Hegoi Amabizkak eraman du 2024ko Arabako Eskolarteko txapela

Arabako ordezkari gisa, Amabizka eta Iraide Oinaindia izango dira Arantzako Euskal Herriko Eskolartekoan kantatuko dutenak. Arabako eskualde ezberdinenetako bertsolari gaztetxoen taldekakoarekin abiatu zen larunbatean XXIX. Eskolarteko finala Aramaion. Gorbeialdeko taldeko sei lagun kamiseta urdinarekin, Lautadako lau lagun kamiseta horiarekin eta Gasteizko zazpi lagun kamiseta beltzez. Taldeko kideen artean ariketa ezberdinetan erakutsi behar izan zuten errimatzeko […]

Read More… from Hegoi Amabizkak eraman du 2024ko Arabako Eskolarteko txapela

Itziar Lakak Eusko Ikaskuntzaren Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso du

Hizkuntzalariak euskarari eta elebitasunari egin duen ikerketaren bitartez, euskararen eta Euskal Herriko garapen zientifiko eta kulturaren inguruan ekarpen nabarmena egiteagatik eskuratu du saria. Itziar Laka Mugarzak (Getxo, 1962) eraman du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria. Hala ebatzi du sariaren epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako eta Musikeneko […]

Read More… from Itziar Lakak Eusko Ikaskuntzaren Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso du

ESAS, Izaro, Ibil Bedi, Gor diskoetxea eta Janus Lester Musika Bulegoa sarietako irabazleen artean

Bas(h)oan, BilbaoSinfonietta, Ibil Bedi, Izaro, Janus Lester, Rüdiger, Zetak, Irati filmaren soinu banda, Euskal Barrokensemble (Etxepare Musika Saria), Gor Diskak (EHMBE Ohorezko Saria) eta ESAS (Publikoaren Saria) talde, bakarlari eta elkarteek jaso dituzte sariak. Euskal Herriko Musika Bulegoak euskal musika panoramako urteko proiekturik esanguratsuenak saritu ditu Iruñeko Zentral Aretoan. Orotara hamaika sari banatu dira, inolako […]

Read More… from ESAS, Izaro, Ibil Bedi, Gor diskoetxea eta Janus Lester Musika Bulegoa sarietako irabazleen artean

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak Historiara umorearen begiradaz gerturatzeko aukera eskainiko du

Museoak Carliscaturas izeneko erakusketa berria zabalduko du asteazkenean Lizarrako Karlismoaren museoarekin elkarlanean. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak, Lizarrako Karlismoaren museoarekin elkarlanean, Carliscaturas aldi baterako erakusketa zabalduko du asteazkenean. Erakusketaren oinarria Cesar Oroz ilustratzaileak Karlismoaren Museorako prestatutako XIX. mendeko mugimendu honi egindako begirada satirikoa da. Karlistaldiak eta umorea lotzen dituen erakusketa hau egungo ikuspegi satirikotik egindako karikatura batzuen […]

Read More… from Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak Historiara umorearen begiradaz gerturatzeko aukera eskainiko du

Nafarroako taldekako bertso egitasmoan parte hartzeko izen-ematea zabalik da

Oraingoan ere, herrialdeko helduen Bertso Eskolen sarea aktibatzea eta bertso komunitatea indartzea izango dira xede nagusiak. Maiatzaren 28ra arte eman ahal izango da izena. Data eta lekua zehazteko dauden arren, iraila eta urria bitartean Bardoak, Nafarroako taldekako bertso egitasmoa jokatuko dela iragarri du Bertsozale elkarteak. “Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, 2022ko Bardo Egunaren ostean, eta […]

Read More… from Nafarroako taldekako bertso egitasmoan parte hartzeko izen-ematea zabalik da

“Aldatu gidoia euskararen alde” aldarrikatuko dute bihar, Gasteizko kaleetan

Mobilizazioa Foru plazatik abiatuko da, arratsaldeko 17:30ean. Azken hilabeteotan, EITBri eta Eusko Jaurlaritzari gidoia euskararen alde aldatzeko eskatu diote euskalgintzako, sindikatuetako eta gizarteko hainbat taldek Aldatu Gidoia mugimenduaren bidez. Halaxe egingo dute bihar ere Gasteizko Foru plazatik 17:30ean abiatuko den manifestazioan. Mugimenduko kideek zabaldutako ikus-entzunezko baten bidez adierazi dutenez, “une delikatuan dago euskararen biziberritzea, adierazle […]

Read More… from “Aldatu gidoia euskararen alde” aldarrikatuko dute bihar, Gasteizko kaleetan

‘Kaleko emanaldien hizkuntzen erabilera’ solasaldi irekia izango da gaur Kultur Leioan

Donostiako Dferia edo Leioa bezalako arte eszenikoetako azoka publikoetan euskarak duen presentzia urriaz hitz egingo dute kaleko arteetako hainbat eragilek. Euskal Herriko programatzaile eta kultur teknikarien ehuneko handi batek ez du ezagutzen euskaraz zer sortzen den, are gutxiago euskara hutsez zer sortzen den. Gaur abiatuko den Leioako Umore Azokaren baitan, Kaleko emanaldien hizkuntzen erabilera izeneko […]

Read More… from ‘Kaleko emanaldien hizkuntzen erabilera’ solasaldi irekia izango da gaur Kultur Leioan

Bihar abiatuko da MFEST jaialdia Gasteizen

Gazte emakume artistei aukerak eskaintzea eta inposiziorik gabeko espazioa ematea ditu helburu jaialdiak. MFEST 20:30ean abiatuko da, Falerina Lorategian, Galbaie, Nize eta Viuda taldeen kontzertuekin. Maiatzaren 17an eta 18an MFEST jaialdiaren zazpigarren edizioa izango da Gasteizen, gazte aisialdiko Gauekoak programak antolatuta. Egitarauak hiru kontzertu, artisautza azoka bat eta bi lantegi jasoko ditu eta jarduera guztiak […]

Read More… from Bihar abiatuko da MFEST jaialdia Gasteizen

Maiatzaren 17tik 25era izango da Musikasteren 52. edizioa Errenterian

Idoia Hernandez Hatxe Errenteriako konpositorearen musika esperimental eta garaikidearekin abiatuko da aurtengo edizioa. Maiatzaren 17tik 25era izango da Musikaste Euskal Musikaren Astearen 52. edizioa. Zazpi egunetan banatuta, guztira hamahiru emanaldi egingo dituzte Oreretako hainbat agertokitan. Gainera, aurtengoan Lekuona Fabrikak garrantzi handia izango du, zazpi kontzertu hartuko baititu. Beraz, bihar abiatuko da Musikaste, Idoia Hernandez Hatxe […]

Read More… from Maiatzaren 17tik 25era izango da Musikasteren 52. edizioa Errenterian

Hizkuntza-politiketan eta euskararen erabileran jauzi egiteko, bultzada herritar indartsua behar dela aldarrikatu dute Baionan

Euskalgintzako eragile nagusien ordezkariek agerraldia egin dute gaur, Baionako Askatasunaren Plazan. Gaurko eguna eta lekua ez dira ausazkoak: Korrika bukatu zen toki berean egin dute agerraldia, eta 2025eko Euskaraldia hasteko zehazki urtebete falta dela probestuz. Horrela, euskararen aldeko bi ekimen jendetsuenak aldarrikapenez lotu dituzte, hizkuntza-politiketan eta euskararen erabileran jauzi egiteko, bultzada herritar indartsua behar dugula […]

Read More… from Hizkuntza-politiketan eta euskararen erabileran jauzi egiteko, bultzada herritar indartsua behar dela aldarrikatu dute Baionan