Bernaola Zikloa urriaren 14tik otsailaren 3ra izango da Araban

Musika Garaikidearen Nazioarteko Zikloak 20. edizioa beteko du 13 kontzertuz osatutako kartel batekin. Zuzeneko gehienak doakoak izango dira.  Musika Garaikidearen Nazioarteko Zikloaren XX. edizioa Araban izango da urriaren 14tik otsailaren 3ra bitartean. Guztira 13 kontzertuk osatuko dute programa; horietako gehienak Gasteizen izango dira, baina aurreko bi edizioetan egin zuten bezala, Araian eta Bilbon ere antolatu […]

Read More… from Bernaola Zikloa urriaren 14tik otsailaren 3ra izango da Araban

[Bideoa] Lo egin ezinean gaudenean sortzen zaizkigun ideia zurrunbilo horiek bilakatu ditu protagonista Goiatz Labandibarrek ‘Bekatua’ eleberrian

Garazi du protagonista bakarra eleberri honek, 36 urteko neska bat da, eta beraren bidez azaleratuko dira lo egin ezinean sortzen diren sentimendu edo pentsamenduak. Lo egin ezinean gaudenean sortzen zaizkigun ideia zurrunbilo horiek da Bekatua (Erein) izenburuko eleberri honetako abiapuntua. Halaxe azaldu du Goiatz Labandibar idazle oiartzuarrak gaur Donostian egin duen aurkezpenean. “Buruak askotan konexiorik […]

Read More… from [Bideoa] Lo egin ezinean gaudenean sortzen zaizkigun ideia zurrunbilo horiek bilakatu ditu protagonista Goiatz Labandibarrek ‘Bekatua’ eleberrian

Urriaren 30etik azaroaren 5era egingo dute Sormene Plaza Galdakaon

Egitarau osoa aurrerago ezagutzera emango badute ere, antolatzaileek iragarri dutenez, kultur adierazpide askotako ikuskizunek osatuko dute. Horien artean dira Ibil Bedi talde nafarraren zuzenekoa eta Fast Fatum kontzertu poetikoa. Programa oparoa ekarriko du berriz ere Sormene Plazak Galdakaora. Urriaren 30ean hasi eta azaroaren 5era bitartean egingo dute 2023ko udagoieneko edizioa eta gaurko zein atzoko sortzaileak […]

Read More… from Urriaren 30etik azaroaren 5era egingo dute Sormene Plaza Galdakaon

Euskal Zine Bilera urriaren 19tik 22ra egingo da Lekeition

Jaialdiak euskal zinemagintzaren alor desberdinak landuko ditu proiekzio, solasaldi eta tailerren bidez. Aurten 46 urte beteko ditu Lekeitioko Euskal Zine Bilerak eta antolatzaileen esanetan, “zinearen lorratzak ekarri gaitu honaino. Euskal Zine Bilera ez zen bere 46. ekitaldiraino helduko norabidea eta ibilbidea erraztu eta bideratu zuten zinegileen oinatzak jarraituko ez balitu. Etorkizunera begira egotea bezain garrantzitsua […]

Read More… from Euskal Zine Bilera urriaren 19tik 22ra egingo da Lekeition

Amaia Gabantxok irabazi du Etxepare Itzulpen Saria, ‘Hezurren erretura’ ingelesera itzultzeagatik

Miren Agur Meaberen eleberriaren ingelesera egindako itzulpena izan da aurtengo garailea eta Parthian Books argitaletxe galestarrak argitaratu du lana. Miren Agur Meaberen Hezurren erretura eleberriaren ingelesera egindako itzulpena izan da Etxepare Laboral Kutxa Itzulpengintza sariaren bederatzigarren edizioko sariduna. Amaia Gabantxok (Bermeo, 1973) euskaratik ingelesera itzuli du Lekeitioko idazlearen liburua eta Parthian Books argitaletxeak plazaratu du […]

Read More… from Amaia Gabantxok irabazi du Etxepare Itzulpen Saria, ‘Hezurren erretura’ ingelesera itzultzeagatik

[Bideoa] Ane Labaka idazle eta bertsolariak ‘Barraskiloek baino bat gehiago’ eleberria kaleratu du

Nobela honetako protagonista Sara da, hamar urteko neskato bat. Bere gurasoak banandu egin dira. Orain, Sara egoera berrira egokitu beharko da, bere lekua topatuz eta dolua gaindituz. Sara izeneneko hamar urteko neskato bat da Ane Labakak gaur aurkeztu duen Barraskiloek baino bat gehiago liburuaren protagonista. Eleberria eszena jakin batekin hasten dela azaldu du idazle eta bertsolari […]

Read More… from [Bideoa] Ane Labaka idazle eta bertsolariak ‘Barraskiloek baino bat gehiago’ eleberria kaleratu du

Gaur abiatuko da Getxo Eszena, arte eszenikoen eskaintza anitzarekin

Urriaren 22ra bitartean, diziplina anitzeko hamar ikuskizun eskainiko dira Algortako Muxikebarrin. Horien artean daude Zeozertan dabil baina ez dakit zertan edo Hondamendia antzezlanak. Gaur, urriak 6, abiatuko da arte eszenikoei eskainitako Getxo Eszena programaren 41. edizioa, hilaren 22ra arte zenbait diziplinatako ikuskizunen eskaintza zabala hartuko duena. Guztira, hamar lan taularatuko dira Algortako Muxikebarrin, gehienak euskal […]

Read More… from Gaur abiatuko da Getxo Eszena, arte eszenikoen eskaintza anitzarekin

‘Euskal Irudigileak 20 urte’ erakusketa paratu dute Donostian

Erakusketak bihar, urriak 6, zabalduko ditu ateak eta azaroaren 26ra arte bisitatu ahal izango da Aieteko Kultur Etxean. Mostra ibiltari honen helburua ilustratzaileen lana ezagutaraztea, artisten belaunaldi desberdinentzako topagune izatea eta sektorearen indarra azpimarratzea da. Aiete Kultur Etxeko erakusketa honek Euskal Irudigileen Elkartearen 20. urteurrena ospatzeko egindako proiektua da. Bazkide guztiak hartuko dute parte, 175 […]

Read More… from ‘Euskal Irudigileak 20 urte’ erakusketa paratu dute Donostian

Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolak Nafarroa Oinez hamaika modutara bizitzeko egitaraua prestatu du iganderako

Ibilbideak ia hiru kilometroko luzera eta hiru gune izango ditu, hirurak Etxarri Aranatzen kokatuta. “Jarduera, paisaia eta eguraldiarekin gozatzeko aukera emateaz gain, euskararen aldeko aldarrikapenak egiteko beta eskainiko du festak. Etxarri Aranazko Ikastolak aurtengo Nafarroa Oinez festaren egitaraua ilusio handiz osatu duela adierazi du. “Denontzat gozagarri izango diren jarduera andana prestatu dugu; adin guztietako jendearentzat […]

Read More… from Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolak Nafarroa Oinez hamaika modutara bizitzeko egitaraua prestatu du iganderako

Iruritan abiatuko da larunbatean 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Sei bertsolari izango dira kantuan Gizarte Bilgunean, finalaurrekoetarako txartelaren bila. 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa abiatuko da larunbatean Iruritan. Bertako Gizarte Bilguneak hartuko du txapelketako lehen final-laurdena arratsaldeko 17:30ean. Maialen Belarrak aurkeztuko du saioa eta sei bertsolari izango dira oholtza gainean: Saioa Alkaiza Guallar, Eneko Fernandez Maritxalar, Sarai Robles Vitas, Idoia Granizo Uribarrena, Ekain Alegre Gil […]

Read More… from Iruritan abiatuko da larunbatean 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa