Paul Urkijo zinemagileak ‘Irati’ bigarren film luzea grabatzen hasiko dela iragarri du

Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Edurne Azkarate izango dira aktore nagusiak. Filma datorren urteko udazkenean aurkeztea espero dute. Paul Urkijo zinemagileak irailaren amaieran ekingo dio Irati izeneko bigarren film luzearen grabaketa lanei. Zinemagile gasteiztarrarekin batera Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Edurne Azkarate aktoreak ere izan dira pelikularen aurkezpenean, Donostiako Zinemaldian. Lantaldeak adierazi duenez, datozen zortzi […]

Read More… from Paul Urkijo zinemagileak ‘Irati’ bigarren film luzea grabatzen hasiko dela iragarri du

Olatz Mitxelena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Arrakalak ipuin-bilduma proiektuarekin jaso du Mitxelenak 24. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Olatz Mitxelena Larreta (Oiartzun,1989) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Oihane Amantegik, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du saria […]

Read More… from Olatz Mitxelena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Zapataren historia Hazparneko herritarren begietatik

Argazki erakusketa, mintzaldi eta ibilaldi musikatu batek osatuko dute egitaraua. Euskal Kultur Erakundeak eta Giza Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak Clarenza kultura Zentroarekin eta Hazparneko Hiriarekin partaidetzan, Zapat(h)ari izeneko ikerlari, artista eta biztanle egonaldiaren baitako ekitaldia antolatu dute irailaren 19rako, igandea, Hazparnen. Argazki erakusketa, mintzaldi eta ibilaldi musikatu batek osatuko dute egitaraua. Duela bi urte […]

Read More… from Zapataren historia Hazparneko herritarren begietatik

Itxaro Borda idazleak Zilarrezko Gehitu Saria irabazi du

Gehitu elkarteak baionarra saritzea erabaki du: “LGTBIQ+ komunitateko emakume olerkari gisa egindako lanean erakutsi dituen ausardiagatik eta zintzotasunagatik, euskararen erabilera erresistentzia gisa aldarrikatuz gizarte patriarkal eta hipermaskulinoan fronte desberdinak biltzen dituen borroka batean”. Itxaro Borda idazleak (Baiona, 1959ko) jasoko du aurtengo Zilarrezko Gehitu Saria, alegia, urtean zehar edo bere ibilbidean LGTBIQ+ komunitateari babes publikoa eman […]

Read More… from Itxaro Borda idazleak Zilarrezko Gehitu Saria irabazi du

Patxi Huarte Zaldieroak ‘Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa’ komiki bilduma aurkeztu du

Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi komiki aldizkarian plazaratutako Arranotxuren istorioekin albuma osatu du Patxi Huarte Zaldieroa marrazkilariak. Marrazkilari nafarrak, Xabiroi aldizkariko zuzendari Dani Fanok eta proiektuaren babesle den Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa aurkeztu dute, Iruñean. Argitalpen berria “Xabiroi aldizkariaren bildumako beste ale bat da, baina ezohikoa. Batetik, ez delako aldizkariak […]

Read More… from Patxi Huarte Zaldieroak ‘Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa’ komiki bilduma aurkeztu du

Mintzalasai euskararen aldeko festibala astelehenean hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Zazpi egunez luzatuko da jaialdia, irailaren 20tik 26ra bitartean. Orotara 51 elkartek parte hartuko dute eta 54 ekitaldi antolatu dituzte. Iazko jaialdiaren bertsio murriztuaren ostean, Mintzalasai festibala bueltan da Baiona, Angelu eta Miarritzera (BAB) egitarau oparo batekin. Hamargarren edizioa du aurtengoa eta irailaren 20tik 26ra bitartean egingo da. Orotara 54 ekitaldi antolatu dituzte euskararen inguruan […]

Read More… from Mintzalasai euskararen aldeko festibala astelehenean hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Kherau taldeak ‘Phrolck’ diskoa kaleratu du

Lan berrian blues, gospel eta country estiloak entzun daitezke, taldearen soinu propioa eta herriko melodiak baztertu gabe. “Hitzak eta konposizioak pertsonalagoak dira, malenkoniatsu edo festarako aproposak, baina inoiz baino zainduagoak”. Kherau taldeak Phrolck izeneko hirugarren diskoa aurkeztu du Elkar argitaletxearen zigilupean. Lan berria iazko urtarrilean grabatzen hasi ziren arren, pandemiaren eraginez, orain arte ezin izan […]

Read More… from Kherau taldeak ‘Phrolck’ diskoa kaleratu du

Irailaren 30etik azaroaren 28ra egingo da Gasteizko Antzerki Jaialdia

Irailaren 23an hasiko da abonamenduen salmenta. Sarreren salmenta, berriz, irailaren 28an hasiko da. Hilaren 30ean abiatuko da Gasteizko Antzerki Jaialdia 35 ikuskizunez osatutako egitarauarekin, horietatik hamahiru euskal taldeen eskutik iritsiko dira. Azaroaren 28ra arte luzatuko da 46. edizioa eta Udalaren Antzoki Sarearen arduradun Marta Monfortek nabarmendu duenez, “ segurtasun-neurri guztiekin egingo da”. Prentsaurrekoan bertako konpainien […]

Read More… from Irailaren 30etik azaroaren 28ra egingo da Gasteizko Antzerki Jaialdia

Nazioarteko PEN klubaren 100. urteurrenaren harira, erakundearen historia kontatzen duen liburua aurkeztu dute

Euskal PEN taldeak euskarara ekarri du argitalpena eta euskal erakundearen historia jasotzen duen atal bat gehitu dio. Ehun urte igaro dira lehen PEN kluba Londresen jaio zenetik, eta mendeurren horren harira, nazioarteko erakundeak liburu grafikoa argitaratu du ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz. Euskal PEN-ek liburu osoaren euskarazko bertsioa ere argitara eman du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta […]

Read More… from Nazioarteko PEN klubaren 100. urteurrenaren harira, erakundearen historia kontatzen duen liburua aurkeztu dute

Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria martxan da

Abenduaren 5era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Irabazleak 12.000 euroko saria eramango du. 2022ko martxoan emango dute ezagutzera lan irabazlea. Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Sariaren deialdia martxan da. Deialdi honetarako 12.000 euroko zenbatekoa emango du Gipuzkoako Foru Aldundiak, kultura sustatzeko eta hedatzeko asmoz. “Garrantzitsua da Gipuzkoan erreferente izan diren sortzaileen memoria denboran […]

Read More… from Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria martxan da