Abian da Juana Bizkarra Arte eszenikoen sormena bultzatzeko I. egonaldirako deialdia, Getxon

Abuztuaren 4ra arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Getxoko Kultur Etxeak arte eszenikoak sortzeko lehen egonaldi-beka deitu du konpainia profesional, sendotu eta sortu berrientzat, Juana Bizkarra izenekoa, getxoztar askoren seme-alabak hezi eta hazi zituzten bertako ume-zaintzaileen omenez. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Juana Bizkarra arte eszenikoen sorkuntzarako egoitzak euskal kultura-sektoreari lagundu nahi dio, antzerki-, koreografia-, eszena-lanak […]

Read More… from Abian da Juana Bizkarra Arte eszenikoen sormena bultzatzeko I. egonaldirako deialdia, Getxon

Urmuga mendi ibilaldi musikatua martxan da

Bigarren edizioa izango da aurtengoa, iazko edizioaren arrakastaren ondoren. Dupla, Gorka eta Nerea Urbizu, Alex Sardui, edota Olatz Salvador izango dira etapa bakoitzean parte hartuko duten musikari eta taldeetako batzuk. Urmuga egitasmoaren bigarren edizioa martxan da. Mendi ibilaldi musikatu hau gaur hasi eta uztailaren 31ra arte luzatuko da Euskal Herrian zehar, 19 etapetan banatuta: “mendebaldetik ekialdera, […]

Read More… from Urmuga mendi ibilaldi musikatua martxan da

Augustin Zubikarai XXI. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Proiektuak urriaren 31ra arte bidali ahal izango dira. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du eta eleberria Elkar argitaletxearekin argitaratuko du. Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatzen dute urtero Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hamar urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zen Agustin Zubikarai beka, baina 2010ean formatuz aldatu eta nobelak […]

Read More… from Augustin Zubikarai XXI. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Iruñeko San Fermin festak ardatz hartuta, lau erakusketa paratu dituzte Ziudadelan

Udalaren arte garaikidearen bildumako 27 egileren obrak, tokiko artistek propio sortutako 57 obra, Nafarroako hainbat diseinatzailek ospatu ezin diren festatarako pentsatutako 44 kartel eta 3 ikus-entzunezko proiekzio daude ikusgai. Sanferminetan oinarrituta, lau erakusketa paratu dituzte Iruñeko Ziudadelan, irailaren 12ra arte. “Zuhurtziak eta erantzukizunak festak bertan behera uztea eragin duten urte baterako proposamena da honakoa”, adierazi […]

Read More… from Iruñeko San Fermin festak ardatz hartuta, lau erakusketa paratu dituzte Ziudadelan

Santa Maria katedralaren historia ezagutzera emateko, errealitate birtualeko hiru ikus-entzunezko aurkeztu dituzte

Pieza hauen bidez, antzinako Santa Maria elizaren gainean eraikitako egungo tenpluaren eraikuntzaren hastapenetan eta ondorengo bi mendeetan egindako lanetan murgiltzeko aukera egongo da. Santa Maria Katedrala Fundazioak errealitate birtualeko hiru ikus-entzunezko aurkeztu ditu. Hauen bidez, antzinako Santa Maria elizaren gainean eraikitako egungo tenpluaren eraikuntzaren hastapenetan eta ondorengo bi mendeetan egindako lanetan murgiltzeko aukera egongo da. […]

Read More… from Santa Maria katedralaren historia ezagutzera emateko, errealitate birtualeko hiru ikus-entzunezko aurkeztu dituzte

Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek ‘Aiztondoren zirtotsa’ lana aurkeztuko dute ostegunean

Elkarguneak iaz irabazi zuen Mintzolak eta Kilometroak Kultur Elkarteak antolatzen duten Pello Mari Otaño Beka eta urtebeteko epea izan du proiektua garatzeko. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko zenbait kidek; zehazki Beñat Iguaran, Haritz Mujika, Imanol Artola, Mikel Artola, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal kideek Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa proiektua aurkeztu zuten iaz […]

Read More… from Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek ‘Aiztondoren zirtotsa’ lana aurkeztuko dute ostegunean

Asanblada, queer, nezeser eta heteropatriarkal hitzak, besteak beste, gehitu dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegira

Batez ere, forma berriak landu dira oraingoan. Horrekin batera, garai batean baztertu ziren formak ere berreskuratu dira. Esaterako, binario, biluztu edo eskumalde. Euskaltzaindiak 592 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio. Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena […]

Read More… from Asanblada, queer, nezeser eta heteropatriarkal hitzak, besteak beste, gehitu dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegira

Etxeparek, Quebeceko Unibertsitateak eta Euskal PENek ‘Besteen ahotsa’ kongresua antolatu dute

Jardunaldi hauek eleaniztasuna eta literatura izango dute hizpide eta modu telematikoan garatuko da 2021eko urriaren 13tik 14ra bitartean Hizkuntza ez hegemonikoetako literaturan eta hizkuntza-aniztasunean interesa duten lagunentzako ekimena martxan da. Besteen ahotsa izeneko kongresua antolatu dute Laval Unibertsitateak, Etxepare Euskal Institutuak, Quebeceko PEN klubak eta Euskal PEN klubak elkarlanean, Saison Québec – Pays Basque kultur […]

Read More… from Etxeparek, Quebeceko Unibertsitateak eta Euskal PENek ‘Besteen ahotsa’ kongresua antolatu dute

‘Hitzak Zaindari’ proiektua abiatu dute euskal liburugintzaren katean lan egiten duten eragileek

kanpaina honetan zaintza izango dute ardatz. Euskal liburugintzak behar duen presentzia areagotu nahi dute beren lana ezagutzera ematearekin batera. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari kanpaina jarri dute martxan. Gipuzkoan egingo da egitasmoa, eta zaintza izango du […]

Read More… from ‘Hitzak Zaindari’ proiektua abiatu dute euskal liburugintzaren katean lan egiten duten eragileek

[Bideoa] Maialen Akizu hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

2021eko azaroaren 2an hasi eta hilabete batez, Hendaiako Nekatoenea baserrian egongo da ziurgabetasuna, sorpresa eta asmaezinaren inguruan, literatura genero anitz nahasten dituen lan hibrido bat lantzen. Hamaikagarren aldiz, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Ekimen honen bidez, euskal […]

Read More… from [Bideoa] Maialen Akizu hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko