Aitzpea Leizaolak ‘ Tradizioak’ liburua ondu du Euskal Kultura saila bildumarako

Bilduma 2012an sortu zen euskal sorkuntzari buruzko informazio eguneratu, erakargarri, eta aldi berean, sendoa eskaintzeko asmoz. Hamar urte igaro dira Etxepare Euskal Institutuak Euskal Kultura saila bildumaren lehen edizioa sortu zuenetik, orain, sorta guztia eguneratzen hasi dira. Aitzpea Leizaolak idatzitako Tradizioak liburua da horren adibidez. Etxepareren arabera, “Euskal Herriaren iruditerian, izan bertan ekoitzitakoan nola kanpotik […]

Read More… from Aitzpea Leizaolak ‘ Tradizioak’ liburua ondu du Euskal Kultura saila bildumarako

Occhi di Farfalla talde zarauztarrak ‘Iraun’ izeneko diskoa kaleratu du

LP eta CD formatuetan argitaratu dute zazpi kantuz osatutako lana Bonberenea Ekintzak-en eskutik. Azaldu dutenez, orain arteko diskorik “elektrikoena eta indartsuena” osatu dute. Dena hain ezegonkorra den garaian irautea zerbait positibotzat jo du Occhi di Farfalla talde zarauztarrak, irautea ere badelako gauza berriak eraikitzeko bidea, eta horren emaitza da, Iraun, boskotearen laugarren lana. “Irauteko borondatea […]

Read More… from Occhi di Farfalla talde zarauztarrak ‘Iraun’ izeneko diskoa kaleratu du

Donostiako Tabakalera zentroak ‘Une musique intérieure’ proiektua abiatuko du ostiralean

Erakusketa batek eta hainbat performance eta hitzaldik osatuko dute asteburu honetako egitaraua. Donostiako Tabakalera zentroak 60ko eta 70eko hamarkadetako soinuzko arte kontzeptualaren ondarea aztertzen duen Une musique intérieure proiektua aktibatuko du ostiral honetan, hilak 18. Antolatzaileek aurreratu dutenez, erakusketa batek eta hainbat performance eta hitzaldik osatuko dute asteburu honetako egitaraua. “Une musique intérieure (Jokabidea, hizkuntza, […]

Read More… from Donostiako Tabakalera zentroak ‘Une musique intérieure’ proiektua abiatuko du ostiralean

Neguko Besta antolatu dute Baionan inauteriekin bat eginez

Euskarazko hitzordu andana antolatu dituzte hil honetarako: Luna Negra Kafe Antzokian, esaterako, Iki mihi klik eta Besteen kalea ikusgarriak, Atalante zinema aretoan, haurrentzako euskarazko animazio filma, Michel-Portal Antzokian kontzertuak eta erakusketak, besteak beste. Inauteriekin bat eginez, Neguko Besta antolatu dute Baionan lehen aldiz. Antolatzaileen xedea da inauteriak kultur programazio berezi batekin uztartzea, “gaskoi eta euskal […]

Read More… from Neguko Besta antolatu dute Baionan inauteriekin bat eginez

Musika-Musica jaialdiaren XXI. edizioa martxoaren 4tik 6ra egingo da Bilbon

Jaialdiak 70 emanaldi inguru eskainiko ditu eta naturan inspiratutako musikaren historian zehar ibilbide bat egitea proposatuko du. XXI. Musika-Musica jaialdia egingo da martxoaren 4tik 6ra, Bilbon. Hiru egun horietan musika klasikoko 70 kontzertu emango dituzte natura gaitzat hartuta. Emanaldi gehienak Euskalduna Jauregian egingo dira, baina baita Bilboko Alondegian, EHUko Bizkaia Aretoan eta Arriaga antzokian ere. […]

Read More… from Musika-Musica jaialdiaren XXI. edizioa martxoaren 4tik 6ra egingo da Bilbon

kaldereroak, zingarak, inudeak eta artzainak Donostiako kaleetan zehar ibiliko dira asteburu honetan

Kalderero eta Zingaren eta Inude eta Artzainen jaiak ahalik eta testuinguru onenean egin ahal izateko, ekimena bi aste atzeratzea erabaki dute. Ostiralean eta larunbatean kaldereroek eta zingarek desfilatuko dute. Igandean, berriz, Inudeek eta Artzainek. Donostiako kaleek kaldereroak, zingarak, inudeak eta artzainak hartuko ditu asteburu honetan. Zehazki, ostiral eta larunbateko arratsaldeetan, kalderero eta zingaren konpartsa irtengo […]

Read More… from kaldereroak, zingarak, inudeak eta artzainak Donostiako kaleetan zehar ibiliko dira asteburu honetan

David Anocibarren ‘Eraman nazazu dantzatzera’ erakusketa Iruñean ikusgai

Erakusketa erretratu sorta bat da, oihal gainean egindako olio-pinturak biltzen ditu. Horietan gorputz-adierazpena eta mugimendua nagusitzen dira. Iruñeko Ziudadelako Bolborategia aretoak David Anocibarren Eraman nazazu dantzatzera margo erakusketa ireki du martxoaren 27ra arte. Erakusketa erretratu sorta bat da, oihal gainean egindako olio-pinturak, eta horietan gorputz-adierazpena eta mugimendua nagusitzen dira. Anocibarrek gorputzen irudikapen zorrotzari heltzen dio, […]

Read More… from David Anocibarren ‘Eraman nazazu dantzatzera’ erakusketa Iruñean ikusgai

“Bizi Euskalduna” programa aurkeztu dute Bilbon

Programak 15 ekitaldi eta 18 emankizun eskainiko ditu 9 aretotan: familiei zuzendutako ikuskizunak, tailerrak, bisita gidatuak, hitzaldiak, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko erakusketa bat eta bost kontzertu. Datorren otsailaren 26an, Bilboko Euskaldunak jauregia herritarrei hurbiltzeko aukera eskainiko du. “Pertsona guztiei euren espazioa eta ideiak eta proiektuak gauzatzeko aukera eskaintzen dien leku inklusiboa, askotarikoa eta irisgarria”, diote […]

Read More… from “Bizi Euskalduna” programa aurkeztu dute Bilbon

Naia Arantzamendi zinemagileak Donostiako setioari buruzko filma errodatu du asteburu honetan

Sutan du izena filmak eta 1813. urteko Donostiako setioa islatzen du, ikuspegi, espazio eta egoera zehatz batetik abiatuta. Naroa Miguel Arregik, Joseba Usabiagak eta Iker Galartzak osatzen dute aktoreen zerrenda. Naia Arantzamendi zinemagileak (Ondarroa, 1994) zuzendutako Sutan film laburraren errodaje lanak burutu dituzte asteburu honetan, Andoaingo hainbat txokotan. Donostiaren historiako gertaera lazgarrienetarikoa izan zena oinarri hartuta, istorio unibertsal bat sortu du […]

Read More… from Naia Arantzamendi zinemagileak Donostiako setioari buruzko filma errodatu du asteburu honetan

June Crespo artista nafarrak Veneziako Biennale Arte 2022n parte hartuko du

Arte garaikidean nazioarteko erreferente nagusi den erakusketa honetan 58 herrialdetako 213 artistak hartuko dute parte, eta 1400 artelan baino gehiago egongo dira ikusgai. Veneziako Bienala bezala ere ezagutzen den erakusketa apirilaren 23tik azaroaren 27ra egingo da eta Cecilia Alemanik komisariatuko du. June Crespo (Iruñea, 1982) artistaren partehartzea Etxepare Euskal Institutuak abian jarritako Zabal programaren emaitzetako […]

Read More… from June Crespo artista nafarrak Veneziako Biennale Arte 2022n parte hartuko du