ETS taldeak 20. urteurrenerako ereserkia egin du ‘Zure eskutik’ izenpean

2025eko martxoaren 21 eta 22ko kontzertuetarako sarrera guztiak agortu badira ere, martxoaren 15erako eskainiko duten zuzenekorako oraindik gutxi batzuk geratzen dira salgai. En Tol Sarmiento taldeak Zure eskutik kantua argitaratu du. Iñigo Etxezarreta abeslariak, bere publikoari sentitzen duen guztia aitortuz, lehen pertsonan idazten dion abesti itxurako gutuna da abesti berria. Azaldu duenez, “taldea bizirik dagoela […]

Read More… from ETS taldeak 20. urteurrenerako ereserkia egin du ‘Zure eskutik’ izenpean

[Bideoa] Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak ‘Munduketariak’ liburua ondu dute Ordiziako Urdaneta eskola publikoaren 50. urteurrenaren harira

Gaztetxoentzako liburu honetan hegazkin baten irudia gelako lurrean irudikatu dute egileek. Eskolan 30 jatorri baino gehiago islatzen dira eta hegazkin horretan bidaiak egiten dituzte ikasleek. Munduketariak liburua (Erein) 31. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren testuinguruan sortu da, publikotasuna, euskalduntzea, aniztasuna eta inklusiboa ardatz eta Patxi Zubizarreta idazlea eta Jokin Mitxelena marrazkilariaren eskutik. Ordiziako Urdaneta eskola publikoak […]

Read More… from [Bideoa] Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak ‘Munduketariak’ liburua ondu dute Ordiziako Urdaneta eskola publikoaren 50. urteurrenaren harira

Izaro, Larkin Poe, Merina Gris, Chill Mafia eta El Columpio Asesino, besteak beste, izango dira Jazzaldian, Zurriolako agertokian

Uztailaren 24tik 27ra bitartean izango dira kontzertuak dohainik. Donostiako 59. Jazzaldiak Zurriolako agertokira (Keler Gunea) igoko diren talde eta bakarlarien izenak ezagutzera eman ditu. “Jazzaldiko gunerik heterogeneoena eta jendetsuena izango da”, iragarri dute. Uztailaren 24tik 27ra bitartean, zortzi kontzertu eskainiko dira dohainik. “Talde euskaldunak, estatubatuarrak eta afrikarrak arituko dira bertan, eta askotariko estiloak entzungo dira, […]

Read More… from Izaro, Larkin Poe, Merina Gris, Chill Mafia eta El Columpio Asesino, besteak beste, izango dira Jazzaldian, Zurriolako agertokian

Korrikaren amaiera festarako dena prest da Baionan

Baionako Askatasun plazan bukatuko da Korrikaren 23. edizioaren 2.700 kilometroko ibilbidea, hilaren 24an. Lapurdiko hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Santizpirita zubitik sartuko da karabana koloretsua. Amaiera-ekitaldia bertan izango da, eta, segidan, festarako tenorea helduko zaie bertaratutakoei. 23. Korrikaren amaiera festa aurkezteko egin dute prentsa-agerraldia gaur Korrikako arduradunek, euskaldunentzako gune biziki ikoniko batean: Baionako Patxa plazan. Bertan, […]

Read More… from Korrikaren amaiera festarako dena prest da Baionan

Mai Egurza artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai bihartik aurrera

Irungoak sortutako ilustrazioak bihartik, hilak 20, ekainaren 9ra arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Mai Egurza artistak (irun, 1986) Ilustrazioa ikasi zuen Gasteizko Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako Eskolan. Ondoren, hiru hilabetez Bartzelonako Escola Joso eskolan jarraitu zuen bere formakuntzarekin. Ikasketak amaitu eta berehala hasi zen lehenengo lan eskaintzak jasotzen. 2011n hasi zen lehenengo […]

Read More… from Mai Egurza artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai bihartik aurrera

Baffest lehiaketaren IX. edizioaren egitaraua aurkeztu dute Barakaldon

Baffesten helburua da argazkilaritza, adierazpen artistiko gisa, herritar guztiei hurbiltzea, eguneroko eremu publikoetan jarritako argazkiak erabiliz, artea eta kultura, berdintasuna eta bizikidetza sustatuz. Baffest 2024ren programazio ofizialaren aurkezpena egin dute Nerea Cantero Barakaldoko Udaleko Kultura zinegotziak eta Yone Estivariz eta Sara Berasaluce lehiaketaren arduradunek Clara Campoamor Gizarte Etxean. Bertan, urrian udalerriko hainbat tokitan egingo den […]

Read More… from Baffest lehiaketaren IX. edizioaren egitaraua aurkeztu dute Barakaldon

Balmasedako LaEncartada Fabrika-Museoak Vicente Porto Paul gudariaren manta jarri du ikusgai

Artzain-manta gisa egina, gudariaren ekipamendu militarrerako baliatu zen. Bilduma programaren barruan, lau hilean behin, museoaren bildumako pieza, elementu edo objektu bati eskainitako erakusketa txiki monografiko bat eskaintzen du Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoak, haren funtzioa, ezaugarriak eta garrantzia ezagutzera emateko. Hala, ekainera arte, museoa bisitatzen dutenek esanahi historiko handiko pieza bat ikusi ahal izango dute: Vicente […]

Read More… from Balmasedako LaEncartada Fabrika-Museoak Vicente Porto Paul gudariaren manta jarri du ikusgai

Asteazkenean abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Jaialdia martxoaren 20, 22, 23, 24an egingo da Arabako Canpusean eta Baratza Aretoan. Zurrunbilo, euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdia, diziplinarteko ikuspegi batetik, jaialdia publiko berriengana hurbiltzen, tokiko konplizitatea sortzen eta beste lurralde historiko batzuetako programa eszenikoekin loturak sortzen saiatzen da. Bederatzigarren edizio honetan, arte eszeniko garaikideak etorkizuneko belaunaldiei hurbiltzen saiatuko dira Parasite Kolektiboa eta Baratza […]

Read More… from Asteazkenean abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Garik eta Maldanbera taldeak ‘Behin bizitzea’ diskoa kaleratu dute

Estudioko lan berri honetan, Garik dagokigun bizitza bizitzearen garrantzia aldarrikatu du, dagozkion hausnarketa eta autokritikekin, kide garen komunitatearen parte aktibo izatearekin eta maitasuna ematearekin, besteak beste. Bere edukiak eta sonoritateak lehen akordeetatik harrituko dute publikoa, jarrera artistiko berri bat islatzen baitute argi eta garbi. Gainera, Gariren zigilua daraman arren, Maldanbera taldeko kide guztiek egindako ekarpenez josita dago […]

Read More… from Garik eta Maldanbera taldeak ‘Behin bizitzea’ diskoa kaleratu dute

Iruñeko Gazteentzako XXXIV. Literatur Lehiaketa martxan

14 eta 18 urte bitarteko gazteek narrazio laburreko eta poesiako jatorrizko testuak entregatzeko epea apirilaren 19era arte egongo da zabalik. Iruñeko Udalak Gazteentzako Literatur Lehiaketaren beste edizio baterako deia egin du. Honen bidez Iruñean erroldatuta dauden edo hirian ikasten duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteak poesia eta narrazioa idaztera animatu nahi dira. Interesdunek apirilaren […]

Read More… from Iruñeko Gazteentzako XXXIV. Literatur Lehiaketa martxan