Datozen hiru hilabeteetan, hamar film ikusteko aukera egongo da. Ohi bezala, nazioarteko zientzialari ospetsuek egingo dituzte emanaldien aurkezpenak. Zinema eta Zientzia zikloaren seigarren edizioak zientziaren aldeko maitasuna aldarrikatuko du ostegun honetatik aurrera. Donostia International Physics Centerekin (DIPC) eta Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean, Euskadiko Filmategiak jarraitu nahi du kultura zinematografikoa eta zientifikoa transmititzen eta, horretarako, nazioartean ospea […]
Kategoria: Gaiak
Musikari elkarteak positibotzat jo du Ministroen Kontseiluak sektore artistikoari zuzenean eragiten dioten hainbat neurri onartu izana
Euskal Herriko Musikarien Elkarteak urteak daramatza Artistaren Estatutua garatzearen alde lanean, eta, beraz, bertako kideek uste dute erabaki hori gehiegi atzeratu dela denboran. Estatu espainiarreko Ministroen Kontseiluak sektore artistikoari zuzenean eragiten dioten hainbat neurri onartu ditu. Horien artean daude: norberaren eta besteen konturako lan artistikoaren eta erretiroaren arteko bateragarritasuna; 1435/1985 Errege Lege Dekretuaren lan-harreman berezia duten artista […]
‘Agirretarren Bandera’ antzezlanaren azken emanaldia eskainiko dute Bilbon
Bilborock aretoan izango da obraren azken emanaldia, urtarrilaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Ekida arte ekimen sozialistak 2021eko maiatzaren 7an estreinatu zuen Agirretarren Bandera antzezlana, Azpeitiko Soreasu antzokian eta Euskal Herriko herri ugaritako areto eta plazetan emanaldiak eskaini ostean amaiera emango dio birari ostiral honetan. Bilboko Bilborock aretoan izango […]
Read More… from ‘Agirretarren Bandera’ antzezlanaren azken emanaldia eskainiko dute Bilbon
Hitzen erabilera, gaur egungo militantzia eredua, aisialdia eta etorkizuna mintzagai izango dira Bilboko ‘Oraina kontakizun’ jardunaldietan
Lorea Agirrek, Harkaitz Canok, Mari Luz Estebanek, Hedoi Etxartek, Txabi Landabideak, Katixa Agirrek, Jule Goikoetxeak eta Maialen Lujanbiok hausnartu, gogoeta egin eta eztabaidatuko dute gaur egun horrenbeste entzuten eta erabiltzen dugun errelatu edo kontakizun hitzari buruz. Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta Bira kulturguneak Oraina kontakizun jardunaldiak antolatu dituzte elkarlanean otsailaren 14tik martxoaren 28ra bitartean. Azaldu […]
Nobedadeekin dator aurtengo haurrei zuzendutako Ikusi eta Ikasi programa
Urtero egin izan duten moduan, programak Ikusi eta Ikasi familian eskainiko du, 4 eta 8 urte arteko umeak dituzten familientzat, eta Lagun Artean, 8 eta 10 urte arteko umeentzat. Aurtengoan, baina eskaintza 0 eta 3 urte arteko haurtxoengana ere iritsiko da, Ikusi eta Ikasi Altzoan atalarekin. Ikusi eta Ikasi programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean […]
Read More… from Nobedadeekin dator aurtengo haurrei zuzendutako Ikusi eta Ikasi programa
Artium museoak Alejandro Cesarco, Carolina Caycedo, Rafael Lafuente eta Julia Spinola artisten erakusketei ateak irekiko dizkie
Gasteizko museoak bere bildumaren irakurketa berria aurkeztuko du, XX. mendeko 50eko hamarkadatik hasita. Gasteizko Artium museoak 2023ko programazioa aurkeztu du, eta horren barruan, besteak beste, Alejandro Cesarco (Montevideo, 1975), Julia Spinola (Madril, 1979), Carolina Caycedo (Londres, 1978) eta Rafael Lafuente (Gasteiz, 1936-2005) artistei eskainitako bakarkako erakusketak daude. Aurten, gainera, Z aretoari lotutako erakusketa-programari eutsiko diotela […]
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen ematea zabalik da
Urtarrilaren 30era arte egongo da Eskolartekoan parte hartzeko izena emateko epea zabalik. 2023koa XLIII. edizioa izango du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak eta azken urteetan bezala Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteren arteko elkarlana izango da. Aurtengo edizioak ere bi zati izango ditu: idatzizkoa eta bat-batekoa. Idatzizkoaz Ikastolen Elkartea arduratuko da eta berriz ere aurrez aurreko formatua izango […]
Read More… from Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen ematea zabalik da
Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko VII. (H)ilbeltza beka martxan da
Parte hartu nahi dutenek sormenezko narratiba lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) aurkeztu beharko dituzte eta horien kalitatea, aberastasuna eta genero beltzekoak izatea baloratuko dira. Lanak 2023ko martxoaren 10era arte aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko, 2023ko (H)ilbeltza beka jarri […]
Read More… from Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko VII. (H)ilbeltza beka martxan da
Ostiralean abiatuko da Antzerki Garaia Ordizian eta Beasainen
Beasaingo Usurbe Antzokian abiatuko da 2023ko Antzerki Garaia. Lehen emanaldia Txalo produkzioak konpainiaren eskutik etorriko da Sagastitarrak obrarekin. Urte berriarekin batera, Ordiziako Herri Antzokiak eta Beasaingo Usurbe antzokiak euren ateak zabalduko dizkie Antzerki Garaia programazioari. Ekimenak 1995eko lehen hiruhilekoan eman zituen lehenengo urratsak; beraz, aurtengoa Goierriko antzerki-denboralditxoaren hogeita bederatzigarren edizioa izango da. Antolatzaileen arabera, “aurtengo […]
Read More… from Ostiralean abiatuko da Antzerki Garaia Ordizian eta Beasainen
Maurizia Aldeiturriaga oinarri duen ‘Aire!’ dokumentalerako diru bilketa kanpaina azken txanpan sartu da
Crowdfunding kanpaina urtarrilaren 17an amaituko da eta filma aurtengo maiatzean estreinatzea aurreikusten dute. Maurizia Aldeiturriaga pandero jotzaile eta abeslaria du oinarri Aire! Dokumentalak. Marmoka Films eta Bideografik ekoiztetxeko kideek adierazi dutenez, “Historiako liburuetan gizonen izenak dira nagusi. Maurizia bezalako emakume indartsu eta kementsuek egindako lana, ordea, askotan ahaztua izan da, emakume izate hutsagatik. Emakumearen askatasuna […]
