Bilboko Konpartsek hainbat kulturgilek betoen kontra sinatutako manifestuaren harira erantzun bat emateko agiria aurkeztu dute

Diotenez, orain arte, kontu hau modu pribatuan tratatu izan dute, “gatazka ez elikatzeko, interes mediatiko artifizialik ez sortzeko eta gure indar guztiak data hauetan nahiko estua den gure ohiko agendara bideratu ahal izateko”. Bilboko Konpartsek hainbat kulturgilek betoen kontra sinatutako manifestuaren harira,  azken aste hauetan, erantzun bat emateko beharra sumatu dutela adierazi dute, hedabide eta […]

Read More… from Bilboko Konpartsek hainbat kulturgilek betoen kontra sinatutako manifestuaren harira erantzun bat emateko agiria aurkeztu dute

Ipar-hegoa Trukaldia antolatu dute Nafarroan, euskal ikasleen harreman-sarea ehuntzen laguntzeko asmoz

Euskal Herriko zazpi ikastolatako ikasleak elkarrekin arituko dira sormenean, ekintza-ludikoetan eta balio hezitzaileetan oinarritutako elkarbizitzan. Gaur hasi eta ostiralera arte, ikasturte amaierako ohiko ikasbidaiaren ordez, Euskal Herriko lurralde desberdinetako ikaskideekin trukaldia egingo dute zazpi ikastolatako ikasleek, Nafarroako erdialdeko Allo herrian, Ikastolen Tahona Aterpetxean. Gernikako Seber Altube ikastola, Altsasuko Iñigo Aritza ikastola, Sarako Olhain ikastola, Elorrioko Txintxirri […]

Read More… from Ipar-hegoa Trukaldia antolatu dute Nafarroan, euskal ikasleen harreman-sarea ehuntzen laguntzeko asmoz

Album ilustratuak euskal literaturan izan duen garapena aztertzen duen liburua aurkeztu du EHUko LAIDA taldeak

Egungo euskal albuma izeneko liburuak 2001etik 2022ra bitartean ondutako hamabi testu eta ilustrazioen analisia jasotzen du. Euskal Herriko Unibertsitateko LAIDA ikerketa taldeak album ilustratuak euskal kulturan izan duen garapena eta egungo egoera aztertu du Euskal egungo albuma libururako eta, horretarako, besteak beste, hamabi libururen iruzkinak bildu ditu. Taldekideek diotenez, azkenengo urteotan euskal literaturan izan den […]

Read More… from Album ilustratuak euskal literaturan izan duen garapena aztertzen duen liburua aurkeztu du EHUko LAIDA taldeak

Gasteizko ZAS Kultur Espazioak gaztetxoentzako komiki tailerra antolatu du

Sortu zure komikiak lantegiak komikiak sortzeko oinarrizko tekniketan murgiltzeko aukera emango die parte-hartzaileei, beren istorio grafikoak sortuz. Gasteizko ZAS Kultur espazioak gazteei zuzendutako Sortu zure komikiak izeneko tailerra antolatu du haur, nerabe eta familientzat, ekainaren 21etik uztailaren 27ra bitartean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “udako tailerra izango da, irekia, aldez aurretik ez da izena eman beharko eta […]

Read More… from Gasteizko ZAS Kultur Espazioak gaztetxoentzako komiki tailerra antolatu du

Ipar Euskal Herrian euskarak duen egoera aztertzeko jardunaldia antolatu dute Baionan

Jardunaldiak euskararen gaur egungo egoera eta bilakaera azaltzea eta ikertzea du helburu, alderdi guztiak kontuan hartuz (ezagutza, erabilera, transmisioa, bilakaera demolinguistikoa…), ondoren diagnostiko partekatua osatzeko. Euskaltzaindiak 2024an, euskara bidegurutzean dago Ipar Euskal Herrian izeneko jardunaldia antolatu du ekainaren 21erako Baionako Herriko Etxean. Akademiak azaldu duenez, “memento garrantzitsu honetan, euskararen alde egiten dena eta ez dena […]

Read More… from Ipar Euskal Herrian euskarak duen egoera aztertzeko jardunaldia antolatu dute Baionan

Nekatoenea eta Hugoenea egonaldietan parte hartzeko deialdia zabalik

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna uztailaren 4an izango da. Hamalaugarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Pasa den urtean Abbadiako eremuan egonaldia egiteko Iosune de Goñi Garcia idazle, argazkilari eta itzultzaile nafarra hautatu zuten. Horrez gain, bigarren hilabete bateko egonaldia eskainiko dute […]

Read More… from Nekatoenea eta Hugoenea egonaldietan parte hartzeko deialdia zabalik

‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldia egingo dute ekainaren 12an Donostian

Poesia errezitalean parte hartuko dute Yolanda Castañok eta Beñat Arrutik. Beraiekin batera Aitor Kaltzakorta, Iñaki Irazu eta Oihane Zuberoa Garmendia ere arituko dira. Saioa Jon Makusoren biolin musikarekin osatuko da. Asteazkenean, ekainak 12, izango da urtero Donostian antolatzen duten Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldia. Hamazazpigarren edizioa izango da aurtengoa eta Beñat Arrutik, Oihane Zuberoa Garmendiak, Iñaki […]

Read More… from ‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldia egingo dute ekainaren 12an Donostian

‘Robotia’ filma estreinatuko dute gaur, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema aretoetan

Dibulitoon Studio ekoiztetxearen koprodukzio honetan, Leire Martinez abeslariak eta Jon Plazaola aktoreak hartu dute parte protagonisten ahots bikoizketarekin. Soinu bandaren egilea, berriz, Joseba Beristain da.  Diego Cagidek eta Diego Lucerok zuzendutako Robotia filma estreinatuko dute gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema aretoetan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Haurrentzako animazio lan honetan, androidez osatutako mundu batean, fabrika […]

Read More… from ‘Robotia’ filma estreinatuko dute gaur, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema aretoetan

Gorka Urbizu, Olatz Salvador, Asier Zugadi eta Broken Brothers Brass Band izango dira Gernikako Haziberri jaialdian

Uztailaren 17an izango da hitzordua, Europako Herrien parkean. Haziberri jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute uztailaren 17an, Gernikako Europako Herrien parkean. Hala, aurtengo karteletik lehenbizi, Gorka Urbizu aipatu nahi izan dute antolatzaileek. “Gorka Urbizu musikari eta abeslariak bere izenez sinatzen duen lehen diskoa dakarkigu: Hasiera bat.  Lekunberriko artista aski ezaguna dugu jada bere ibilbide oparoagatik. Bere […]

Read More… from Gorka Urbizu, Olatz Salvador, Asier Zugadi eta Broken Brothers Brass Band izango dira Gernikako Haziberri jaialdian

Musikagela Fest jaialdia egingo dute hilaren 22an, Donostian

12:00etatik 14:00etara izango da lehen zatia Los Veletas, Sasha Smith, Suite Seda eta Luke Armstrong taldeen zuzenekoekin. Bigarren zatiari arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera ondorengo taldeekin: Oep, Badmintones, Gardena, La Ola Maldita eta Drugos. Donostiako musikarien jaialdia dugu Musikagela Fest eta Musikagela zerbitzuarekin harremana duten hainbat musika-banda eta estilo bilduko ditu egun batean zehar. Hitzordua […]

Read More… from Musikagela Fest jaialdia egingo dute hilaren 22an, Donostian