Akademiaren Jagon saila arduratu da egitasmoaz, eta hizkuntza komunitatearen diagnostikorik finenak eta pentsabiderik onenak arrago batera biltzea du xede, “ikuspegi desberdinak elkarrizketan jartzeko moduko sinesgarritasunez”. Euskaltzaindiak Euskararen Gogoetagunea aurkeztu du jendaurrean. Jagon sailaren barruan kokatzen da egitasmoa, eta proiektu berriaren gogo-nahiak ondo azaldu ditu Jon Sarasua irakasle, ikertzaile eta Gogoetagunea-ren koordinatzaileak: “XXI. mendeak galdegai berriak […]
Kategoria: Gaiak
[BIDEOA] Willis Drummond taldeak ‘Hala ere’ diskoarekin betiko soinu berritua dakar
70. hamarkadako moldean, 90. hamarkadako estiloa 2022ko estudio berri batean grabatutako lana da. “Lau lagun gira berriz” esanez aurkeztu du Xan Bidegain baxu-joleak, Willis Drummond taldeko gitarra-jole berria: Vincent Bestaven. Musikari eta pertsona ona delako da orain beraiekin taldean. Garai bereziendako kontzertu berezia bira egin zutenean, aldamenean izan zuten Botibol taldetik ezagutzen dugun baionarra, eta […]
Read More… from [BIDEOA] Willis Drummond taldeak ‘Hala ere’ diskoarekin betiko soinu berritua dakar
Igor Elortzak eta Rafa Ruedak ‘Anonyme Popular’ disko-liburua kaleratu dute
Anonyme Popular zuzeneko emanaldia izango da, batez ere. Emanaldiak disko-liburuan bildutako kantak eta sarean zabaldutako bideoak izango ditu bizkar-hezur, eta tokian tokiko zein garaian garaiko bertsoekin osatuko da. Anonyme Popular Igor Elortzak eta Rafa Ruedak elkarlanean ondu eta Zart kolektiboak argitaratu duen disko-liburua da. Honetan, Durangoko bertsolariaren hitzak eta ahotsa eta Mungiako musikariaren doinuak eta […]
Read More… from Igor Elortzak eta Rafa Ruedak ‘Anonyme Popular’ disko-liburua kaleratu dute
Belarri diskoetxeak Arantxa Hirigoyen, Amaia Carrere eta Philippe Alborren ‘Ttinka’ proiektua aurkeztu du
0 eta 7 urte bitarteko haurtxoei eskainitako kantu, musika eta ilustrazioz osaturiko liburu-diskoa da Ttinka. Hogeita lau kantu eta josteta kantuek osatzen dute lana. Belarri diskoetxeak Arantxa Hirigoyen, Philippe Albor eta Amaia Carrere-en Ttinka izeneko proiektua aurkeztu du. 0 eta 7 urte bitarteko haurtxoei eskainitako kantu, musika eta ilustrazioz osaturiko liburu-diskoa da Ttinka. Hogeita lau kantu […]
Euskal literaturari leihoa irekiko dio Eñe jaialdiak
Euskarak lehen aldiz izango du tokia Madrilgo jaialdian Bernardo Atxagak diseinatutako programa batekin. Uxue Apaolaza, Fermin Etxegoien, Leire Bilbao, Juanra Madariaga, Jabier Muguruza eta Bernardo Atxaga bera izango ditu protagonista. Madrilgo Eñe literatura jaialdia idazle, liburu eta irakurleen topagune bilakatzen da udazkenero 2009. Urtetik hona. Aurtengo edizioa azaroaren 11n hasi zen eta hilaren 27ra bitartean […]
Read More… from Euskal literaturari leihoa irekiko dio Eñe jaialdiak
Zart kolektiboak ‘Loti (h)errena’ lehen lan bateratua aurkeztu du
Kolektiboak abenduaren 2an kaleratuko duen disko-liburuaren aurrerapen kanta da Loti (h)errena. Abestian parte hartu dute Maite Larburuk, Rafa Ruedak, Iker Laurobak eta Ander Zulaikak, besteak, beste. Duela bi urte Zart kolektiboak bere lana inoiz baino beharrezkoagotzat jo zuen eta harez geroztik, gainditu gabeko ikasgai bat zuen: “kolektiboa osatzen duten pertsona guztien artean lan bateratua sortzea”. Xede […]
Read More… from Zart kolektiboak ‘Loti (h)errena’ lehen lan bateratua aurkeztu du
HernaniKomik, euskarazko komikigintza erdigunean jartzen duen azoka prest da
Hernani Euskal Herriko komikilarien eta komikizaleen topagunea izango da ostiralean eta larunbatean, hilak 18 eta 19. Azokaren kartelaren diseinua Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaile eta marrazkilari hernaniarrak egin du. Hernaniko Atsegindegi plaza izango da euskarazko komikigintzak azken hilabeteetan eman dituen lan esanguratsuenen erakusleihoa. Antolatzaileek adierazi dutenez, “labetik atera berriak diren sormen lanak ikusi, gozatu eta erosi […]
Read More… from HernaniKomik, euskarazko komikigintza erdigunean jartzen duen azoka prest da
Iratxe Fresneda zinemagileak ‘Tetuán’ dokumentala aurkeztuko du gaur Zinebin
Gentzane Martinez de Osabak, Iratxe Fresnedak eta Oihane Iriartek ekoitzitako sorkuntza dokumentala da. Bertan, alaba batek (zuzendaria bera), aitaren iraganaz sentitzen duen jakin-minak gidatuta, berregiteko eta bilatzeko bidaia bati ekingo dio, benetakoa eta zinematografikoa, iragana eta oraina kontuan hartuta. Iratxe Fresnedak (Arrigorriaga, 1974) Tetuán izeneko pelikula aurkeztuko du gaur Bilboko Zinebi jaialdian. Zinemagilearen hirugarren dokumental […]
Read More… from Iratxe Fresneda zinemagileak ‘Tetuán’ dokumentala aurkeztuko du gaur Zinebin
Zinetika Jaialdia azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean izango da Iruñean, Donostian eta Bilbon
Programazioa Marina Lameiro zinemagilearen masterclass batek, Luna Negra filmaren aurkezpenak eta In Perspective performanceak osatuko dute. Zinetika Jaialdiaren VII. edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean egingo da Iruñean, Donostian eta Bilbon, eta horretarako, bideo-dantzako film laburretan, performanceetan, lantegietan eta masterclassetan oinarritutako programazioa prestatu dute. Oraingo honetan, nazioarteko topaketa honek bi gune berri izango ditu. […]
Soinu sorkuntza esperimentala eta bideodantza uztartzen dituen erakusketa paratu dute Iruñean
Ghislaine Veranok Ziudadelako Labean aurkeztu du Gorputzaren soinuak izeneko proiektua eta urtarrilaren 8ra arte bisitatu ahalko da. Gorputzaren soinuak da Ziudadelako Labean urtarrilaren 8ra arte ikusgai egongo den proposamenaren izena. Ghislaine Veranoren sorkuntza da eta gorputzak sortzen dituen soinuak ardatz dituen ikus-entzunezko instalazio bat barne hartzen du, zeina proposamen performatibo baten bidez aktibatzen baita. “Meditazio-behaketa […]
