Donostiako San Telmo Museoak ‘Isabel Azkarate. Arte eta parte’ erakusketa zabalduko du bihar

Gizakiak artearekin duen harreman estua erakusten duten hiru argazki-sailez osatutako erakusketa da eta maiatzaren 5era arte egongo da ikusgai. Larunbat honetan, urtarrilaren 27an, Donostiako San Telmo Museoak Isabel Azkarate. Arte eta parte erakusketa zabalduko du. Honetan, argazkilari donostiarrak gizakiak artearekin duen harreman intimora egiten dituen hurbilketak aztertzen ditu. Erakusketak gizakiak artearekin duen harreman estua erakusten […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Isabel Azkarate. Arte eta parte’ erakusketa zabalduko du bihar

Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

Apirilaren 1etik 6ra izango da aurtengo topagunea, Aulestin. Edizio honetan ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu Ainhoa Alberdi, Amaia Bono, Amaia Lizarralde, Iñaki Ziarrusta, Kepa Errasti eta Ander Lipusen eskutik. Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak aurtengo Euskal Sormen Laborategian parte hartzeko deialdia zabaldu du. Topagunea apirilaren 1etik 6ra bitartean izango da Aulestin, eta […]

Read More… from Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

Euskaldunak zinemetan bigarren mailako hiritarrak direla diote Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Pantailak Euskarazek

Bi erakundeek euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa dela diote. Honen aurrean, neurriak eskatu eta herritarrak salaketak jartzera animatu dituzte. 2023an Hego Euskal Herriko zinema areto komertzialetan euskarak izan duen presentzia neurtu du Zinemak Euskarazek: %2,48. “Paul Urkijoren Irati fantasiazko filma izan da 2023an zinema aretoetan euskaraz estreinatu den fikziozko film bakarra. 2023 osoan zehar ez da […]

Read More… from Euskaldunak zinemetan bigarren mailako hiritarrak direla diote Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Pantailak Euskarazek

‘Zornotza Musikagaz Fest’ jaialdia izango da larunbatean

Bertan, hamabi taldek hartuko dute parte, guztiak Durangoko Azokan izandakoak. Agertokiak ondorengoak izango dira: Amorebieta IV pilotalekua, Zelaietako kontzertu gela eta herriko tabernak. Zornotzako Udalak Zornotza Musikagaz Fest! 2024 jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztu du prentsaurrekoan. Ekitaldian izan dira Ainhoa Salterain alkatea, Gerediaga Elkarteko Beñat Gaztelurrutia eta Musika Bulegoko Jon Bagües. Bi ordezkariak jaialdiaren bi erakunde […]

Read More… from ‘Zornotza Musikagaz Fest’ jaialdia izango da larunbatean

Libe musikariak ‘azal ezten’ diskoa kaleratu du

Esnatze berri bat haragitzen duten zortzi kantu biltzen ditu bertan, argi-ilunez, giro landuez, eta doinu ederrez josiak. Zalantza kantuarekin ireki du Libe musikari gasteiztarrak Azal ezten disko berria eta gainontzeko abestietan nahasian agertuko zaizkigun hainbat hitz eta kontzeptu agertuko zaizkigu pieza honetan. Musikari dagokionez ere pistak ematen ditu, kantu honetan entzun daitezkeen efektuzko ahotsak, sintetizadoreak eta teklatu […]

Read More… from Libe musikariak ‘azal ezten’ diskoa kaleratu du

Ondarroako Beikozini aretoak ateak itxi ditu

“Tamalez, ezin dugu jarraitu gure proiektuarekin, oroimen on asko eta ederrekin geratzen gara sasoi ilun honetan”, adierazi dute arduradunek. Beikoziniren itxiera Durango Plateruena antzokia, Donostiako Altxerri eta aldi baterako bada ere, Donostiako Dokaren itxieren ostean dator. Sare sozialetan zabaldutako ohar baten bidez, arduradunek ia hamarkada bat irekita egon den aretoa ixteko asmoa azaldu dute. “Esker […]

Read More… from Ondarroako Beikozini aretoak ateak itxi ditu

‘Berba dariola’ izenburupean dator otsailaren 27tik martxoaren 2ra egingo den Bilboko Gutun Zuria jaialdia

Letren Nazioarteko Jaialdi hau urteroko topagunea da, literaturak arte garaikidearen sistemarekin duen harremanaz jarduteko. Urtero bezala, aurten ere Bilboko Alondegian izango da jaialdia. Gutun Zuria Letren Nazioarteko jaialdiaren aurtengo edizioan mugarik eta aukera-mugarik gabeko lurralde gisa planteatzen dute antolatzaileek, hitza eta topaketa ardatz gisa hartuta. Aurreratu dutenez, “berba darion elkarrizketa honetan, ehundik gora sortzailek hartuko dute parte, […]

Read More… from ‘Berba dariola’ izenburupean dator otsailaren 27tik martxoaren 2ra egingo den Bilboko Gutun Zuria jaialdia

Ate joka dugu Gernika-Lumon izango den Bertso Eguna

Astran izango diren bazkari eta bertso jaialdirako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke oraindik. Amets Arzallusen ordez, Sustrai Colina ariko da arratsaldeko 17:30ean abiatuko den saioan. Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Saioa Alkaiza izango dira emanaldian parte hartuko duten gainerako bertsolariak. Azken ukituak baino ez dira falta larunbatean Gernika-Lumon izango den Bertso Eguna prest egoteko, horretarako […]

Read More… from Ate joka dugu Gernika-Lumon izango den Bertso Eguna

Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 16. edizioa abiatu du Elkar Fundazioak

Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu lehiaketak. Lanak aurkezteko epea martxoaren 22ra arte egongo da zabalik. Beste urte batez, Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren edizio berri bat abiatu du Elkar Fundazioak, irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: Ipuina ilustratu, Ilustrazioa ipuin bilakatu eta Komikia osatu […]

Read More… from Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 16. edizioa abiatu du Elkar Fundazioak

0 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako literatura ekintzak antolatu dituzte Errenteriako Lekuona Fabrikan

Ahozkotasuna, irakurzaletasuna eta liburuekiko maitasuna sustatzea dute helburu antolatu dituzten ekimenek. Oreretako txikientzat ere bertako Lekuona Fabrika espazio seguru eta erreferentziala izan dadin, eskaintza literario erakargarriarekin hasiko da urtea. Besteak beste, ahozkotasuna, irakurzaletasuna eta liburuekiko maitasuna sustatzen, kalitatezko denbora partekatzea ahalbidetuko duten bi ekintza jarriko dituzte martxan. Liburu Baby Kluba izango da horietako lehena, 0 […]

Read More… from 0 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako literatura ekintzak antolatu dituzte Errenteriako Lekuona Fabrikan