Anarik ‘Giza zarata’ diskoa kaleratu du

Zazpigarren lana du musikari eta idazleak. Martxoaren 16an diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko du, Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Giza zarata izeneko diskoa aurkeztu du Anari Alberdik Bilboko Kafe Antzokian. Azkoitiarraren zazpigarren lan luzea dugu hau eta hamar kanturekin osatu du. Troiako zaldia aurrerapen kanta izan zen entzuleei lan berri honetatik aurkeztu zien lehena. Kanten hitzei dagokienez, […]

Read More… from Anarik ‘Giza zarata’ diskoa kaleratu du

Xabi Rico Iturriotzek jantziko dio txapela Arabako bertsolari txapeldunari

Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “Ricok euskara etxean jaso ez bazuen ere 26 urterekin euskaldundu zen eta 1981ean sortu zion bertsoak zirrara, Xabier Amurizaren gidaritzapean UEUko bertsolaritza ikastaroan parte hartu zuenean. Ikastarotik bueltan arabar gazte talde batek Abel Enbeitaren atera jo zuten bertsotan ikasteko asmoz”. Martxoaren 16an jokatuko da finala Gasteizen.  Arabako Bertsozale Elkarteak orain dela […]

Read More… from Xabi Rico Iturriotzek jantziko dio txapela Arabako bertsolari txapeldunari

Bizipozaren jaia egingo dute apirilaren 27an Hernanin

Gonbidatu bereziak izango dira, besteak beste Ttarla dantza taldeko kideak, Porrotx eta Marimototsek ere ikuskizuna eskainiko dute, eta Hernaniko Herburu erraldoi eta buruhandien konpartsakoak ere bertan izango dira. Parte hartzailea den gune bat ere osatu da, tailerren gunea deitutakoa. Bizipoza Elkarteak jaia antolatu du datorren apirilaren 27rako Hernanin. Bizipoza elkarteko ordezkari Leire Elizegik azaldu duenez, […]

Read More… from Bizipozaren jaia egingo dute apirilaren 27an Hernanin

Zenbat Gara Elkarteak Jose Arrueren beiratea dohaintzan eman dio Bilboko Arte Ederren Museoari

Dohaintza honekin, elkarteak museoaren bilduman sartuko den lehendabiziko beiratea izango den hau Gabriel Aresti euskaltegiaren baitatik atera eta Bilbotarren esku jartzea du helburu. Gabriel Aresti euskaltegiak eta Zenbat Gara elkarteak Bilboko Arte Ederren Museoaren esku utzi dute Jose Arrue margolariak 1920ko hamarkadan egindako beirate polikromoa, Abandoko artistak sortu zuenetik Kale Nagusiko 24an euskaltegiak duen egoitzan […]

Read More… from Zenbat Gara Elkarteak Jose Arrueren beiratea dohaintzan eman dio Bilboko Arte Ederren Museoari

Bizkaiko portuetan mendeetan zehar salgaiak mugitu zituen “emakume zamaketarien” lanbidea ikusarazteko erakusketa eta liburua aurkeztu dute

Portuko ofizio gogor, anker eta txarto ordainduari buruz Amaia Apraiz Sahagunek eta Maria Romano Vallejok egindako ikerketa-lanarekin lotutako erakusketa da Bizkaiko Batzar Nagusietan bisitatu ahal izango dena, maiatzaren 24ra arte. Garai batean Bizkaiko aurrerabidean alea jarri zuten emakumeen bozgorailu izateko asmoz, Bizkaiko Batzar Nagusiek erakusketa eta liburu bana aurkeztu dituzte. “Emakume horiek izan zuten indarra, […]

Read More… from Bizkaiko portuetan mendeetan zehar salgaiak mugitu zituen “emakume zamaketarien” lanbidea ikusarazteko erakusketa eta liburua aurkeztu dute

Aiora Sampredok Harkaitz Canok gaur egungo euskal literatura sisteman egin duen ibilbidea ulertzeko gakoak bildu ditu liburu batean

Bi atal nagusitan egituratu da liburua: Lehenean, euskal sistema literarioa zein ikuspegitatik aztertuko den azaldu eta sistemaz egindako neurketa kuantitatiboa azaleratu dira eta euskal literatura sistema eta haren egiturak aztertzen, dira haren funtzionamendua ulertzeko. Bigarrenean, berriz, Harkaitz Canoren azterketari ekin dio EHUko irakasleak. Aiora Sampedro Alegria Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren arloko irakasleak […]

Read More… from Aiora Sampredok Harkaitz Canok gaur egungo euskal literatura sisteman egin duen ibilbidea ulertzeko gakoak bildu ditu liburu batean

‘Nondik eta zeri kantatzen diogu?’ izenburupean dator Bertsolamintza plaza

Martxoaren 13an hasiko da, Gasteizen, eta 23an amaituko, Amasa-Villabona. Bost urteko etenaldiaren ostean, bueltan da Bertsolamintza: bertsolaritzako gogoetaren plaza. Martxoaren 13an hasita, bi astean zehar bina saio eskainiko dituzte hizlariek, herrialde anitzetan. Martxoaren 23an amaituko da aurtengo edizioa, Villabonan. Bertan elkartuko dituzte hizlari guztiak, egun osoko egitarau batean bilduta. “Martxoaren 13an hasiko gara, Gasteizko Goiuri […]

Read More… from ‘Nondik eta zeri kantatzen diogu?’ izenburupean dator Bertsolamintza plaza

Jabier Muguruzak ‘Lagun batek esan dit’ disko berria kaleratu du Iñaki Irazuren letrekin

Musikari irundarraren helduentzako disko berria da, ia bost urtez haur musikan buru-belarri aritu ondoren. Bost urte helduentzako diskorik kaleratu gabe egon ondoren, Jabier Muguruza bueltan da Lagun batek esan dit  izeneko lan berriarekin. Oraingoan Iñaki Irazu poetari egindako keinu maitekorra dela dio musikariak.Jabier Muguruzak kantautore gisa egindako musika ibilbide luzean, 32 kantu konposatu ditu Iñaki Irazuren […]

Read More… from Jabier Muguruzak ‘Lagun batek esan dit’ disko berria kaleratu du Iñaki Irazuren letrekin

Euskal Herriko periferiako ikastolei aitortza egingo diete martxoaren 10ean, Beskoitzen

Ikastolak Herriari egitasmoaren baitan egingo da Non eta mugan izeneko ekitaldia. Aitortza ekitaldia biribiltzeko, egun osoko egitaraua prestatu dute ikastolen jaiek, jolas, pailazo, bazkari  eta Bizkarsoro filmaren proiekzioarekin, besteak beste. Euskal Herrian badira periferiatik euskara lantzen duten eragile ugari, horietako bat Ikastolen mugimendua da. Ikastolen Elkarteak zehaztu duenez, “ikastolek historian zehar toki guztietan izan dute […]

Read More… from Euskal Herriko periferiako ikastolei aitortza egingo diete martxoaren 10ean, Beskoitzen

Tradiziotik abiatuta, irakurketa garaikidea egingo du Neomak taldeak Bilboko Loraldian

Martxoaren 14an Neomak taldearen sorginkeriaz betetako musika disfrutatzeko aukera izango dugu Arriaga Antzokian, Loraldia Festibalaren barnean. Kontzertua hasi baino lehen Agurtzane Intxaurragak gidatutako saioa izango dugu,  Neomaken jarrera artistikoa hobeto ulertzeko. Bilboko Loraldia euskal kultura tradizionala eta garaikidea uztartzen dituen jaialdia da, eta aurtengo edizioan egungo euskal musikaren panoraman talde ezagunenetariko bat izango dugu: Neomak. […]

Read More… from Tradiziotik abiatuta, irakurketa garaikidea egingo du Neomak taldeak Bilboko Loraldian