Maiatzaren 24tik ekainaren 2ra egingo da Debako Antzerki Astea

Aurtengoa jaialdiaren 37. edizioa izango da eta guztira bederatzi antzezlan jasotzen ditu egitarauak, herritar ororen gozamenerako. Antzezlanetarako sarrerak dagoeneko salgai daude. Lehenengo obra Legea gu gara maiatzaren 24an, arratsaldeko 19:00etan izango da Barsantiren eskutik. Emanaldia Plaza zaharrean izango da, doan. Maiatzaren 24tik ekainaren 2ra bitartean, Deba euskal antzerkiaren agertoki bilakatuko da, Antzerki Astearen hogeita hamazazpigarren […]

Read More… from Maiatzaren 24tik ekainaren 2ra egingo da Debako Antzerki Astea

[Bideoa] Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandezek ‘Aingeruak eta neskameak’ saiakeran

Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia liburuak. Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandez idazle eta kazetariak (Bilbo, 1984) Aingeruak eta neskameak izeneko saiakeran. Lana ontzeko pluraltasuna nabarmendu nahi izan du egileak, “ertz asko ditu ordezkapen bidezko ernalketak, eta horiei heldu nahi diegu liburu honetan, ezagutza alor eta ildo politiko […]

Read More… from [Bideoa] Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandezek ‘Aingeruak eta neskameak’ saiakeran

Dom Campistronek egin du Zinegoak jaialdiko kartela eta edizio honetako queer indarra islatzen duten bi pertsona ditu protagonista

Aurten ere film luzeak, film laburren zikloak, antzezlanak, topaketa profesionalak edota nazioarteko zinemagileen bisita izango dira Bilboko jaialdian. Ekainaren 24tik uztailaren 1era egingo da aurtengo LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia Bilbon, eta, gaur, aurtengo edizioko kartel nagusia aurkeztu dute. “Indar bisual handiko ilustrazioa” dela dio antolakuntzak, “markatutako trazuaren eta kolore-blokeen bidez, jaialdiak 2024ko edizio […]

Read More… from Dom Campistronek egin du Zinegoak jaialdiko kartela eta edizio honetako queer indarra islatzen duten bi pertsona ditu protagonista

Arabako landa eremuko historia eta ondarea ezagutarazteko proiektua aurkeztu dute

Arabako herriak. Amamengandik bilobengana dibulgazio turistiko eta kulturaleko proiektu berri bat da, Arabako herrien erakargarritasun historiko, natural eta gastronomiko nagusiak ezagutarazteko, eta tokiko memorian sakontzeko, ahots ahaztuenen bitartez: amonen ahotsa. Arabako herriak. Amamengandik bilobengana egitasmoaren lehenengo fase batean, hamar gida koaderno argitaratuko dira Añana, Amurrio, Artziniega, Asparrena, Barrundia, Kanpezu, Urizaharra, Agurain, Gaubea eta Bastidako udalerriei […]

Read More… from Arabako landa eremuko historia eta ondarea ezagutarazteko proiektua aurkeztu dute

Lezoko Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketarako Kartel lehiaketa martxan da

Lanak ekainaren 4ra arte bidali ahal izango dira mdimalta@lezo.eus helbide elektronikora. Lehiaketaren irabazlea nor den ezagutzera eman eta astebetera, 650 euroko saria eskuratuko du irabazleak. Sari Bakarra emango da. HIKA Teatroak eta Lezoko udalak antolatzen duten Testu Laburren bigarren lehiaketari irudia jarriko dion Kartel Lehiaketa, ekainaren 4ra arte zabalik egongo da. Parte-hartu nahi duenak hiru […]

Read More… from Lezoko Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketarako Kartel lehiaketa martxan da

Zestafesta, diseinua eta sormena uztartzen dituen jaialdia izango da maiatzaren 25ean, Hondarribian

Helburua da tailerren eta ponentzien bitartez, sormen-talentua ezagutzera ematea, eta sormenak proiektu baten azken emaitza baino askoz gehiago hartzen duela gogoraraztea.  Maiatzaren 25ean izango da Zestafesta ekimenaren lehenengo edizioa, Hondarribiako Itsas-Etxea Auditoriumean. Julia Lasa, Patri Taberna eta Ane Garmendia ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoen eskutik sortu da sormenaren eta diseinuaren jai hau. Ekimenaren helburua da tailerren eta ponentzien bitartez, sormen-talentua […]

Read More… from Zestafesta, diseinua eta sormena uztartzen dituen jaialdia izango da maiatzaren 25ean, Hondarribian

Autoritateak.eus ataria aurkeztu dute, pertsona-izenen autoritateak bateratzeko tresna

Webgune berriak euskarazko pertsona-izenen autoritate arautuak eta bateratuak ikusgai jarriko ditu, liburutegiek, komunikabideek eta toki-entitaeek eskura izan ditzaten. Euskal Autoritateen Lantaldeak eta Eusko Ikaskuntzak sinatutako lankidetza-hitzarmena aurkeztu dute Donostian. Proiektu honen xedea euskaratik euskal bibliografian dauden autoritateen zerrenda bateratu bat sortzea da, erabilera komunerako. Kontzeptu horren baitan jasotzen dira Euskal Herrian edozein hizkuntza, gai edo […]

Read More… from Autoritateak.eus ataria aurkeztu dute, pertsona-izenen autoritateak bateratzeko tresna

Gasteizko Santa Maria Katedralaren eraikuntzaren historia osorik ikusi ahal izango da errealitate birtualean

360°-ko esperientzia berria bisita gidatuan sartuko da lehendik dagoen errealitate birtualarekin, eta, hori osatzeko, katedralaren nabea eta hiriko Harresia bisitatu ahal izango dira. Santa Maria Katedrala Fundazioak hiru ikus-entzunezko berri aurkeztu ditu Gasteizen. Horiei esker, bisitariek Katedralaren eraikuntza-bilakaerari buruzko sekuentzia osoa osatu ahal izango dute espazio guztietan, errealitate birtualean bisita osoa egitearekin batera. Cristina Gonzalez […]

Read More… from Gasteizko Santa Maria Katedralaren eraikuntzaren historia osorik ikusi ahal izango da errealitate birtualean

‘Irailekoak’ poesia-jaialdia irailaren 28an eta 29an izango da Itsasun

Ekimenaren helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da. Egitarauaren zehaztasunak irailean agertuko ditu Euskaltzaindiak. Lekeition estreinatu zen Irailekoak poesia-jaialdia iaz eta aurten Lapurdira egingo du jauzia, Itsasura, hain zuzen. Euskaltzaindiak egun eta erdiko egitasmoa antolatuko du, Itsasuko Herriko Etxearekin, Euskal Kultur Erakundearekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean. Hortaz, irailaren 28an (egun osoz) eta 29an (goizez) […]

Read More… from ‘Irailekoak’ poesia-jaialdia irailaren 28an eta 29an izango da Itsasun

Euskaltzaleen Topaguneak ‘Batera Jauzi’ dinamika herriz herri zabalduko du

Dinamikaren helburua da tokian tokiko komunitatearen parte-hartzea aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko akordio eraldatzaile berriak sustatzea. Euskaltzaleen Topaguneak, euskararen erabileran goranzko jauzi bat emateko asmoz, Batera jauzi jendarte laborategia jarri zuen martxan iaz. Hainbat sektoretako eragileekin elkarlanean jorratutako prozesu horren emaitzak, erakundeak iaz egindako III. Kongresuan ikusi zuen argia. Bertan, mugimendu euskaltzalearen ildo estrategikoa onartu […]

Read More… from Euskaltzaleen Topaguneak ‘Batera Jauzi’ dinamika herriz herri zabalduko du