Euskara erdigunean jarriko duen Plazara egitasmoa aurkeztu dute Azkainen

Egitasmoak Euskal Herriko txoko eta esparru guztietan euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izatea du helburu. 2023ko irailaren 26an, Europako hizkuntzen egunaren karietara, Euskal Herriko txoko desberdinetako euskaltzaleak Azkaineko plazan elkartu dira Plazara proiektuaren aurkezpen publikoan parte hartzeko. “12 hilabeteko sortze prozesuaren ondoren, Plazara egitasmoa sortu da. Ibilbide eta jatorri anitzetako lagunez inguraturik, bi dinamika, hiru […]

Read More… from Euskara erdigunean jarriko duen Plazara egitasmoa aurkeztu dute Azkainen

Asun Garikano hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu dute

Garikanok Patxi Goenagaren hutsartea beteko du Euskaltzaindian. Orain, euskaltzain oso berriak zortzi hilabeteko tartea dauka sarrera-hitzaldia paratzeko. Euskararen Akademiak euskaltzain berria izendatu du gaur, Nafarroako Parlamentuan egin den Osoko bilkuran. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Patxi Goenaga emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko, eta Asun Garikanok erdietsi du Euskaltzaindiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengo osoa. Uztailean […]

Read More… from Asun Garikano hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu dute

Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo-Arrigorriaga bueltan da euskarazko kultura garaikidearen proposamen berriekin

Irailaren 29an Zaratamon, eta urriaren 6tik 8ra Arrigorriagan izango da. Bertan, erreferenteak diren sortzaileek eta figura berriek hartuko dute parte. Besteak beste, Igor Elortza, Rafa Rueda, Aukeran Dantza Konpainia, La Basu, Olatz Salvador, Maialen Errotabehere eta Petti igoko dira oholtzara. Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo-Arrigorriaga jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztu dute Arrigorriagan, Bilboko Loraldia festibalaren esperientzia beste […]

Read More… from Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo-Arrigorriaga bueltan da euskarazko kultura garaikidearen proposamen berriekin

Tokyo International Film Festivalek leihoa irekiko dio euskal zinemari

Azken urteetan ekoitzitako eta emakumeek zuzendutako bost euskal film eskainiko ditu jaialdiak World Focus sailean kokatuko den Euskal Leihoan. 36. Tokyo International Film Festivalek bere programazioan bost euskal film eskainiko dituela iragarri du. Euskal zinemaren erakusleiho hau Etxepare Euskal Institutuak Donostiako Zinemaldiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, TIFF-ekin egindako lankidetzaren ondorioa da. Tokion egingo den Euskal […]

Read More… from Tokyo International Film Festivalek leihoa irekiko dio euskal zinemari

Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Aresti Katedra abian jarri du

Helburu nagusiak euskal kulturaren ikerketa, sorkuntza artistikoa eta dibulgazioa izango dira, idazlearen lana ezagutarazteaz gain. Gabriel Aresti Katedrak izen bereko intelektualak eta kulturgilearen irudia eta obra ezagutarazi nahi du, bereziki unibertsitateko ikasleen artean. Hala ere, ez da soilik 60ko edo 70eko hamarkadetako Arestiri buruzkoa izango, euskal pentsamenduarekin, artearekin, euskal literaturarekin, euskararekin eta, oro har, euskal […]

Read More… from Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Aresti Katedra abian jarri du

Liburu eta Disko Azoka egingo dute larunbatean Hernanin

Azokaren bidez, euskarazko liburuak eta diskoak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi da. Dobera Euskara Elkarteak Hernaniko Liburu eta Disko Azokaren hirugarren edizioa antolatu du larunbat honetarako Atsegindegi plazan. Aurten, gainera bi berrikuntza handirekin datoz elkarteko kideak, “hemendik aurrera, liburuekin batera diskoei ere bere tartea emango diegu. Hau da, hemendik aurrera, Hernaniko Liburu eta Disko […]

Read More… from Liburu eta Disko Azoka egingo dute larunbatean Hernanin

‘Surflaria’, Xabiroi aldizkariaren komiki liburu berria kaleratu dute Uxue Alberdik eta Susanna Martinek

Istorioak galdera transzendentalen eta umore ganberroaren artean egiten du kulunka, suspense edo misterio ukitu batekin, eta iraganaren eta orainaren artean labainduz. Xabiroi aldizkarian zortzi ataletan publikatuta argitaratu zen, lehenbizikoz, Surflaria. 2020. urtean murgildu ziren lan honetan, eta 2023ko ekaineko zenbakian argitaratu da azken kapitulua. Orain guztiak album batean batu ditu Xabiroi aldizkariak, bere bildumako hamazazpigarren […]

Read More… from ‘Surflaria’, Xabiroi aldizkariaren komiki liburu berria kaleratu dute Uxue Alberdik eta Susanna Martinek

Galtzaundi Euskara Taldeak Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa abiatu du

Euskarazko komikigintza sustatzeko asmoa duen lehiaketa da. Aurten, berrikuntza moduan saritutako lanetako batek, bere komikia Denonartean argitaletxearekin batera argitaratzeko aukera izango du. Lanak azaroaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan edo postaz Nafarroa etorbidea 6, behea, 20.400 Tolosa (Gipuzkoa) helbidera. Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du […]

Read More… from Galtzaundi Euskara Taldeak Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa abiatu du

Azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du euskalgintzak

Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Euskalduna jauregitik eta Bilboko udaletxean izango da amaiera ekitaldia. Azken urteetan euskararen alde egin den manifestazio jendetsuena izango dela aurreikusi dute deitzaileek. Hizkuntzen Europako egunarekin bat eginez,, euskalgintzako erakunde nagusietako ordezkariak Bilboko Euskalduna jauregiaren aurrean elkartu dira, azaroaren 4an bertatik abiatuko den manifestazioari buruzko xehetasunak emateko. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Euskaldunatik, […]

Read More… from Azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du euskalgintzak

Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Asteak euskal zinemagileak egin dituzten lanak proiektatuko ditu

Urriaren 2tik 6ra bitartean bost dokumental ikusteko aukera izango da arratsaldeko 19:30ean. guztiak film luzeak izango dira eta sarrera librea edukiera bete arte.    Euskal Zinema Dokumentalaren Astearen IX. edizioaren eszenatokia izango da Vital Fundazioa Kulturunea urriaren 2tik 5era bitartean. Vital Fundazioak antolatutako ekimenak euskal profesionalek zuzendutako dokumental onenen aukeraketa bat eskainiko du. Emanaldiak 19:30ean izango […]

Read More… from Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Asteak euskal zinemagileak egin dituzten lanak proiektatuko ditu