Eneko Bidegain eta Karmele Jaio, 2023ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Akademiakideek Bichta éder eta Maitasun kapitala lanen artean hautatu behar izango dute sariduna. Dena ondo bidean, Akademiak apirilaren amaieran emango du ezagutzera 2023ko 111 Akademiaren Saria. 2023. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri du. Castillo Suarezen Alaska, Eneko Bidegainen Bichta éder, Oihane Amantegiren Cayo Hueso, Josebe […]

Read More… from Eneko Bidegain eta Karmele Jaio, 2023ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Ehun jarduera baino gehiago bilduko ditu Poetak Maiatzean jaialdiaren XII. edizioak

Jaialdiaren helburua da herritarren artean poesia zabaltzea, nazioarteko olerkariak ezagutaraztea eta Arabako txoko guztietan poesia hedatzea. Maiatzaren 3an, abiatuko da ‘Poetak maiatzean’ Nazioarteko Poesia Jaialdiaren XII. edizioa. Aurtengo programazioak 100 ekintza baino gehiago bilduko ditu eta Arabako hainbat udalerritan egingo dira, tartean Gasteizen.  Honako hauek izango dira poesiarekin egindako hitzordura joango direnetako batzuk: Gioconda Belli, […]

Read More… from Ehun jarduera baino gehiago bilduko ditu Poetak Maiatzean jaialdiaren XII. edizioak

Anne Hebert eta Giorgos Seferis poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak

Liburuak Aiora Jakak eta Maite Lopez Las Herasek itzuli dituzte. Kaier berri hauekin 50. zenbakira iritsi da bilduma. Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan, Susa argitaletxeak editatzen dituen azken bi aleak aurkeztu ditu: Anne Hebert Quebectarrarena eta Giorgos Seferis Greziarrarena. Autore bi hauekin 50. zenbakira iritsi da 2014ko martxoan abiatutako bilduma. Maialen Berasategi Catalanek eta Isabel Etxeberria […]

Read More… from Anne Hebert eta Giorgos Seferis poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak

Euskal Herriko lehenengo bakarrizketa lehiaketa aurkeztu dute Bergaran

Izena emateko aukera apirilaren 19ra arte egongo da zabalik. Parte hartu nahi duenak bizpahiru minutuko bideo bat aurkeztu beharko du. Izena emateko bi modu daude: komunikazioa@algaraka.eus helbidera idatzita edo algaraka.eus webgunean. Algaraka Bakarrizketa Lehiaketa egingo da maiatzean, Euskal Herriko lehenengo bakarrizketa lehiaketa. Publikoarentzako irekiak izango diren lau saiotan egingo da: lehenengo kanporaketa eta finala Bergaran […]

Read More… from Euskal Herriko lehenengo bakarrizketa lehiaketa aurkeztu dute Bergaran

Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, artistari buruzko webgunea sortu dute

Miren Vadillo, Fernando Golvano eta Peio Aguirre adituen parte hartzearekin egin den atariak artistaren ibilbide pertsonal eta artistikoa ezagutzeko aukera ematen du. Datorren maiatzaren 6an egingo den Nestor Basterretxearen (Bermeo, 1924-Hondarribia, 2014) jaiotzaren mendeurrena hurbildu ahala, efemerideak ospatzeko programan parte-hartzen duten erakundeek ekitaldiak sustatzen jarraitzen dute, euskal artistarik eraginkorrenetako, polifazetikoenetako eta joan den mendeko 50eko […]

Read More… from Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, artistari buruzko webgunea sortu dute

Martxoaren 29an abiatuko dira Bilboko Pabellon 6ko antzerki arineko jardunaldiak

Hamaikagarren edizioa martxoaren 29tik apirilaren 28ra bitartean egingo da eta 16 estreinaldi izango dira. Udaberriarekin batera, bueltan dira Bilboko Pabellon 6 antzokiko antzerki arineko jardunaldiak. Aurtengoan martxoaren 29tik apirilaren 28ra bitartean egingo dira. Lehenengo lau asteburuetan (martxoaren 29tik apirilaren 21era) hamasei estreinaldi izango dira. Astebururo lau pieza ikusi ahal izango dira (hiru gaztelaniaz eta bat […]

Read More… from Martxoaren 29an abiatuko dira Bilboko Pabellon 6ko antzerki arineko jardunaldiak

‘Bilintxen Menda’ bertso hamabostaldia antolatu dute apirilerako, Donostian

Donostiak historikoki bertso-plaza gisa izan duen garrantzia aldarrikatzea, bertsozaleei gozatzeko paradak eskaintzea eta bertsogintzaren zenbait erpini buruzko gogoeta egitea ditu helburu hamabostaldiak. Lau ekitaldi izango dira denetara apirilaren 19tik maiatzaren 2ra bitartean. Jarduera hauetako bietarako sarrera beharrezkoa izango da. Bilintxen Menda izeneko bertso hamabostaldia antolatu zuten 2021ean Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak , Bilintx […]

Read More… from ‘Bilintxen Menda’ bertso hamabostaldia antolatu dute apirilerako, Donostian

23. Korrika, inoizko ediziorik erraldoi eta anbiziotsuena

2.800 lekuko-aldaketa, 4.900 eramaile eta 11 egun zein 10 gau igaro ondoren, 23. Korrikak amaitu du bere ibilbidea, Irundik Baionarat. Hamaika egun eta hamar gauz Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren, atzo egin zituen azken kilometroak Korrikak Baionan. Orain, balorazioa egiteko garaia da eta antolatzaileen esanetan “itzela” izan da. “Argi geratu da hemen badagoela komunitate oso […]

Read More… from 23. Korrika, inoizko ediziorik erraldoi eta anbiziotsuena

Garazi Arrula: “Esna dadila piztia, zeren kea usaindu duelako izanen da, eta guk badakigu sua egiten”

Baionako Askatasun plaza eta ingurua jendez gainezka zegoela egin zituen atzo Korrikak bere azken urratsak, Garazi Arrula Ruiz idazle eta itzultzailearen eskutik. Tafallarra izan zen, hain zuzen, hamaika gau eta hamar egunez eskuz esku ibili den lekukoaren barruko mezuaren egilea. Korrika da herri bat gose iraun baino, haginka. Herri anbiziotsu bat ez baita husten agiritan. […]

Read More… from Garazi Arrula: “Esna dadila piztia, zeren kea usaindu duelako izanen da, eta guk badakigu sua egiten”

Beñat Arrutik irabazi du Donostia Kultura VII. Poesia Lehiaketa

Arkeologia haragitan obragatik saritu dute zarauztarra. Epaimahaiaren arabera, “aipuz eta irakurketaz ondo hornitua dator, eta trebeki uztartzen du gogoeta eta hizkuntzaren distira. Berezko erritmo eta musika darie poemei, aisa irristatzen dira irakurlearen belarrietan, eta lan handia dago doitze horren atzetik”. Poesialdia egitarauaren baitan, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zazpigarren edizioaren sari banaketa egin […]

Read More… from Beñat Arrutik irabazi du Donostia Kultura VII. Poesia Lehiaketa