Oier Iruretagoienaren ‘San Sebastian eta fantasma’ erakusketa San Telmo museoan ikusgai

Izenburuak iradokitzen duen bezala, erakusketak bi zati ditu: batetik, abiapuntu gisa martiri erromatarraren irudiaren inguruan bildutako lanen multzoa; eta, bestetik, Fantasma, lurrean hedatzen den soinuzko esku-hartzea. Donostiako San Telmo museoak Oier Iruretagoiena (Errenteria, 1988) artistaren lanekin osatutako San Sebastian eta fantasma izeneko erakusketa aurkeztu du, Artea abian egitasmoaren barruan. Egitasmo honen bitartez, San Telmo Museoak […]

Read More… from Oier Iruretagoienaren ‘San Sebastian eta fantasma’ erakusketa San Telmo museoan ikusgai

Maribel Aiertzak ‘Ezer ez da dirudiena’ ipuin liburua ondu du, artearen munduan girotuta

Lan honen berezitasun nagusia artea da, “ipuin guztiak artearen girokoak dira, baina kontuz! Artean ezer ez da dirudiena, eta hemen ere usteak ezuste bihurtzen dira”, adierazi du idazleak. Maribel Aiertza idazleak Ezer ez da dirudiena izeneko ipuin bilduma kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Etxebarritarrak artearen munduan girotutako zortzi narrazioz osatu du lana, fikzioa eta errealitatea […]

Read More… from Maribel Aiertzak ‘Ezer ez da dirudiena’ ipuin liburua ondu du, artearen munduan girotuta

Hatortxu Rock jaialdirako sarrerak ordu eta erdian agortu dira

Aurtengo edizioa abenduaren 18an egingo da Atarrabian. Gainera, antolakuntza 2022ko uztailaren 29 eta 30ean bi eguneko jaialdi bat prestatzen ari da. “Ez dago beste hitzik. Sarrerak ordu eta erdian agortu dituzue. Horrelako elkartasun erakustaldi baten aurrean mutu geratzeko arriskua dugu, baina ezin. Ezin eskerrak eman gabe eguna itxi”, adierazi du antolakuntzak. Iazko edizio bereziaren ostean, […]

Read More… from Hatortxu Rock jaialdirako sarrerak ordu eta erdian agortu dira

Mikel Urdangarin, Xamanak eta Olatz Salvador aurtengo Udagoieneko Ostera Hegan zirkuituan

Aurten, “iraganean gertatutakoa sekula ahaztu ez dezagun, oroimen historikoa izango dute ardatz emanaldiek”. Horretarako, Bizkaiko hiru gune esanguratsu aukeratu ditu Euskaltzaleen Topaguneak: Otxandio, Barakaldo eta Ondarroa. Pasa den urteko formatu berarekin dator Udagoieneko Ostera Hegan zirkuituaren 22. edizioa ere. Euskaltzaleen Topaguneak azaldu duenez, “aurtengoan ere, tamalez, kontzertuak publikorik gabe izan beharko dira nahitaez, baina ez […]

Read More… from Mikel Urdangarin, Xamanak eta Olatz Salvador aurtengo Udagoieneko Ostera Hegan zirkuituan

Fede Merino argazkilariaren ‘Kresala. Bermeo 1974-1976’ erakusketa Arrantzaleen Museoan ikusgai

Argazkiek Bermeoko portuan 70eko hamarkadan zegoen bizimodua erakusten dute. Bermeoko Arrantzaleen Museoak Fede Merino argazkilari getxoztarraren Kresala. Bermeo 1974-1976 erakusketa paratuko du urriaren 19tik 2022ko ekainaren 26ra arte. Egileak 1974. eta 1976. urteen artean Bermeoko portuan egin zituen 140 argazki baino gehiago digitalizatzea lortu du. Izan ere, argazkilariaren kezka nagusia bere funtsak galtzea edo hondatzea […]

Read More… from Fede Merino argazkilariaren ‘Kresala. Bermeo 1974-1976’ erakusketa Arrantzaleen Museoan ikusgai

[Bideoa] Hedoi Etxartek Sortaldekoak bere hirugarren poema liburua aurkeztu du

Ahots berri bat eraikitzen ahalegindu da Etxarte: “naturarekin dugun harremanari buruzko ahots bat, mistikarekin halako kezka bat duena, baina baita bi ildo nagusi lantzeko ere: bata genealogia da, eta bestea ontologia, alegia, nondik gatoz eta nor gara”. Hedoi Etxartek (Iruñea, 1986) Sortaldekoak bere hirugarren poema liburua aurkeztu du Donostian. Suzko liliak (2008) izan zen lehena […]

Read More… from [Bideoa] Hedoi Etxartek Sortaldekoak bere hirugarren poema liburua aurkeztu du

Ozaetako Garaion Sorginguneak ‘Emakume Sortzaileak Plazara!’ egitasmoa aurkeztu du

23 emakumeren sormen lanak eta iritziak plazaratuko dituzte: antzerkia, musika, dantza, instalazioak, ibilbideak, mahainguruak, hitzaldiak eta kontzertuak. “Emakume sortzaileak izan badirelako gure inguru hurbilean eta plaza merezi dutelako sortu dugu ekimen hau”. Ozaetako Garaion Sorginguneko kideek Emakume Sortzaileak Plazara! egitasmoa antolatu dute gaur hasi eta azaroaren 19ra arte, “udazkena emakumeen sormenez eta euren lanen plazaratzearen […]

Read More… from Ozaetako Garaion Sorginguneak ‘Emakume Sortzaileak Plazara!’ egitasmoa aurkeztu du

Ohiko formatura itzuliko da Hatortxu Rock jaialdia abenduaren 18an, Atarrabian

Azken urtean antolatu ezin izan diren ekimen guztiak kontuan hartuta eta dispertsioaren aurkako borrokan dagoen beharra aztertuta, antolakuntza 2022ko uztailaren 29 eta 30ean bi eguneko jaialdi bat prestatzen ari da. Pandemiaren eraginez, iazko etenaren ostean, Atarrabiako karpara itzuliko da Hatortxu rock jaia abenduaren 18an. “Gure esku dagoen guztia eginen dugu jai eta aldarrikapen egunaz gozatu […]

Read More… from Ohiko formatura itzuliko da Hatortxu Rock jaialdia abenduaren 18an, Atarrabian

Pello Lizarralderentzat Euskarazko Literatura Euskadi saria

Argiantza eleberriagatik eman diote saria Lizarralderi. Anjel Lertxundik, berriz, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria eraman du eta Joxan Elosegik Euskarazko Literatura Itzulpena saria. Eusko Jaurlaritzak gaur iragarri ditu Euskadi Literatura sarien lehen irabazleak: Euskarazko Literaturaren atalean, Pello Lizarralde idazleari eman diote saria Argiantza eleberriagatik. Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako lanen atalean, berriz, Anjel Lertxundirentzat […]

Read More… from Pello Lizarralderentzat Euskarazko Literatura Euskadi saria

Astelehenean abiatuko da Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketa, Leioan

Finala azaroaren 29an izango da Bilboko BBK aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kideak, Koldo Bilbao BBK-ko Kultura arduradunak eta Oihana Bartra bertsolariak eman dituzte gaur, aurtengo BBK Sariketari buruzko xehetasunak. Sariketa Leioan abiatuko da, urriaren 18an; saio guztiak jokatu ostean, azaroaren 29an izango da finala, BBK aretoan bertan. Txapelketaren egiturari dagokionez, Bertsozale […]

Read More… from Astelehenean abiatuko da Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketa, Leioan