‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan

Guztira hamabi ekitaldi antolatu dira, gehienak literatura solasaldiak, aurkezpenak, errezitaldiak, eta baita hitzaldiak ere. Literatura solasaldiei dagokienez, otsailaren 29an, osteguna, izango da lehena Eneko Bidegainen eskutik. Maddi Ane Txoperena, Jon Artano, Arantxa Urretabizkaia eta Miren Agur Meabe idazleak dira solasaldi hauetan parte hartuko duten beste idazleetako batzuk. Literaturarekin eta irakurzaletasunarekin lotutako ekimena abiatu dute berriro ere […]

Read More… from ‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan

Andragora, Tolosaldeko erreferentziazko gune feminista berria, zabalik da

Espazioak emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoa sustatzea ditu helburu. Mugimendu feministaren aldarrikapen historikoari erantzuteko asmoz, Tolosako Udalak 2016an abiarazi zuen Emakumeen Etxea errealitate bilakatzeko prozesua. “Parte-hartze bidezko bi prozesuren eta elkarlan handiaren ondoren, zabalik da Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxea, emakume guztien topaketarako erreferentziazko gune izango dena”. Tolosaldeko 24 udalek finantzatu dute proiektua. Azaldu dutenez, “Andragorak […]

Read More… from Andragora, Tolosaldeko erreferentziazko gune feminista berria, zabalik da

Iñaki Zabaleta EHUko Filosofia irakasleak ‘Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan’ liburua kaleratu du

Lanak humanista ezagunaren pentsamenduan nazioak eta hizkuntzak hartzen duen lekua du aztergai. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi EHUko Filosofia Saileko irakasleak ‘Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan’ liburua kaleratu du. Lana Euskal Herriko Unibertsitateko Joxe Azurmendi Katedrak eta Jakin Fundazioak elkarlanean bideratutako Ur-jauzia bilduman plazaratu da eta humanista ezagunaren pentsamenduan nazioak eta hizkuntzak hartzen duen lekua du aztergai. […]

Read More… from Iñaki Zabaleta EHUko Filosofia irakasleak ‘Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan’ liburua kaleratu du

Gasteizko I. Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia antolatu dute martxoaren 13tik 16ra

Iban Zaldua idazleak zuzenduko du jaialdia. Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga, Ana Malagon, Aixa de la Cruz, Joseba Sarrionandia, Pedro Ugarte, Mariasun Landa, Eloy Tizon, Isaac Rosa, Tina Valles eta Benizze dira hitzorduan parte hartuko duten sortzaileak. Nagore Fernandez-Zabala, Mari Jose Olaziregi eta Irati Majuelo akademikoek ere osatzen dute programa. Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak Aldecoa, […]

Read More… from Gasteizko I. Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia antolatu dute martxoaren 13tik 16ra

Basabi taldeak ‘Oma’, bere hirugarren musika lana, aurkeztuko du martxoaren 9an, Bilboko Loraldian

Pieza honek naturari eta egungo egoerari buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu. Loraldia Festibalak Lorazain Eguna ospatuko du hamargarren edizio honetan ere. Martxoaren 9an izango da hitzordua Campos Antzokian eta Basabi taldearen hirugarren musika lanaren estreinaldia aukeratu dute ospakizunerako. Basabik Urdaibaiko Biosfera Erreserba erabili du inspirazio iturri gisa Oma lana sortzeko. Izan ere, industria aurreko aztarnak […]

Read More… from Basabi taldeak ‘Oma’, bere hirugarren musika lana, aurkeztuko du martxoaren 9an, Bilboko Loraldian

Tabakalerak ‘Larruak eta izurrak’ erakusketa hartuko du otsailaren 24tik aurrera

Bertan, June Crespo, Sahatsa Jauregi, Nora Aurrekoetxea eta Kimia Kamvari artisten lanak, bai eta Yael Davids, Iman Issa eta Lucia Koch nazioarteko artistenak ere egongo dira ikusgai ekainaren 2ra arte. Donostiako Tabakalerako erakusketa-aretoak Larruak eta izurrak erakusketa hartuko du otsailaren 24tik aurrera. Bertan, June Crespo, Sahatsa Jauregi, Nora Aurrekoetxea eta Kimia Kamvari artisten lanak, bai eta Yael […]

Read More… from Tabakalerak ‘Larruak eta izurrak’ erakusketa hartuko du otsailaren 24tik aurrera

Danele Sarriugartek ‘Letra xehez idaztea’ egitasmoa aurkeztuko du otsailaren 26an, Bilbon

Letra xehez idaztea idazteko/esateko modu berri baten bilaketa eta esperimentazioa da. Idazleak arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko du Bulegoa z/b-n. Danele Sarriugartek (Elgoibar, 1989) Letra xehez idaztea egitasmoa aurkeztuko du otsailaren 26an, Bilboko Solokoetxe auzoan dagoen arte- eta jakintza-arloko bulegoan (Bulegoa z/b). Idazle eta itzultzaile gipuzkoarraren proposamena Simon Asencioren Left/Write! (Rescript) lanarekin batera aukeratu zuten iazko egonaldien deialdian. Epaimahaia Aimar […]

Read More… from Danele Sarriugartek ‘Letra xehez idaztea’ egitasmoa aurkeztuko du otsailaren 26an, Bilbon

Gazte eta helduentzako ipuin laburren lehiaketa antolatu du lehen aldiz Zornotzan

Lehiaketa Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu da, eta helburua da gazte zein helduen artean euskaraz idazteko eta irakurtzeko zaletasuna piztea. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 8ra arte izango dute lanak aurkezteko aukera. Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Zornotzako Ipuin Laburren Lehiaketa’ abiarazi du Udalak. Euskarazko ipuin laburren lehiaketaren lehen edizioa izango da eta gazteei zein […]

Read More… from Gazte eta helduentzako ipuin laburren lehiaketa antolatu du lehen aldiz Zornotzan

‘Gorputzaren Atzean’ egitasmoak 2050. urteko Euskal Herrira bidaliko du ikuslea Bilboko Loraldia Festibalean

Martxoaren 6an taularatuko da Alondegian. Gorputzaren Atzean artearen zenbait diziplina eta mundu digitaleko zenbait alor elkartzen dituen proiektua da. Ingurune digitalean sormena bultzatzea du helburu. Loraldia Festibalak 25 jarduera baino gehiago antolatu ditu hamargarren edizioaren programazioaren baitan Bizkaia, eta Bilbo, euskal kulturaz zipriztintzeko asmoz. Ekintza horien artean aurtengo ediziorako propio sortutako piezak daude eta Gorputzaren […]

Read More… from ‘Gorputzaren Atzean’ egitasmoak 2050. urteko Euskal Herrira bidaliko du ikuslea Bilboko Loraldia Festibalean

Iñaki Irazu eta Jabier Muguruza izango dira Poetika zikloaren urteko lehen topaketan

Bihar izango da emanaldia arratsaldeko 19:00etan. Aurten ere izango du segida Poetika zikloak Donostian. Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen den irakurketa poetiko multzoa da, Jon Obesok eta Jose Luis Padronek koordinatuta eta Musikenek lagunduta. Orotara lau errezitaldi izango dira; aurretik, espezialistak aurkezpena egingo dute, gonbidatutako egilearen testuingurua eta poesiazko errealitatea kokatzen laguntzeko. Ikasle instrumentistek ere […]

Read More… from Iñaki Irazu eta Jabier Muguruza izango dira Poetika zikloaren urteko lehen topaketan