Aroa Arrizubietarentzat finalerdietarako bigarren txartela

Hurrengo saioa, otsailaren 11n izango da Laudion, Kasinoan, arratsaldeko 17:30ean. Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte pasatu dira Arabako lehen txapelketa jokatu zenetik. Arabako Bertsozale Elkarteak azken edizioetan irudikatu zuen ibilbideari jarraituz, “Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea jokatu zen […]

Read More… from Aroa Arrizubietarentzat finalerdietarako bigarren txartela

La Encartadak industriaren historiari so egiteko aukera eskainiko du Gerardo D´Abrairaren atzera begirakoarekin

Hogei marrazki baino gehiago biltzen ditu erakusketak, eta uztailaren 7ra arte bisitatu ahal izango da. Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoak ateak irekiko dizkio industriaren iraganari begirada paregabea eskaintzen dion erakusketa bati, Gerardo D´Abraira marrazkilari bilbotar ospetsuaren obra ezezagunaren bitartez. Artista bilbotarrak 1940ko eta 1950eko hamarkadetan irudikatu zuen Euskal Herriaren indar industriala, tintaz eta akuarelaz egindako airetiko […]

Read More… from La Encartadak industriaren historiari so egiteko aukera eskainiko du Gerardo D´Abrairaren atzera begirakoarekin

Euskal ondarea ezagutzeko, ‘MuseoTIK’ plataforma aurkeztu dute

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 40 bat museo eta ondare-erakunderen objektuak, piezak, artelanak, eskutitzak edota dokumentazioa aurkitu daiteke “MuseoTIK” atarian. MuseoTIK lankidetzarako plataforma digital berria aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta EAEko 40 bat museok. Atari honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako museo eta ondare-erakunde guztien bilduma, funts, objektu eta dokumentazioa dago katalogatuta eta digitalizatuta. Lan hori oinarritzat […]

Read More… from Euskal ondarea ezagutzeko, ‘MuseoTIK’ plataforma aurkeztu dute

Bilboko Lautan Hiru antzerki-jaialdiak ‘antzerkiaren gorputzari’ erreparatuko dio aurten

Seigarren edizioa lau ostegunetan egingo da (otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an), eta guztira zortzi ekitaldi eskainiko dira: bost antzezpen, bakarrizketa bat, tailer performatibo eta parte-hartzaile bat, eta bi irakurraldi dramatizatu. Lautan Hiru antzerki-jaialdiak Bilboko Zazpi Kaleetako bazterrak astinduko ditu aurten ere. Otsaileko lau ostegunetan, euskarazko antzerkia izango da nagusi hiriburuko Alde Zaharrean. Aurten, otsailaren […]

Read More… from Bilboko Lautan Hiru antzerki-jaialdiak ‘antzerkiaren gorputzari’ erreparatuko dio aurten

Haur Literaturako Mikel Zarate XIV. Saria martxan

Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatzen dute urtero saria. Lanak apirilaren 30era jasoko dira. Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren hamalaugarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatu dute saria Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hala, lehiaketan parte hartu nahi dutenek Lehen Hezkuntzako […]

Read More… from Haur Literaturako Mikel Zarate XIV. Saria martxan

Otsailaren 8an abiatuko da 2024ko Bertsoaroa Iruñean

Denetara zazpi emanaldi izango dira, Iruñeko hainbat gunetan. Bertsoaroaren 33. edizioa ate joka dugu Iruñean. Otsailaren 8an hasi eta martxoaren 1era arte luzatuko da aurtengoan. Tartean, zazpi emanaldi izango dira, hiriko hainbat espaziotan. Urtero bezala, unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu aurtengo edizioak ere. Programazioaren baitan, lau bertso jaialdi izango dira, […]

Read More… from Otsailaren 8an abiatuko da 2024ko Bertsoaroa Iruñean

Joannes Jauregik irabazi du Jokin Zaitegi Saria

Iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Jon Fosse idazle norvegiarraren Trilogia eleberria eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak. Lanaren euskarazko bertsioa 2024 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. Joannes Jauregi literatura kritikari eta itzultzaileak aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar Fundazioak Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko […]

Read More… from Joannes Jauregik irabazi du Jokin Zaitegi Saria

Lanarteak ‘Profesionalak izan ginen urtea’ bigarren liburua plazaratu du

Laineza. Kultura haragi bizitan (2022) miszelanea osatzera dator argitaratutako liburu berria, eta Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkariek Euskal Prentsaren Urte izendatu zutenaren, 1976aren, errepasoa egiten du, hemeroteka lana Antton Olariagari eta Elixabete Garmendiari egindako elkarrizketa mamitsu banarekin osatuz. Lanartea Euskararen Langile Profesionalakek Profesionalak izan ginen urtea bigarren liburua aurkeztu du gaur Donostiako Kaputxinoetan. Laineza. Kultura […]

Read More… from Lanarteak ‘Profesionalak izan ginen urtea’ bigarren liburua plazaratu du

Elena Ciordia eta Cira Cresporen Euskal Herriko 40 emakume’ liburuan oinarritutako erakusketa zabalduko dute bihar, Donostian

Apirilaren 7ra arte bisitatu ahal izango da Gipuzkoako emakumeak izeneko erakusketa Aieteko Kultur Etxean. Bertan, Bizenta Mogel, Elbira Zipitria, Lourdes Iriondo edota Menchu Galen ilustrazioak, besteak beste, egongo dira ikusgai. Gipuzkoako emakumeak erakusketa Beta argitaletxearen Euskal Herriko 40 emakume irakurketa errazeko liburuan oinarrituta dago, Cira Cresporen testuekin eta Elena Ciordiaren ilustrazioekin osatua. Aieteko erakusketarako egindako […]

Read More… from Elena Ciordia eta Cira Cresporen Euskal Herriko 40 emakume’ liburuan oinarritutako erakusketa zabalduko dute bihar, Donostian

Kukai Dantzak eta Jesus Rubiok ‘Txalaparta’ ikuskizuna estreinatuko dute asteburu honetan Donostian

Taula gainean, Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Izaro Urrestarazu, Nerea Vesga, Urko Mitxelena dantzariak ikusiko ditugu Jon Maya eta Jesus Rubioren gidaritzapean. Txalaparta Kukai Dantzaren eta Jesus Rubio Gamo koreografoaren arteko elkarlanaren ondorioz sortutako ikuskizun berria da. Lantaldeak azaldu duenez, “ez du mugarik, askatasun-eremua da. Zazpi interprete errotiko dantzaren eta haiekiko ikuspegi […]

Read More… from Kukai Dantzak eta Jesus Rubiok ‘Txalaparta’ ikuskizuna estreinatuko dute asteburu honetan Donostian