‘Emakumeen haria’ izenpean, memoria historikoari eskainitako eguna izango da ekainaren 7an, Amasa-Villabonan

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitza oihal fabrika izan zen pasa den mendean. Hala, bertan lan egindakoak eta egiten dutenak batuko dira ekimen honen inguruan. Amasa-Villabonako Udalak Subijana eraikinaren memoria historikoa berreskuratzeko ekimena jarri du martxan, Bertsozale Elkartearen laguntzarekin. Eraikina 1880tik 1960ra oihal fabrika erreferentea izan zen eta langile asko emakumeak ziren. Egun, Bertsozale Elkartearen egoitza […]

Read More… from ‘Emakumeen haria’ izenpean, memoria historikoari eskainitako eguna izango da ekainaren 7an, Amasa-Villabonan

Bihar abiatuko da udaberriko Sormene Galdakaon

Emakumea, euskara, sormena, eta migrazioa izango ditu ardatz aurtengo edizioak. Egun bat baino ez da falta udaberriko Sormene jaialdiari hasiera emateko. Bihar abiatuko da eta igandera bitartean, sormena, euskara eta emakumea oinarri dituen egitasmoak pertsona migranteen begirada gehituko du oraingoan. Ahalduntzea, aurrera egitea, sortzea, transmititzea, eskutik hartzea. Erpin horien inguruan jardungo da sorkuntzen Galdakaoko plaza […]

Read More… from Bihar abiatuko da udaberriko Sormene Galdakaon

XXVII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da

Idazle gazteek ekainaren 30era arte izango dute euren proiektuak aurkezteko epea zabalik. Aste batzuk dira Elkar argitaletxeak Lizar Begoñaren Mundu zitalaren kontra liburua argitara eman zuela. 25. Igartza Bekaren irabazlea da Sopelako idazlea. Irati Irizarrek, berriz, Ilargi-kutsadura eleberri proiektuarekin jaso zuen iazko irailean, 26. edizioko Igartza saria eta liburua ontzen ari da jada. Gaur, berriz, […]

Read More… from XXVII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da

Errenteriako Agustinak kultura eta sormen industrien zentroko hiru egoiliarren lanak, Jantziaren Zentroan ikusgai

Anne Gajate, Ruben Pantiga eta Maite Anton Mugerzaren lanak dira. Hiru estilo eta bilduma ezberdin, hirurak ere oihalgintzarekin zer ikusia duten proposamenak dira. Agustinak kultura eta sormen industrien zentroko egoiliarren erakusketa ikusgai dago Errenteriako Jantziaren Zentroan. Joskintza lantzen duten hiru sortzaileren proposamen berriek ekainaren 30era arte Kapitain-etxearen sarrerako aretoa beteko dute. Anne Gajate, Ruben Pantiga […]

Read More… from Errenteriako Agustinak kultura eta sormen industrien zentroko hiru egoiliarren lanak, Jantziaren Zentroan ikusgai

Xabier Erkiziaren ‘Aire errea’ soinu-instalazioa paratu dute Gernikako bakearen Museoan

Gernikako bonbardaketatik bizirik irten zen lekuko batek emandako deskribapenean oinarrituta dago instalazioa. Erkiziak lekukoaren nozioa bere egin eta gerraren zarata kontzeptuari buruzko hausnarketa egin du. Maiatzaren 19tik uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai. Gernikako Bakearen Museoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Memoria Historikoa Iberiar Literaturetan (MHLI) ikerketa taldearen arteko elkarlanean antolatutako erakusketa honetan Xabier Erkizia (Lesaka, […]

Read More… from Xabier Erkiziaren ‘Aire errea’ soinu-instalazioa paratu dute Gernikako bakearen Museoan

Axut! antzerki taldeak ‘Lurrez estali’ antzezlana estreinatuko du maiatzaren 31n, Izuran

Emanaldi bakoitzean 55 lagunentzako lekua egongo da eta dagoeneko ekainaren 28, 29 eta 30erako sarrerak baino ez dira geratzen. Izena emateko tokiak@axut.eus helbidera idatzi beharko dute interesa dutenek. Axut! antzerki taldeak “erronka eder bat” du eskuartean: Lurrez estali antzezlan berria. Obra honek badu berezi egiten duen ezaugarri bat: Ez du Euskal Herri osotik bira egingo. Izan ere, […]

Read More… from Axut! antzerki taldeak ‘Lurrez estali’ antzezlana estreinatuko du maiatzaren 31n, Izuran

Tomas Sobrinok ‘Geratzen zaizkigun zuhaitzak’ erakusketa ireki du Iruñean

Ekainaren 30era arte bisitatu ahal izango da erakusketa. Tomas Sobrino margolari nafarrak Geratzen zaizkigun zuhaitzak erakusketa aurkeztu du  Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikineko beheko solairuan. Bere Baztan maitearen paisaietan barnako olio pinturazko ibilbidea urteko hainbat urtarotan, eta itsasoan zein ibaian barna, ohikoak direnak bere lanetan. Argiaren islak, kolore-paleta adierazgarriak eta paisaien naretasunak deskribatzen dute Sobrinoren arte-ibilbide […]

Read More… from Tomas Sobrinok ‘Geratzen zaizkigun zuhaitzak’ erakusketa ireki du Iruñean

11 Kolore jaialdiaren IX. edizioa asteazkenean abiatuko da Errenterian

Egitarauak herritar guztiei zuzendutako jarduerak eskainiko ditu, maiatzaren 15etik 29ra bitartean, udalerriko kultura aniztasunaz gozatzeko: kulturarteko topaketak, gastronomia, dantzak, musika, haurrei zuzenduriko ekintzak eta beste jarduera asko. 11 Kolore jaialdiaren bitartez, maiatzaren 21eko Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Oreretan aurten ere, herriko izaerarekin bat etorriz. “Errenteria kulturanitza dela ez dago dudarik, eta horrenbestez, jardunaldi […]

Read More… from 11 Kolore jaialdiaren IX. edizioa asteazkenean abiatuko da Errenterian

Museoen Egunerako egitarau berezia antolatu du Donostiako San Telmo Museoak astebururako

Edizio honetan, berritasun bezala, museoko eliza esperientziak partekatzeko eta sormen tailerretan parte hartzeko espazio bizia bilakatuko da. Sarrera doakoa izango da maiatzaren 18 eta 19an, eta doako bisita gidatuak 18an eskainiko dira, musika eta dantza emanaldiez gain. Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, ICOMek (International Council of Museums) 1977an sortutako eguna. Data honen xedea […]

Read More… from Museoen Egunerako egitarau berezia antolatu du Donostiako San Telmo Museoak astebururako

Kimuak 2024ko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte

Aurtengo katalogoak fikzioa, ez-fikzioa, entsegua, dokumentala eta animazioa jasotzen ditu. Kimuak programaren 27. edizioara aurkeztutako 47 proposamenak aztertu eta gero, zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak 2024 urteko katalogoa osatzeko: Dinosaurioak (Koldo Almandoz), Errotatib (Iratxe Fresneda), ‘Etorriko da. Eta zure begiak izango ditu (Izibene Oñederra), Exergo (Jorge Moneo Quintana), Patrimonio (Aitor Abio), Todo lo cubre […]

Read More… from Kimuak 2024ko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte