‘Bagare. Arabako kultura estrategia euskaltzaleak sustatzeko ikerketa beka’ martxan da

Deialdira aurkezteko epea 2025eko azaroaren 3ra arte egongo da zabalik. Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak Bagare. Arabako kultura estrategia euskaltzaleak sustatzeko ikerketa beka deialdia abiatu du. Egitasmo honekin, lurraldeko euskararen normalizazioan eta biziberritzean eragina izango duten estrategia kulturalak eraikitzen lagunduko duen ikerketa bat diruz lagundu nahi da. Hala, Arabako euskararen biziberritzearen egoera zehatza eta haren berezkotasunak […]

Read More… from ‘Bagare. Arabako kultura estrategia euskaltzaleak sustatzeko ikerketa beka’ martxan da

Errobi taldeak ibilbideari amaiera emateko zuzeneko berezia eskainiko du abenduaren 30ean, Donostian

Victoria Eugenia antzokian izango da emanaldia, arratsaldeko 19:00etan. Hitzorduak belaunaldi askorentzat erreferente izan den taldeari agur bero eta duina emateko aukera emango du. Errobi taldeak ibilbideari amaiera emateko kontzertu berezi bat eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia antzokian, datorren abenduaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan. Emanaldiak taldearen ibilbide oparoari omenaldi hunkigarria egingo dio, entzuleekin azken aldiz elkartuz oholtza […]

Read More… from Errobi taldeak ibilbideari amaiera emateko zuzeneko berezia eskainiko du abenduaren 30ean, Donostian

Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean

Euskarazko literatura lanen sorkuntza bultzatzea du xede egitasmoak, poesia eta narrazio modalitateetan. Urriaren 27an bukatuko da jatorrizko lan argitaragabeak aurkezteko epea. Egile berrientzako 2025eko XXXV. euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean. Deialdi honen xedea egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea da. Lehiaketa Nafarroan jaio diren edo bertan bizi diren egileei zuzenduta dago, eta […]

Read More… from Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean

Donostiako Poesia Orduak ekimena bueltan da

Aurten ere bi emanaldi izango dira, Victoria Eugenia Cluben, iluntzeko 19:00etan. Hilaren 8an, Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa (Jon Martin Etxebeste) eta hilaren 10ean, Itzalen tektonika (Itxaro Borda). Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi emanaldi antolatu dira, Victoria Eugenia Cluben, iluntzeko 19:00etan. Hilaren […]

Read More… from Donostiako Poesia Orduak ekimena bueltan da

Mintzalasai euskararen aldeko festibala irailaren 15etik 21era egingo da Miarritzen eta Baionan

Tailerrak, bestak, bisitak, proiekzioak, ate irekiak… izango dira igandera bitartean. Badator Mintzalasai festibalaren 14. edizioa. Irailaren 15etik 21era bitartean izango da eta, zazpi egunez, euskara gozatzeko aukera eskainiko du. Antolatzaileen esanetan, “aurten ere, festibala gomita batekin helduko da: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, autobusera igotzean, administrazioko harlekuan, haur parkean, ezezagunekin harremantzerakoan… […]

Read More… from Mintzalasai euskararen aldeko festibala irailaren 15etik 21era egingo da Miarritzen eta Baionan

‘Bidasoatik Harago’, kantuekin apaindutako ikuskizun berezia

Xabi Solanok eta Jon Garmendiak bost emanaldi eskainiko dituzte antzoki eta areto txikietan, lehena Hernanin bertan izango da, urriaren 23an. Handik Getxora egingo dute salto azaroaren 7an, Bilbora azaroaren 18an, Atharratzera 22an eta Gasteizera 30ean. Xabi Solano musikariak eta Jon Garmendia Txuria idazleak duela 30 urte ezagutu zuten elkar Hernanin. Orduz geroztik, bi lagunen arteko harreman polita sortzeaz […]

Read More… from ‘Bidasoatik Harago’, kantuekin apaindutako ikuskizun berezia

Poesia Egunak egingo dituzte irailaren 5etik 11ra, Oiartzunen

Aurten, Etxea gai hartuta gauzatuko da ibilbide poetikoa Poesia Egunak izenarekin plazara iaz etorri baziren ere, 2020tik antolatzen ari dira ekimena Oiartzunen, pandemiaren ondorenetik, hain zuzen ere. Antolatzaileen esanetan, “forma, izen eta egitarau askotarikoa eskaini du urtez urte, eta naturalki joan da antzaldatzen, beti ere poesia erdigunean jarrita eta diziplina artistiko ezberdinei eta esperimentazioari tokia […]

Read More… from Poesia Egunak egingo dituzte irailaren 5etik 11ra, Oiartzunen

Telmo Esnal eta Asier Altuna zinemagileek jasoko dute aurtengo Zinemira Saria, Donostiako Zinemaldian

Aupa Etxebeste! (New Directors, 2005) filmaren 20. urteurrenaren harira jasoko dute aurtengo saria. Zinemira saria Donostia Zinemaldiak eta EPE-IBAIA ekoizle-elkarteak ematen duten ohorezko saria da eta euskal zinemagintzaren alorreko pertsona ospetsu baten ibilbidea aitortzen du. Iaz, esaterako, Elena Iruretarentzat izan zen eta aurten Telmo Esnal eta Asier Altuna zinemagileek jasoko dute Victoria Eugenia antzokian, irailaren […]

Read More… from Telmo Esnal eta Asier Altuna zinemagileek jasoko dute aurtengo Zinemira Saria, Donostiako Zinemaldian

25.000 lagunez inguratuta agur esan zuen atzo Hatortxu Rock jaialdiak

Hatortxu Rockek Aske jaialdiari pasa dio lekukoa. Abenduaren 27an izango du lehen edizioa Atarrabian. “Gorputz eta buru nekatuekin, baina bihotzak pozez puztuta” amaitu dute 30. eta azken Hatortxu Rock jaialdia. “Jaiotze injustu batetik loratu den elkartasun jaialdia” da Hatortxu Rock eta azken egunotan eman diote merezitako agurra Lakuntzan. 25.000 lagunekin batera egin dute despedida, “25.000 […]

Read More… from 25.000 lagunez inguratuta agur esan zuen atzo Hatortxu Rock jaialdiak