Hiru lan aurkeztu dira deialdi honetan, eta epaimahaiak horietako bi hautatu ditu, hain zuzen, Odei Guiradoren Babes-sistema, haurrak eta eguneroko mintzamoldea. Harreman-mundu bat euskaratik eta euskaraz harilkatzeko ikerketa aplikatua, eta Fernando Oiartzunen Leitzako hitanoa: corpusa osatzeko eta erabilera berpizteko saiakera. Ikertzaile bakoitzak 3.000 euro gordin jasoko ditu, eta 2026ko otsailaren 27ra bitarteko epea izango du […]
Mintzolak Odei Guirado eta Fernando Oiartzunen ikerketa-lan monografikoak saritu ditu
