohiko moduan bisitatzeko aukera, gauez, musikarekin girotuta eta taberna zerbitzuarekin. Aurten, gainera, Badok.eus atariak egun horretarako propio osatutako musika zerrendak gaua girotuko du. Irekiera berezi honekin, datorren larunbatean, uztailak 20, Donostiako San Telmo museora gauez eta dohainik etortzeko aukera izango du […]

Read More… from Larunbatean izango da San Telmo Gaua Donostian

Poesia Egunak egingo dituzte irailaren 13tik 15era, Oiartzunen

Errezitalak, performance parte-hartzaileak, hitzaldiak eta bazkari herrikoia antolatuko dituzte egun horietarako. Orain arte Oiartzungo Arte Egunak ekimenaren barruan antolatu izan dute Poesia Eguna, baina aurten, egitasmoak itxuraldatu du eta egun bakarreko ekimena izan beharrean, hiru egunekoa izango da. Bertan, errezitalak, performance parte-hartzaileak, hitzaldiak eta bazkari herrikoia antolatuko dituzte. 1545 argitaletxeak, Metrokoadroka kolektiboak, Hitzen Lihoak, Oiartzungo […]

Read More… from Poesia Egunak egingo dituzte irailaren 13tik 15era, Oiartzunen

Hernaniko Ave Maria parkea kultur plaza bihurtuko da aurten ere

Denetara hamar ekitaldi antolatu dira udan parkeaz gozatu ahal izateko. Aurtengo Uda Parkean uztailaren 25etik 27ra egingo da Hernaniko Ave Marian. Edizio honetarako hamar jarduera antolatu dituzte, eta gaur aurkeztu dute egitarau hori. Hala, Aitor Huizi Kultura zinegotziak Uda Parkean jaialdi “berezia” dela aitortu du: “Ikasturtean zehar kultur programazio handia izaten da Hernanin, baina udan […]

Read More… from Hernaniko Ave Maria parkea kultur plaza bihurtuko da aurten ere

Donostiako Aste Nagusirako egitarau anitza, euskalduna eta feminista aurkeztu dute Piratek

Akerbeltz, Bele, Bulego, Belako, Tremenda Jauria, Sara Socas, Los Zopilotes Txirriaos, Nakar, Rukula, Andoni Oilokiegi, Eraul eta La Jodedera taldeak igoko dira Oholtzara. Mugimendu honen ikur bilakatu den abordatzea abuztuaren 12an izango da. Jalgi belak mastara, eta euskara plazara! lelopean, Donostiako Piratek zortzi eguneko egitaraua aurkeztu dute gaur, abuztuaren 10etik 17ra izango den Aste Nagusiari […]

Read More… from Donostiako Aste Nagusirako egitarau anitza, euskalduna eta feminista aurkeztu dute Piratek

Metamorfosia ardatz hartuta, abiatuko da bihar Errobi Festibala Itsasun

Besteak beste, ikastaroak, dantzaldiak, kontzertuak eta solasaldiak izango dira igandera bitartean.   Uztailaren 18tik 21era bitartean egingo da Errobi Festibalaren 28. edizioa Itsasun, aurtengoan metamorfosia ardatz hartuta. Julen Achiary Ezkandrai elkartearen ordezkari eta zuzendari artistikoak azaldu duenez, “bestelakatzeak” ditugu aurtengo gai nagusi. Kontzertu eta ikusgarri xoragarrien bidez, dantzaldi eta solasaldien bidez, bihotzak eta gorputzak zabalik, […]

Read More… from Metamorfosia ardatz hartuta, abiatuko da bihar Errobi Festibala Itsasun

Zirku erromatar bat aurkitu dute Iruña Veleiako aztarnategian

Penintsulako iparraldeko erdialdean ezagutzen den hirugarren zirku erromatarra izango litzateke. Arkikus enpresak diseinatutako eta zuzendutako proiektu pilotu baten emaitzak ezagutzera eman ditu gaur Arabako Foru Aldundiak: Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako erromatar garaiko egitura baten aztarnak. Aurkikuntza LiDAR kartografiari lotutako teknologiari eta drone bidez hartutako irudiei esker lortu da. Arkikusek, Javier eta Iker Ordoño anaiekin batera, nabarmendu […]

Read More… from Zirku erromatar bat aurkitu dute Iruña Veleiako aztarnategian

18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute Getxon

Getxoko Punta Begoñako galerietan izango du lehen geltokia eta handik Basaurira, Igorrera, Deriora eta Zornotzara egingo du saltoa. Aurtengo lehen saria Leo Burgerentzat izan da Entre murmullos y cabello lanagatik. Bigarrena, berriz, M. Benito Pirizek eskuratu Abrazo obrarekin. Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltaria Getxoko Punta Begoñako galerietan hasiko da eta Basauri, Igorre eta Derioko […]

Read More… from 18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute Getxon