Euskaltzaindiak ‘Lizardiren poesiaren antologia’ aurkeztuko du Durangon

Lizardiren olerki guztiak idatzizko euskara batuaren eredura hurbildu ditu Karlos Otegi liburuaren paratzaileak. Euskara batuan ohitu eta trebatu den irakurleari Lizardiren olerkiak bertsio gertuagoan eskaintzea da helburua. Aurten, liburu mardul eta interesgarri bat aurkeztuko du Euskaltzaindiak Durangoko Azokan: Lizardiren poesiaren antologia. Abenduaren 9an aurkeztuko da jendaurrean, goizeko 11:30ean, eta ekitaldian Adolfo Arejita Euskaltzaindiaren idazkariak, Bakartxo […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Lizardiren poesiaren antologia’ aurkeztuko du Durangon

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria kalean da

Webguneak eta paperezko edizioak bi atal nagusitan banatu dituzte edukiak: 0-12 urte bitarteko haurrei zuzendutakoak, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzakoak. Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Hego Euskal Herriko 100 udal eta […]

Read More… from Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria kalean da

Bi egun baino ez dira falta Durangoko Azokari hasiera emateko

Landako Gunea eta gainerako guneak azokarako atontzen ari dira egunotan, eta, hala, muntaketa azken txanpan sartu da. “Erakusmahaiak kokatu, seinaleak ezarri, argi eta soinu probak egin… lan guztiak martxa onean doaz”, adierazi dute antolatzaileek.  Bi egun baino ez dira falta 58. Durangoko Azokari hasiera emateko. Asteazkenean, 10:30ean irekiko dira Landako Guneko ateak, eta 12:00etan egingo […]

Read More… from Bi egun baino ez dira falta Durangoko Azokari hasiera emateko

[Bideoa] Geuretik Sortuak egitasmoarekin sortutako ‘Hona bostekoa!’ komiki bilduma kalean da

Iñaki Martiarena, Unai Gaztelumendi, Eñaut Aiartzaguena, Aritz Ibarra eta Kote Camacho dira bilduma osatu duten komikigileak. 2021-2022 edizioan, hiru diziplina landu ziren Geuretik Sortuak proiektuan: literatura, antzerkia eta zinemagintza. “Edizio emankorra izan zen oso, 26 sortzailek eta 39 udalerrik hartu baitzuten parte”, adierazi dute Udalbiltzako kideek eta bigarren edizio hau ere emankorra izan dela nabarmendu […]

Read More… from [Bideoa] Geuretik Sortuak egitasmoarekin sortutako ‘Hona bostekoa!’ komiki bilduma kalean da

Julio Sotok irabazi du 2023eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Buruz burukoa Eneko Lazkozekin jokatu zuen txapeldunak larunbateko finalean. 2.350 lagun elkartu ziren larunbatean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala zuzenean jarraitzeko. Bertsozaleren arabera, 15:00etan ireki zituzten aretoko ateak, eta behin pistako eta harmailetako aulkiak beteta, “17:00etan atera ziren oholtzara bertsolariak, inoizko finalik jendetsuenari hasiera emateko”. Zozketak erabakitako ordenan aritu ziren kantari bertsolariak: […]

Read More… from Julio Sotok irabazi du 2023eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Mari Domingiren Errepublika zabalik da Errenterian

Euskal Herriko betiko tradizioak eta egungo jendartearen izaera, desio nahiz erronkak uztartzen dituen esperientzia magikoa da Mari Domingiren Errepublika Magikoa. Abenduaren  17ra arte egongo da zabalik Zamalbide auzoko Añabitarte Baserrian. Aurten bigarrenez, Añabitarte Baserria (Zamalbide auzoa, 14. Orereta) Mari Domingiren etxe bihurtu da eta haren inguruko zelaiguneak xarmaz, iratxoz eta baratzezainez bete dira. Orereta ikastolako […]

Read More… from Mari Domingiren Errepublika zabalik da Errenterian

Xabi San Sebastian musikariak ‘Betazalak’ diskoa kaleratu du

Iñigo Astiz, Harkaitz Cano eta Xabiren hitzek ingurunearen begirada poetiko-politikoa eskaintzen dute. Hamar kantuz osatutako diskoa ondu du Xabi San Sebastian musikari eta abeslari donostiarrak Betazalak (Belarri) izenpean. Abestiak folk kantautoreen ildoari jarraituz sortu ditu. Irlanda eta Eskoziako songwriteren oihartzunak entzun daitezke, baita Estatu Batuenakoak ere, hori guztia euskal idazkeraren perspektibatik. Doinuez gain, Beñat Gaztelumendi, […]

Read More… from Xabi San Sebastian musikariak ‘Betazalak’ diskoa kaleratu du

Bizkaidatz lehiaketaren 15. edizioko literatura sariak banatu dituzte

Aimar Orbe Mateo, Ainhoa Lanzagorta Jimenez, Alejandro Negueruela Gonzalez, Ivan Poyato Del Rio eta Aitziber Landa Serrano saritu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaidatz lehiaketaren edizio honetan. Bilboko Foru Liburutegian banatu dituzte Bizkaidatz literatura lehiaketaren hamabosgarren edizioko sariak. Euskarazko modalitatean epaimahaikideak Jabi Elortza, Idoia Barrondo eta Marta Goikoetxea Nagore izan dira eta Aimar Orbe Mateori […]

Read More… from Bizkaidatz lehiaketaren 15. edizioko literatura sariak banatu dituzte

Abenduaren 2tik aurrera kultura bonua eskuratu ahal izango da Gipuzkoako 64 liburu-dendatan

Euskarazko produktuek 12 euroko hobaria izango dute gehienez eta gainerakoek 8 eurokoa. Abenduaren 2tik urtarrilaren 31ra erabili ahal izango dira bonuak. Aurten ere, Gabonei begira, kultura bonuak eskuragarri jarriko ditu Gipuzkoako Aldundiko Kultura Departamentuak, lurralde osoko 64 establezimendutan. Azaldu dutenez, “bereizgarri bat izango dute atxikitako establezimenduek, eta erraza izango da abenduaren 2tik aurrera erositako bonua […]

Read More… from Abenduaren 2tik aurrera kultura bonua eskuratu ahal izango da Gipuzkoako 64 liburu-dendatan