Loraldia Kultur Elkarteak datozen hiru urteetarako egitasmo estrategikoak aurkeztu ditu

Loraldia GARA. Zerumuga begietan ekitaldia ospatu du Loraldia Kultur Elkarteak Bilboko Itsas Museoan hamargarren urteurrenari begira. Bertan, datozen hiru urteetan martxan jarriko dituen egitasmo estrategikoak aurkeztu ditu. Loraldia Kultur Elkarteak hamargarren urteurrena beteko du 2024an. Hori dela eta, 2022tik 2024ra bitartean garatuko dituen egitasmoak aurkeztu ditu Loraldia GARA. Zerumuga begietan izeneko ekitaldian. Aurkezpen honetan elkarteko […]

Read More… from Loraldia Kultur Elkarteak datozen hiru urteetarako egitasmo estrategikoak aurkeztu ditu

Korrikaren 22. edizioak baditu kantua eta bideoklipa

Sustrai Colina bertsolariak idatzi du HitzEkin abestiaren letra eta Nerea Urbizu musikaria izan da zuzendari artistikoa. Ane Garciak eta Anarik ere hartu dute parte kantuan. Korrikaren 22. edizioa girotuko duen kanta aurkeztu dute arratsaldean, Iruñeko Golem Baiona zinema aretoan. Sustrai Colina bertsolariak idatzi du letra eta Nerea Urbizu musikaria izan da zuzendari artistikoa. Lekunberriko musikariarekin batera, […]

Read More… from Korrikaren 22. edizioak baditu kantua eta bideoklipa

[Bideoa] Ekaitz Sirventek Antonio Gramsci pentsalari eta politikariaren ‘Kartzelako gutunak’ euskaratu du

Katakrak argitaletxearen eskutik ikusi du argia liburuak. Lanak hamaika urtetako kartzelaldi luze baten alde guztiak jasotzen ditu. Ekaitz Sirvent itzultzaileak Antonio Gramsci pentsalari eta politikari italiarrak idatzitako Kartzelako gutunak izeneko liburua ekarri du euskarara, Katakrak argitaletxearen eskutik. Hedoi Etxarte argitaletxeko kidea izan da gaur Donostian egindako aurkezpenean, eta bertan azaldu duenez, “erronka handi bat” izan […]

Read More… from [Bideoa] Ekaitz Sirventek Antonio Gramsci pentsalari eta politikariaren ‘Kartzelako gutunak’ euskaratu du

Musika Bulegoa Sariak 2022rako proposamenak aurkezteko epea zabalik da

Proposamenak otsailaren 10era arte aurkeztu ahal izango dira. Sari banaketa ekitaldia, berriz, maiatzaren 17an izango da Barakaldoko BECen. Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa Sariak ekimenaren VI. edizioa jarri du martxan. Euskal musikagintzako eragileek euren proiektu proposamenak aurkezteko fasea gaurtik 2022ko otsailaren 10era arte egongo da zabalik. Aurtengo sari banaketa ekitaldia datorren maiatzaren […]

Read More… from Musika Bulegoa Sariak 2022rako proposamenak aurkezteko epea zabalik da

[Bideoa] Amaia Astobizak Silvia Federiciren ‘Larruazalaren periferiaz haraindi’ saiakera euskaratu du

Liburu honetan, pentsalari eta idazle italiarrak azken hilabete eta urteetan egindako lanak antolatu ditu eta zentzu bat eman die. Amaia Astobiza hizkuntzalari eta itzultzaileak Katakrak argitaletxeak argitaratutako Larruazalaren periferiaz haraindi saiakera liburua ekarri du euskarara. Silvia Federici idazle eta pentsalari italiarraren laugarren itzulpena du Astobizak. Donostian egin dute liburuaren aurkezpena Hedoi Etxarte eta Maitane Unzu […]

Read More… from [Bideoa] Amaia Astobizak Silvia Federiciren ‘Larruazalaren periferiaz haraindi’ saiakera euskaratu du

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako dena prest dago Bilbon

Larunbatean jokatuko da finala Bilbao Arenan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Zortzi finalistak gogotsu azaldu dira prentsaurrekoan. Bilbao Arenan izan dira gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa. Bertsozale elkarteak adierazi duenez, “gogotsu […]

Read More… from Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako dena prest dago Bilbon

Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da

Lanak bidaltzeko epea 2022ko urtarrilaren 31n bukatuko da eta martxoan irabazleen izenak emango dira ezagutzera. Helburua da gizarteko arlo desberdinetan emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamabigarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu. Azaldu dutenez, ekimen hau “Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago […]

Read More… from Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da

Mamiak kolektiboak ‘Ogiak hizketan baleki’ antzezlana taularatuko du Gasteizen

Bihar, abenduak 15,  arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua Gasteizko Unibertsitate Pabilioian. 1836ko Gastezeira garamatza Mamiak kolektiboak bihar oholtzaratuko duen Ogiak hizketan baleki antzezlanak. Josefa de Mugika alarguntzear da. Hiru egun barru, hiriaren erdialdea okupatzen duten tropa ingelesek bere senarra, Jose de Elosegi, ogibidez okina, exekutatu behar dute, Gasteizko Plaza Zaharrean, milaka soldadu atzerritarren aurrean. Garrotez […]

Read More… from Mamiak kolektiboak ‘Ogiak hizketan baleki’ antzezlana taularatuko du Gasteizen

‘Irudiak mintzo, arte garaikidearen hastapenak’ ikastaroa eskainiko dute Gasteizko Artium Museoan

Ane Lekuona artearen historialariak koordinatuta, Irudiak mintzo ikastaroak egungo sorkuntzaren historia, hizkuntza eta inguruko eztabaidak ezagutzeko aukera eskainiko du. Gasteizko Artium Museoak arte garaikidearen hastapenak ezagutzeko ikastaro bat antolatu du, irakasle espezializatuek emango dituzten bi orduko hamar saioen bidez, bere historiara, hizkuntzara eta horren inguruan sortzen diren eztabaidetara hurbiltzeko. Irudiak mintzo Ane Lekuona EHUko irakasle […]

Read More… from ‘Irudiak mintzo, arte garaikidearen hastapenak’ ikastaroa eskainiko dute Gasteizko Artium Museoan

Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Idoia Barrondo eta Andoni Abenojar idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Bizkaidatz Txikia lehiaketarekin irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatu nahi da haur eta gazteengan. Aurten, berrikuntza gisa, parte hartzea lau kategoriatara zabaldu da, bi hizkuntza-modalitateetako bakoitzean: haurren kategorian, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutakoa eta Lehen […]

Read More… from Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura sarian parte hartzeko deialdia zabalik da