Maurizia Aldeiturriaga oinarri duen ‘Aire!’ dokumentala azaroaren 12an estreinatuko dute Bilbon

XX. mendearen hasieran euskal musika herrikoia goitik behera aldatu zuen pandero-jolearen figuran oinarrituta, 13 gaztek musika-pieza bat sortuko dute. Musika tradizionalean adituak diren hiru musikariren gidaritzapean (eta Maurizia beraren eraginpean), gazteak musika ulertzeko modua aldatuko duen sortze-prozesu batean murgilduko dira. Maurizia Aldeiturriaga pandero jotzaile eta abeslaria du oinarri Aire! Dokumentalak. Marmoka Films eta Bideografik ekoiztetxeko […]

Read More… from Maurizia Aldeiturriaga oinarri duen ‘Aire!’ dokumentala azaroaren 12an estreinatuko dute Bilbon

Gora Gora Fest zikloa Nafarroa osora zabalduko da azaroaren 3tik abenduaren 10era

Programaren barruan haur, gazte eta familientzako ikuskizunak daude, aurrez aurreko 50 jarduera baino gehiago eta 3 jarduera online. Ikuskizun zein tailer guztiak doakoak izango dira. Gora Gora Fest 2023 euskarazko kultura-zikloa aurkeztu dute aurten ere. Honetan, Nafarroa osoko 50 herritan baino gehiagotan, azaroaren 3tik abenduaren 10era bitartean, magia-ikuskizunak, antzerkia, bakarrizketak, arropa birziklatzeko tailerrak eta ipuin-saioak […]

Read More… from Gora Gora Fest zikloa Nafarroa osora zabalduko da azaroaren 3tik abenduaren 10era

Haize-arrosa taldeak ‘Ez dogu zor ezer’ kanta eta bideoklipa kaleratu ditu

Abestiak gizarteak edertasunaren inguruan sortu dituen kanonak kritikatzea du helburua. Berrizen sortu zen iaz Eneritz Gorritxategi, Edurtzeta Ania, Markos Murillo, David Vallejo eta Peio Agirre musikariek sortutako Haize-arrosa izeneko taldea. Boskote berri honen musika koloreak askotarikoak eta pluralak dira, baina ez da ari haize-orratzak markatzen duenaren arabera. Ongi hausnartutako erritmoak landu dituztela nabarmendu dute, izan ere, eskarmentu […]

Read More… from Haize-arrosa taldeak ‘Ez dogu zor ezer’ kanta eta bideoklipa kaleratu ditu

Oihua!, film laburren proiektu lehiaketa martxan da

Deialdiaren helburua euskarazko fantasiazko gidoien sorkuntza saritzea da. hirugarren deialdi honetan Igor Legarreta zinemagilea izango da mentorea. Proposamenak abenduaren 30era arte bidali ahal izango dira. Azken urteotan, euskarazko zinemagintzak arrakasta handia izan du, baita nazioartean ere. Fantasiazko generoak horretan zerikusia izan du, loraldi eta zabaltze garai bat bizitzen ari baita. Sortzaile berriak oraingo eta etorkizuneko […]

Read More… from Oihua!, film laburren proiektu lehiaketa martxan da

Dozenaka mila pertsona elkartu dira gaur Bilbon, ‘Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat’ lelopean

Azkenaldian euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra auzitegietatik jasotako sententziak salatzeko bildu dira. Dozenaka mila pertsona elkartu dira gaur Bilbon, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean, azkenaldian euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra auzitegietatik jasotako sententziak salatzeko manifestazioan. Euskararen aldeko gizarte eragileen bilgune nagusia den Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako manifestazioak atxikimendu zabala jaso du sektore […]

Read More… from Dozenaka mila pertsona elkartu dira gaur Bilbon, ‘Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat’ lelopean

Karmele Mitxelena eta Goio Ramos dira aurtengo Augustin Zubikarai sariaren irabazleak

Mitxelenaren Zoriontasuna, edo antzeko zerbait eta Ramosen London Calling dira eleberri-proiektuak. Bien artean banatuko da zortzi mila euroko saria, eta bien lanak argitaratuko dira datorren urtean. Bi idazleren artean ex-aequo banatu da aurten Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Hogeita hamabi lan aurkeztu dira guztira, “batez besteko oso maila onarekin gainera”, […]

Read More… from Karmele Mitxelena eta Goio Ramos dira aurtengo Augustin Zubikarai sariaren irabazleak

[Bideoa] Arrakasta ardatz duen saiakera aurkeztu du Jasone Osoro idazleak

Gaian sakontzeko, hamaika lagun luze eta zabal elkarrizketatu ditu idazleak, horien artean daude Itziar Ituño aktorea, Eneko Atxa sukaldaria, Izaro Andres musikaria, Harkaitz Cano idazlea edota Maider Egues kazetaria. Sorkuntzari lotutako krisi baten ondorioa da liburu berria. Jasone Osorok (Elgoibar, 1971) izan zuen sorkuntzari lotutako krisi baten ondorioa da gaur Donostian aurkeztu duen Arrakasta izenburuko […]

Read More… from [Bideoa] Arrakasta ardatz duen saiakera aurkeztu du Jasone Osoro idazleak

Irudikaren zazpigarren edizioa azaroaren 2tik 4ra egingo da Gasteizen

Ilustrazio topaketak talentua ekarriko du Gasteizera Japonia, Polonia, Nigeria eta beste hainbat herrialdetatik zazpigarren edizioan. Irudikaren zazpigarren edizioa azaroaren 2an, 3an eta 4an izango da, Gasteizko Artium Museoan, eta ilustratzaile profesionalak, argitaletxeak eta Japonia, Polonia eta Nigeriako eragileak izango ditu, baita Mexiko, Italia, Frantzia, Argentina, Portugal, Venezuela, Uruguai, Estatu Batuak, Kolonbia eta Espainiako eragileak ere, […]

Read More… from Irudikaren zazpigarren edizioa azaroaren 2tik 4ra egingo da Gasteizen

Euskarazko poesia-errezitaldien zikloa abian da Iruñean

Bigarren hitzordua, azaroaren 14an izango da arratsaldeko 19:30ean, Kondestable jauregiaren areto nagusian Alaska izenpean. Castillo Suarez idazleak eta Juantxo Zeberio musikariak hartuko dute parte emanaldian. Abenduaren 12an, berriz, Yolanda Arrieta idazleak eta Peru Galbete abeslari, pianista eta konpositoreak hartuko dute parte Etxe bat izeneko emanaldiarekin.  Iruñeko udazkeneko kultur proposamenen artean euskarazko hiru poesia-errezitaldi daude, zuzeneko […]

Read More… from Euskarazko poesia-errezitaldien zikloa abian da Iruñean

Ipuingarria liburuaren festa antolatu dute Iruñean azaroaren 9tik 12ra

Kondestable jauregian, Herriko plazan eta Laba gunean izango dira jarduerak: besteak beste, ilustrazio tailerrak, jolasak, ipuin kontalariak, liburuen aurkezpenak, eta sorpresa ugari izango dira, aurreratu dute. Udazkenarekin batera, Karrikiri Kultura Elkarteak Ipuingarria liburuaren festaren hirugarren edizioa antolatu du azaroaren 9tik 12ra bitartean, Iruñeko Alde Zaharrean. “Aurtengoak ezinbertzean berezia behar du, hirugarren aldiz ospatuko baita ipuinaren […]

Read More… from Ipuingarria liburuaren festa antolatu dute Iruñean azaroaren 9tik 12ra