Aritz Galarraga idazlearen oroitzapen musikatuak plazara

Gogoan dut da Hondarribiko idazlearen azken lana. Liburua aurkezteko hiru emanaldi antolatu ditu hil honetan Hondarribian, Hendaian eta Irunen. Galarragak liburuko pasarteak irakurriko ditu Ibon Rodriguez musikariaren laguntzarekin. Bere oroitzapenak paper-txataletan idazten aritu da Aritz Galarraga idazlea (Hondarribia, 1980) hainbat urtez, gero material hori beste nonbaiten erabiltzeko asmoarekin, idazten dituen prentsa artikuluetan, esaterako. Baina, hasieran […]

Read More… from Aritz Galarraga idazlearen oroitzapen musikatuak plazara

Musikaz gozatzeko parada, Elorrion

Musikaire jaialdia abian da. Petti, Audience, The Cuban Jazz Syndicate, Maria Berasarte edota Ene Kantak dira parte hartuko duten talde eta bakarlarietako batzuk. Elorrion, udan, kultura kalera irteten dela diote Musikaire jaialdia antolatzen dutenek, ez ohiko jaialdia da honakoa, musika, dantza eta antzerkia aire librean uztartzen dituena. Antolatzaileen arabera, programa, mazedonia baten modukoa da. Honetan […]

Read More… from Musikaz gozatzeko parada, Elorrion

Hizkuntza-eskubideak bermatzeko gutxieneko batzuk adosteko beharra aldarrikatu dute, Iruñean

Euskalgintzaren Kontseiluaren deiari erantzunez, ehunka herritar bildu ziren ostiralean, Iruñeko kaleetan, etorkizuneko politiketan eskubide murrizketak egon ez daitezela aldarrikatzeko. Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez! lelopean, Baluarte plazatik abiatu eta Sarasate pasealekuan amaitu zen manifestazioa, Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzartzearekin. Nafarroako Gobernuak epe laburrean argitaratzea iragarri duen Dekretu berria izan du mintzagai; […]

Read More… from Hizkuntza-eskubideak bermatzeko gutxieneko batzuk adosteko beharra aldarrikatu dute, Iruñean

Abusu ikastolak hartuko du Ibilaldia 2022 antolatzeko lekukoa

Erro, harri, har lelopean, 2022ko maiatzaren 29an ospatuko da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, Bilbon. Pandemia osteko lehen jai handia izango dela nabarmendu dute. Abusu ikastolak hartuko du datorren urteko Ibilaldia antolatzeko ardura. Bilbon egin dute aurkezpena eta bertan, hurrengo ediziorako helburuak eta zehar lerroak azaldu dituzte. “2022ko maiatzaren 29n ospatuko dugu Ibilaldia eta familia zein […]

Read More… from Abusu ikastolak hartuko du Ibilaldia 2022 antolatzeko lekukoa

Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak ‘Gazte’ kale ikuskizuna estreinatuko dute bihar, Hondarribian

Gazteekin sortutako ikuskizuna da. Gazteak mintzo dira eta mintzagai dira. Kasino Zaharreko lorategian, arratsaldeko 19:00etan estreinatuko dute obra. Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak elkarrekin sortzen duten laugarren ikuskizuna da Gazte. Aurretik Amantalen ahotsa (2012), Itsasoaren emaztea (2013) eta Sagartu (2017) izan ziren. Bederatzi urteko ibilbidea egin dute elkarrekin estetika eta lengoaia propio baten bila, […]

Read More… from Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak ‘Gazte’ kale ikuskizuna estreinatuko dute bihar, Hondarribian

[BIDEOA] Joxemari Iturralde idazleak ‘Udaberria Sutan, ia ehun haiku’ liburua kaleratu du

Pamiela argitaletxearekin argitaratu du 99 haiku biltzen dituen antologia. Udaberria Sutan, ia ehun haiku izeneko poesia liburuarekin heldu da Joxemari Iturralde (Tolosa, 1951) Donostiako Liburu Azokara. Idazleak gaur aurkeztu du liburua Konstituzio plazako Udal liburutegian, eta izenburuak berak dion bezala, 99 haikuz osaturiko antologia bat da. Egileak poesia liburu berezia dela azaldu du, izan ere, […]

Read More… from [BIDEOA] Joxemari Iturralde idazleak ‘Udaberria Sutan, ia ehun haiku’ liburua kaleratu du

Shandra Martinez ilustratzailearen erakusketa berria ikusgai Errenterian

Artista gipuzkoarraren obrak uztailaren 1etik 30era ikusi ahal izango dira Xenpelan Etxean. Bihar, uztailak 1, Shandra Martinez (Errenteria, 1977)  ilustratzailearen obrak biltzen dituen erakusketak ateak irekiko ditu, Errenteriako Xenpelar Etxean. Honetan, 2019tik 2021era bitartean egindako ilustrazio originalak ikus daitezke, hiru gunetan banatuta. Lehenengo gunean hainbat obra original daude ikusgai, tinta-gouache eta akuarela paperean. Emakumeen irudiak […]

Read More… from Shandra Martinez ilustratzailearen erakusketa berria ikusgai Errenterian

Uztailaren 2an abiatuko da NeskArtFest, emakumeen arte eszenikoen jaialdi berria, Urduñan

Jaialdiak emakume artistek eta sortzaileek kulturaren munduan egiten duten lana ikusaraztea du helburu. Neskartfest, Arte Eszenikoen Euskal Herriko Emakumeen Jaialdia, emakume artistek eta sortzaileek kulturaren munduan egiten duten lana ikusarazteko helburuarekin sortu da, Kuluxka konpainiaren eskutik eta Urduñako Udalaren laguntzarekin. Uztailaren 2an eta 3an hainbat genero eta estilo eszenikoko proposamenak eskainiko dira bertan, beti ere […]

Read More… from Uztailaren 2an abiatuko da NeskArtFest, emakumeen arte eszenikoen jaialdi berria, Urduñan

Lesakako Sorginxulo kultur bilguneak Udako Zikloaren II. edizioa aurkeztu du

Miceren kontzertuarekin abiatuko da zikloa, uztailaren 16an, Lesakako Plazan. Ondotik, beste hainbat ekitaldik emango diote jarraipena zikloari. Lesakako Sorginxulo kultur bilguneak Udako Zikloaren bigarren edizioa antolatu du. “Iazko bideari jarraituz, garai hauetan hain beharrezkoak ditugun sormenean eta bizipozean oinarritutako eskaintza anitza dakar aurtengo edizioak, hilabete luzez landurikoa”, adierazi dute elkarteko kideek. Zikloa uztailean abiatuko da […]

Read More… from Lesakako Sorginxulo kultur bilguneak Udako Zikloaren II. edizioa aurkeztu du

Elena Martinezek ‘Egun gorrietan’ saiakera liburua aurkeztu du

Gizartean mugitzen diren indar ageriko zein isilpekoagoen arteko dialektikari etengabe erreparatuz idatzi du liburua egileak. Gogoeta liburua da Elena Martinez Rubio idazle eta filosofoak (Bilbo, 1957) Egun gorrietan izenburupean gaur, Donostian aurkeztu duena. Alberdania argitaletxearen eskutik kaleratutako lanak hogeita bost pieza biltzen ditu, eta Jorge Gimenez Bech editorearen arabera, honetan ere bere “askotarikotasuna” agertzen da, […]

Read More… from Elena Martinezek ‘Egun gorrietan’ saiakera liburua aurkeztu du