2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa atzeratu dute

Arabako Bertsozale Elkarteak datorren urteko Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratzea erabaki du egungo gizarte eta pandemiaren bilakaera dela eta txapelketa behar bezala burutzea ahalbidetzen ez delako. Arabako Bertsozale Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 17ko agindua eta abenduaren 14ko dekretuan ezarritako araudia aztertu ondoren, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratzea erabaki du, araudi honekin eta pandemiaren egoera […]

Read More… from 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa atzeratu dute

Euskarabentura espedizioan parte hartzeko epea zabalik da

2005 eta 2006 urteetan jaiotako Euskal Herriko eta diasporako gazte euskaldunek martxoaren 4ra arte izango dute aurkezpen bideo bat eta banakako proiektu bat bidaltzeko aukera. Euskarabentura espedizioaren hurrengo edizioan izena emateko epea zabalik da jada. Euskal Herriko eta diasporako 16 eta 17 urte bitarteko gazte euskaldunek izango dute espedizioan parte hartzeko aukera, eta horretarako, minutu […]

Read More… from Euskarabentura espedizioan parte hartzeko epea zabalik da

Hamaika Entzuteko! VII. irrati-piezen lehiaketako sariak banatuko dira gaur Donostian

Euskarazko pieza onenaren saria Mari Joxe Azurtzaren Euskara ez da egun bakarreko kontua lanarentzat izango da. Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika Entzuteko! VII. Irrati-piezen lehiaketako sariak banatuko dira gaur, Victoria Eugenia antzokian. Sari nagusia Antonio Gonzalezentzat eta Laura Romerorentzat izango da, Una puerta, un portal piezagatik. Euskarazko pieza onenaren saria, berriz, Mari Joxe Azurtzaren Euskara […]

Read More… from Hamaika Entzuteko! VII. irrati-piezen lehiaketako sariak banatuko dira gaur Donostian

Eskultura, argazkigintza, musika, pintura eta grafiti arloko artisten lanez osatutako erakusketa Gasteizen ikusgai

Bost mas bost izeneko erakusketa belaunaldien arteko proiektu kolektibo bat da, hainbat arte diziplinatako artisten interesak eta sentsibilitateak batzen dituena.  Bost mas bost urteko azken erakusketa izango da Gasteizko Vital Fundazioa erakusketa-zentroan. Belaunaldien arteko erakusketa kolektiboa da, eta bertan, zenbait arte diziplinatako emakume eta gizonek proiektu kolektibo baterako interesak eta sentsibilitateak batu dituzte. Maika Gomez […]

Read More… from Eskultura, argazkigintza, musika, pintura eta grafiti arloko artisten lanez osatutako erakusketa Gasteizen ikusgai

Berria, Pikara Magazine aldizkaria eta Lucia Martinez Odriozola dira aurtengo emakunde sariak

2021eko sariak genero ikuspegiaz egindako kazetaritzari egin nahi dio aitortza. Aurtengo Emakunde Saria genero-ikuspegia txertatzen duen eta emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometituta dagoen kazetaritzarentzat izan da. Saritutako hautagaiak EHUko Informazio Zientzien Fakultateko irakasle eta kazetaria zen Lucia Martinez Odriozola, Berria egunkaria eta Pikara Magazine aldizkaria izan dira. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak adierazi duenez, “ezinbestekoa den […]

Read More… from Berria, Pikara Magazine aldizkaria eta Lucia Martinez Odriozola dira aurtengo emakunde sariak

Xabier Amurizak eta Jose Ramon Etxebarriak Lekuona Sariak jaso dituzte

2019 eta 2020ko Lekuona sarien emateak atzeratu behar izan zituzten pandemiagatik eta atzo banatu zituzten ekitaldi bateratu batean, Bilboko Kafe Antzokian. Eusko Ikaskuntzak 1983an sortu zuen Manuel Lekuona Saria, euskal kultura eta zientziako pertsonek egindako ekarpenak, bere konpromisoa eta balio unibertsala aintzat hartu eta goraipatzeko asmoz. 2019ko edizioan Xabier Amuriza (Etxano, Zornotza, 1941) bertsolari, idazle […]

Read More… from Xabier Amurizak eta Jose Ramon Etxebarriak Lekuona Sariak jaso dituzte

Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Urtarrilaren 20ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Laburbira zirkuitura film laburrak aurkezteko epea zabaldu du Euskaltzaleen Topaguneak. Hala, urtarrilaren 20ra arte edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du webgunearen bitartez, hasi berria, nahiz amateurra izan. Egitasmoan aurkeztu ahal izateko pelikulak euskaraz sortu beharko dira, eta antolatzaileek azaldu dutenez, “aurten ekoiztutako pelikulak, fikziozkoak […]

Read More… from Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Kultura jasotzeko eskubidea bermatzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

Sustatzaileek adierazpen hau Eusko Jaurlaritzak emandako pausuaren harira sortu dela nabarmendu dute, baina gogoeta eta eskaera berdin-berdin Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko erakundeentzat baliagarria dela adierazi nahi izan dute. Kulturgileak gara plataformak adierazpen bateratu bat argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren azken erabakien gainean kezka eta desadostasuna adierazteko. “Gogoeta hau sinatzen dugunok kulturgileak gara, tailerretako gidariak, diziplina […]

Read More… from Kultura jasotzeko eskubidea bermatzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

Non Servium, The Baboon Show eta Stay Homas, besteak beste, 26. Hatortxu Rocken

Uztailaren 29an eta 30an izango da hitzordua Atarrabian. Sarrerak salgai daude jada. Joan den larunbatean egitekoa zen aurtengo Hatortxu Rock jaia Atarrabian, baina pandemiaren eraginez, antolakuntzak 25. edizioa bertan behera uztea erabaki behar izan zuen. Ordutik, udarako antolatzen ari diren edizio berezian murgilduta daude buru belarri. Uztailaren 29an eta 30ean jarri dute hurrengo data eta […]

Read More… from Non Servium, The Baboon Show eta Stay Homas, besteak beste, 26. Hatortxu Rocken

Bertsoei dizdira berezia aterata irabazi du txapela Nerea Ibarzabalek

Ia 4000 lagunen aurrean amaitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, eta Jone Uria eta Nerea Ibarzabalen artean jokatu zuten buruz burukoa. 2020. urtean jokatu ezin, eta 2021eko abenduaren 21ean Bizkaiko txapela eskuratu du Nerea Ibarzabalek, bertsotan oso saio ona egin, eta bakarkako gaietan istorio bereziak sortu eta dizdira gehituz bere ohiko bertsogintza sortzaileari. Bizkaiko txapela lortzen […]

Read More… from Bertsoei dizdira berezia aterata irabazi du txapela Nerea Ibarzabalek