Norberaren etxea aldarrikatu du Yolanda Arrietak bere azken liburuan

Idazle bizkaitarrak Etxe bat norberarena izeneko saiakera poetikoa kaleratu du Alberdania argitaletxearen eskutik. Virginia Woolfen saiakera ezagunaren izenburua, Gela bat norberarena, gure garaietara egokituz, Yolanda Arrieta idazleak (Etxebarria, 1963) dio etxe bat behar duela emakume idazleak, “lasai idatzi ahal izateko, patxadaz bizitzeko, soseguz aurre egiteko gero eta gertuago ikusten duen zahartzaroari”. Hala, emakume idazle heldu […]

Read More… from Norberaren etxea aldarrikatu du Yolanda Arrietak bere azken liburuan

‘Euskararen Historia Soziala’ren inguruko erreferentzia bibliografikoen datu-basea berritu eta eguneratu dute

Orain, 5.399 erreferentzia ditu atariak eta etengabe eguneratzen da. Euskaltzaindiak Euskararen Historia Sozialaren (EHS) inguruko erreferentzia bibliografikoen datu-basea berritu eta eguneratu du, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin (HABE) lankidetzan. Datu-basea 2011n argitaratutako Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak liburuaren inguruan eratu zen, betiere jakite-eremu horretarako (hots, euskararen historia soziala) baliabide argitaratuen ezagutza hedatzeko asmoarekin. Euskaltzaindiaren […]

Read More… from ‘Euskararen Historia Soziala’ren inguruko erreferentzia bibliografikoen datu-basea berritu eta eguneratu dute

‘Txalupa’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du Ines Osinagak, bertan Itziar Ituñorekin batera agertzen da

Musikari arrasatearra maiatzaren 31n izango da zuzenean, Andoiango Basteron, bere ahizpa kubatarrekin batera hau eta beste hamaika abesti kantatzen. Iazko udara amaieran, Ines Osinagak, #itsasoadabidebakarra diskoa Euskal Herrian eta Kuban zuzenean aurkeztear zegoela, Txalupa abestiaren bideoklipa grabatu zuen. “Argi geneukan bidaiari buruzkoa izan behar zela, eta itsasoan busti behar ginela grabatzean. Behin Itziar Ituñorekin amets […]

Read More… from ‘Txalupa’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du Ines Osinagak, bertan Itziar Ituñorekin batera agertzen da

Literaturia jaialdia maiatzaren 24an abiatuko da Zarautzen

Edizio honetako gaia (B)egia izango da eta, azokaz gain, ekitaldi, solasaldi eta liburu-aurkezpen ugari izango dira asteburu osoan zehar. Jarduera guztiak Lege Zaharren enparantzan, Modelo aretoan eta Etxezabalan izango dira. Zarautz literaturaren erdigune bihurtuko da berriro ere maiatzaren 24tik 26ra bitartean. Literaturia bueltan da eta oraingoan ere betiko espirituari eutsiko dio: euskal idazle, argitaletxe eta […]

Read More… from Literaturia jaialdia maiatzaren 24an abiatuko da Zarautzen

‘Zubiak zeharka’ lelopean, Udalerri Euskaldunen Eguna egingo dute maiatzaren 18an Lesakan

Bi urtetik behin izaten da Udalerri Euskaldunen Eguna, udalerri euskaldunen ekarpena festa giroan ikusarazteko eta aurrera begira dituzten erronkak nabarmentzeko. “Maiatzaren 18koa udalerri euskaldun guztien eguna da”, adierazi du Martin Aramendi UEMAko lehendakariak. “Aspaldi erabaki zen egun hau udalerri euskaldun guztion bilgune izatea, UEMAko kide izan ala ez. Gaur egun, 175 udalerri inguru dira Euskal […]

Read More… from ‘Zubiak zeharka’ lelopean, Udalerri Euskaldunen Eguna egingo dute maiatzaren 18an Lesakan

Hainbat euskaltzale Gasteiz Antzokiaren aldeko plataforma biziberritzeko elkartu dira

Asmo horri begira, momentuz ondorengo ekintza hauek iragarri dituzte: Elkarrizketak talde politiko guztiekin; udal bilkuran mozio baten aurkezpena; eta sarean dagoeneko abian dagoen sinadura bilketa berriro aktibatzea. Horretaz gain, aldiro, ekintza desberdinak antolatuko dituzte, behar den momentuan eta behar den formatuan. “Gasteiz Antzokia behar dugu. Euskarak behar du. Hiriak behar du. Aisiak behar du. Denok, […]

Read More… from Hainbat euskaltzale Gasteiz Antzokiaren aldeko plataforma biziberritzeko elkartu dira

Euskal Herriko bideo-esperimental artxiborik handiena aurkeztu du EHUko Akmeka ikertaldeak

Orain arteko 732 ikus-entzunezko pieza biltzen ditu proiektuak. Horien artean daude Bego Vicario, Juan Carlos Eguillor, Jose Ramon Saenz eta Beatriz Silvarenak. EHUko Arte Ederren Fakultateko Akmeka ikertaldeak bideo-sorkuntzako artxiboa berreskuratzeko proiektua aurkeztu du. Aipatutako artxiboak Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko artisten 732 pieza biltzen ditu, formatu analogikoan. Hala, “ezaugarri horiek dituen Euskal Herriko artxiborik […]

Read More… from Euskal Herriko bideo-esperimental artxiborik handiena aurkeztu du EHUko Akmeka ikertaldeak

[Bideoa] Urtzi Urkizu: “Pertzepzioa da ETB urrun dagoela herriak dituen nahietatik, eta euskararen normalkuntzari begira ahalegin handia egin beharko litzateke”

Lezoko Gurutze Santuaren plazara hurbildu gara oraingoan. Bertan Urtzi Urkizu kazetaria dugu zain. Argitaratu berri duen Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero liburuaren aurkezpen-elkarrizketan parte hartuko du Oihana Iguaranekin. Aurretik, baina, tartetxo bat egin digu liburuaz hitz egiteko. Hamahiru atalez osatuta dago liburua. Lehen atalak ETBko lehenengo urteetako pausoak jasotzen ditu. Hala ere, liburuak […]

Read More… from [Bideoa] Urtzi Urkizu: “Pertzepzioa da ETB urrun dagoela herriak dituen nahietatik, eta euskararen normalkuntzari begira ahalegin handia egin beharko litzateke”

Iruñeko Jaso ikastolak ‘Itsas7’ musikala estreinatuko du ostiralean Barañainen

Herri txikien despopulazioaren inguruan hausnartzeko musikala izango da aurtengoa. Iruñeko Jaso ikastolak ostiralean, hilak 10, estreinatuko du Itsas7 izeneko musikala. Oraingo honetan Barañaingo Auditorioan izango ditu bere lehen bi emanaldiak. Lehena 11:00etan Jaso eta Paz de Ziganda ikastoletako ikasleentzat, eta bigarrena 19:00etan publiko orokorrarentzat. Aurtengoan herri txikien despopulazioaren inguruan hausnartzeko gonbita egin nahi diote publikoari. […]

Read More… from Iruñeko Jaso ikastolak ‘Itsas7’ musikala estreinatuko du ostiralean Barañainen