150 kulturgile inguru batu dira GKSri, Etxebizitza Sindikatuari eta Luberri Konpartsari txosnetan jarritako beto politikoaren kontra

Artistek betoen kontra daudela diote eta bai Gasteizen eta bai Bilbon konponbidea nahi dutela adierazi dute Bilboko Kafe Antzokian egin duten agerraldian. Joseba Sarrionandia, Itziar Ituño, Mireia Gabilondo, Ana Galarraga, Santi Antero “Txan magoa”, Eire, Olaia Inziarte, Antton Telleria, Amets Arzallus, Leire Bilbao eta Aroa Arrizubieta dira gaur aurkeztutako gutun irekia sinatu duten kulturgileetako batzuk. […]

Read More… from 150 kulturgile inguru batu dira GKSri, Etxebizitza Sindikatuari eta Luberri Konpartsari txosnetan jarritako beto politikoaren kontra

Ainhoa Urien Telletxek euskarazko literatura sorkuntzako Ignacio Aldecoa beka irabazi du

Epaimahaiak “ipuinaren giro sendoa” baloratu du, ipuin bilduma bat egiteko proiektuarekin batera, eta horretarako Urienek urte amaierara arte izango du lana bukatzeko. Ainhoa Urien Telletxeri (Abadiño, 1995) egokitu zaio aurten euskarazko literatura sorkuntzako Ignacio Aldecoa Beka. Epaimahaiak “ipuinaren giro sendoa” baloratu du, ipuin bilduma bat egiteko proiektuarekin batera, eta horretarako Urienek urte amaierara arte izango […]

Read More… from Ainhoa Urien Telletxek euskarazko literatura sorkuntzako Ignacio Aldecoa beka irabazi du

Azpimarra irakurle taldeak ‘Poesia mailu bat da’ literatura jaialdia antolatu du Gasteizen

Ekainaren 6an izango da jaialdia Gasteizko Gaztetxean eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Besteak beste, ipuin kontalariak, itzulpengintza tailerra mahai-ingurua idazleekin, kartel erakusketa eta mikro irekia izango dira. “Ez dugu nahi poesia plastikozko lore bat izaterik. Ez dadila eskaparatean begiratzeko produktu polit bat izan, ezta erabili eta botatzeko klinexa ere. Ez du edertasunaren edo artearen […]

Read More… from Azpimarra irakurle taldeak ‘Poesia mailu bat da’ literatura jaialdia antolatu du Gasteizen

Kelmene Abaituak jantzi du 2024ko Bizkaiko Eskolarteko txapela

Ekhi Zuluaga izan zen bigarrena eta Abaituarekin batera ekainaren15ean Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalerako sailkatu dira. Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala eta bat-bateko finala jokatu ziren larunbatean, Arrigorriagako eskolan. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da eskolartekoa. Goizeko 10:00etan 200 parte hartzaile bildu ziren idatzizko finala jokatzeko. Aurretik ikastetxe eta herrietan egin zituzten […]

Read More… from Kelmene Abaituak jantzi du 2024ko Bizkaiko Eskolarteko txapela

Xare Alvarez izango da aurtengo ‘Artea abian’ egitasmoan parte hartuko duen artista

Makurtu izeneko erakusketa Donostiako San Telmo museoko Laborategia aretoan ikusgai egongo da abuztuaren 25era arte, doako sarrerarekin. Erakusketa material desberdinekin egindako hamalau piezaz osatuta dago (ehunak, aluminio urtua, zeramika, paper gaineko tintak…). Kutxa Fundazioak eta Donostiako San Telmo Museoak Artea abian proiektuaren bosgarren ediziorako Xare Alvarez artista (Donostia, 1990) aukeratu dute. Egitasmoak sorkuntza garaikideari ematen […]

Read More… from Xare Alvarez izango da aurtengo ‘Artea abian’ egitasmoan parte hartuko duen artista

‘Euskara Jendea’ dokumental sorta sarean ikusgai

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek 2013an ekoitzitako dokumental sorta da. 40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez, publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Euskara jendea dokumental sorta dagoeneko ikusgai jarri dute youtube kanalean edonoren eskura. Oraintsura arte DVD […]

Read More… from ‘Euskara Jendea’ dokumental sorta sarean ikusgai

AEK-k jaso du Ibilbideari elkar saria eta Josu Goikoetxeak Joseba Jaka beka

Elkar Fundazioak Adunan duen egoitzan banatu dira 2024ko Ibilbideari Elkar saria eta Joseba Jaka beka. Bi urtetik behin banatzen den Joseba Jaka beka emanez hasi da ekitaldia. Aurten narratiba lan bat egiteko beka eman du Fundazioak. 15 lan aurkeztu dira eta Irati Majuelok, Itziar Ugartek eta Iban Zalduak osatutako epaimahaiak erabaki du beka Josu Goikoetxea […]

Read More… from AEK-k jaso du Ibilbideari elkar saria eta Josu Goikoetxeak Joseba Jaka beka

Harriet Mitxelena, Ibai Maquibar, Josu Arrieta eta Naiara Gutierrez dira 2023ko R. M. Azkue Literatura sarietako irabazleak

Epaimahaikideen iritziz, maila handiko lanak aurkeztu dira, eta azpimarratu dute saritutako idatzietan gai originalak jorratzen dituztela gazteek, gogoeta sakonak eta interesgarriak proposatuz. Gainera, aitortu dute testu “landuak” eta “erritmo bizikoak” irakurri dituztela. Euskaltzaindiak 2023ko Resurreccion Maria Azkue Literatura sariak banatu ditu bere Bilboko egoitzan. Sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Bi […]

Read More… from Harriet Mitxelena, Ibai Maquibar, Josu Arrieta eta Naiara Gutierrez dira 2023ko R. M. Azkue Literatura sarietako irabazleak

Ekainaren 8an izango da IV. Señora Sariketa, Portugaleten

Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna du helburu Señora sariketak. Zortzi bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan. Laugarren edizioa du aurten Señora Sariketak eta ekainaren 8an izango da, Portugaleten. Aurten, egun bakarra izango du sariketak, hori horrela, goizetik hasi eta arratsaldera arteko egitaraua antolatu dute. Goizean, 12:30ean, bertso-poteoa izango da Ahalduntze bertso-eskolako kideen […]

Read More… from Ekainaren 8an izango da IV. Señora Sariketa, Portugaleten

Antzerki Amateurraren Jaialdia maiatzaren 31tik ekainaren 16ra egingo da Bilboko Pabellon 6n

Emanaldiez gain, La Rueda Teatro Social taldeko Laura Presak eta Sandra Arpak Teatro Foro tailerra antolatu dute. Ikastaroa ekainaren 14an, 15ean eta 16an izango da. Ekaina antzerki amateurraren hilabetea bihurtu da Bilboko Pabellon 6n. Izan ere, ikasturtea amaitu ondoren, antzerki taldeek urtean zehar sortutako antzezlanak aurkezten dituzte publikoaren aurrean. Oraingo honetan, Antzerki Amateurraren Jaialdia maiatzaren […]

Read More… from Antzerki Amateurraren Jaialdia maiatzaren 31tik ekainaren 16ra egingo da Bilboko Pabellon 6n