Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 6tik 9ra egingo da Errenterian

Identitate berriak eta giro ez-mainstreama biltzen dituzten emankizunak izango dira jaialdian. Zizt! Kultur elkarteak, Mikelazulo kultur elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, Eztena arte eszenikoen edizio berria egingo dute Errenterian, ekainaren 6etik 9ra bitartean. “Bestelakotasunaren gaia abiapuntu hartuta arte eszenikoek girotuko dute Orereta beste urte batez”, adierazi dute antolatzaileek. Lau egun horietan zehar ikuskizunak, performance kolektiboak […]

Read More… from Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 6tik 9ra egingo da Errenterian

‘Kaka’ proiektuak irabazi du AEK-Korrika II. Kultur Sorkuntzarako Beka

Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizola izan dira proiektuaren ordezkari gisa gaurko aurkezpenean eta komedia ganberro eta probokatzaile horren gaineko azalpenak eman dituzte. Gai aldetik, tabuen gainean jardungo du nagusiki. Gaur eman dute ezagutzera AEK-Korrika Kultur Sorkuntzarako bigarren Bekaren irabazlea: Kaka proiektua. Epaimahaia Lutxo Egiak, Gari Garaialdek, Izar Mendigurenek, Oier Zuñigak eta Maia Muruagak osatu dute. […]

Read More… from ‘Kaka’ proiektuak irabazi du AEK-Korrika II. Kultur Sorkuntzarako Beka

[Bideoa] ‘Francesco Pasqualeren bosgarren arima’ ipuinez osatutako eleberria aurkeztu du Unai Elorriagak

Pasquale Algortako idazlearen arbasoa da eta liburua bere bizitzan oinarrituta dago. 23 urte pasatu dira Unai Elorriagak (Algorta, 1973) SPrako tranbia lehen lana plazaratu zuenetik eta, orain, bere zazpigarren eleberriarekin bueltatu da literaturara. Francesco Pasqualeren bosgarren arima (Susa) du izena lanak eta eleberria den arren, 20 ipuinez osatutako liburua ere badela azaldu du egileak. Izenburuan […]

Read More… from [Bideoa] ‘Francesco Pasqualeren bosgarren arima’ ipuinez osatutako eleberria aurkeztu du Unai Elorriagak

Pasai Antxo agertoki biziduna bihurtuko da ekainaren 6tik 9ra

Jaialdi hau tokiko eta eskualdeko talentuaren erakusleiho izateaz gain, proiektu eta dantza estilo berrien katalizatzaile ere bada. Pasai Antxoko hainbat txokok Dantza jaialdia hartuko dute ekainaren 6tik 9ra bitartean. Horretarako egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek: euskal konpainien ikuskizunak (LaSala, Led Silhouete, Kukai, Elirale) bertako dantza eskolak (IkerMurillo-Studio24, Alkartasuna), dantza estilo desberdinak sustatzen dituzten elkarteak (Donostia […]

Read More… from Pasai Antxo agertoki biziduna bihurtuko da ekainaren 6tik 9ra

Ane Ostolaza ‘Aneoa’ artistaren ‘Hutsa-Huts’ erakusketa irekiko dute bihar Donostian

Erakusketak Ephemerally Eternal bakarkako azken erakusketako piezak biltzen ditu, baita JustMad 2024an Wild Wild Web saria jaso zuen Arteuparterekin batera egindako The Space in Between proiektuko lanak ere. Huts izeneko erakusketa irekiko dute bihar, Donostiako Santa Teresa komentuko atarian. Honetan, Aneoa artistak 2023an eta 2024an sortutako lan batzuk ikusi ahal izango dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko […]

Read More… from Ane Ostolaza ‘Aneoa’ artistaren ‘Hutsa-Huts’ erakusketa irekiko dute bihar Donostian

Araba Euskaraz egitarau oparoarekin helduko da aurten ere Olarizura

Ekainaren 16rako askotariko ikuskizun, tailer eta jolas eta jokoak antolatu dituzte, adin guztiei zuzendutakoak, baina, batez ere, haur, nerabe eta gaztetxoentzat. Aurtengo edizioarekin Oiongo San Bizente ikastola lagundu nahi dute. Arabako zortzi ikastolak elkarrekin aritu dira oraingoan ere aurtengo Araba Euskaraz antolatzeko. Horrela, azken bi edizioetan martxan jarri duten ereduari jarraipena emango diote, “auzolana eta […]

Read More… from Araba Euskaraz egitarau oparoarekin helduko da aurten ere Olarizura

Augustin Zubikarai XXIV. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Proiektuak irailaren 30era arte bidali ahal izango dira. Irabazleak 8.000 euroko saria jasoko du eta eleberria Elkar argitaletxearekin argitaratuko du. Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatzen dute urtero Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hamar urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zen Augustin Zubikarai beka, baina 2010ean formatuz aldatu eta nobelak […]

Read More… from Augustin Zubikarai XXIV. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak ‘Elbira Zipitria andereñoa’ liburua aurkeztu dute

Bere lana nagusiki Donostian garatu zuen Elbira Zipitriari aitortza egin eta haurrei ezagutarazten lagundu nahi duen liburua da. Elbira Zipitria andereñoa izenekoa Denonartean argitaletxeko album ilustratua da, Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak sortua. Koloretan argitaratua, 36 orrialdek osatzen dute. 800 aleko tirada egin da. Donostia Kulturako liburutegien haur sail guztietan egongo da, eta […]

Read More… from Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak ‘Elbira Zipitria andereñoa’ liburua aurkeztu dute

Aleka antzerki taldeak ‘Koltxoi azpian’ antzezlana estreinatuko du ekainaren 8an, Pasaian

Fikziozko pertsonaia baten bizitza ezagutuko dugu obra honetan. Hala, feminismoaz, abortatzeko eskubideaz eta beste hainbat kontuz hitz egingo dute taula gainean. Lau urte luzez mimo handiz lanean aritu ondoren, Aleka antzerki taldeak prest du antzezlan berria. Koltxoi azpian jarri diote izena eta ekainaren 8an taularatuko dute lehen aldiz jendaurrean, Pasai San Pedroko Erti udal aretoan. […]

Read More… from Aleka antzerki taldeak ‘Koltxoi azpian’ antzezlana estreinatuko du ekainaren 8an, Pasaian

Baratxinto Fest Pirinioetako Arteen IV. Jaialdia ekainaren 21etik 23ra egingo da, Erronkarin, Burgin eta Uztarrozen

Arte eszenikoen lau ikuskizun, dantza bertikaleko tailer bat, Güarimba taldearen kontzertua eta egun horietan margotuko den horma-irudi berrira bisita gidatu bat jasotzen ditu egitarauak. Aurreko edizioetako harrera ona ikusita, Saioa Iribarren eta Ander Basalduaren Goitibera antzerki konpainiak eta Erronkariko Udalak Baratxinto Fest jaialdia antolatu dute ekainaren 21etik 23ra bitartean, Erronkarin, Uztarrozen eta Burgin. Pirinioetako Arteen […]

Read More… from Baratxinto Fest Pirinioetako Arteen IV. Jaialdia ekainaren 21etik 23ra egingo da, Erronkarin, Burgin eta Uztarrozen