Musika Bulegoa sariek Euskal Herriko 10 musika talde, artista, erakunde zein proiekturen lana aitortu dute

Korrontzi, Ander Telleria, Arineketan, Belako, Brais Novoa Loira, Izaro, Noa & The Hell Drinkers, Petti, Sara Zozaya, eta Euskal Kultur Erakundea izan dira hamar sarituak. Miarritzeko Atabal aretoan egin da Musika Bulegoa 2021 sariak banatzeko ekitaldia. Bertan, hamar musika talde, artista, erakunde zein proiekturen lana aitortu dute. Bosgarren edizio honetarako 107 proposamen jaso dira eta […]

Read More… from Musika Bulegoa sariek Euskal Herriko 10 musika talde, artista, erakunde zein proiekturen lana aitortu dute

EZAEk ‘Zinemazale Berriak’ programa abiatuko du maiatzaren 23tik aurrera

Ikusle berriak erakartzea du helburu ekimenak. Maiatzaren 23an hasiko da, eta Zinema Euskaraz-en katalogoan dauden euskarazko filmak proiektatuko dira asteburuetan, goizeko ordutegian. EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak Zinemazale Berriak programa jarriko du abian maiatzaren 23tik azaroaren 14ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin. Ekimen honekin ikusle berriak zinema aretoetara joan daitezen sustatu […]

Read More… from EZAEk ‘Zinemazale Berriak’ programa abiatuko du maiatzaren 23tik aurrera

Ikastolen jaiek Euskal Joko eta Kirolen Topaketak aurkeztu dituzte

Topaketa hauen oinarria ludikoa izango dela adierazi dute Ikastolen elkarteko kideek. “Lehia egongo den arren, ongi pasatzea da helburua, elkar ezagutu, harremanak estutu eta guztiak txapeldun izatea. Ikastolen jaiek, Ikastolak Herriari dinamikaren baitan, Euskal Joko eta Kirolak ekimena antolatu dute gaur, Euskadiko Herri Kirol Federazioaren egoitzan. Azaldu dutenez, bost topaketa antolatu dituzte: Ipar Euskal Herrian, […]

Read More… from Ikastolen jaiek Euskal Joko eta Kirolen Topaketak aurkeztu dituzte

‘21 aulki’ zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Oiartzunen

Ohiko moduan, sorkuntza tailerrak, performance partehartzaileak eta emanaldiak uztartuko dituzte, Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan eta Udal aretoan. Aurten ere arte diziplina ezberdinen eta publikoaren arteko elkargune izan nahi duen 21 aulki zikloa antolatu du Metrokoadroka Sormen Laborategiak, Oiartzunen. Ohiko moduan, sorkuntza tailerrak, performance partehartzaileak eta emanaldiak uztartuko dituzte. Zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Ainara Lasa […]

Read More… from ‘21 aulki’ zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Oiartzunen

Mintzolak Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak egingo ditu ekainaren 4an, Amasa-Villabonan

Soinu artxiboen egitasmo eta esperientziak partekatzeko gunea izango da Subijana etxea. Jardunaldiak jarraitzeko izena eman beharko da ekainaren 3a baino lehen. Iazko etenaren ostean, Mintzola ahozko lantegiak Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak berreskuratuko ditu berriro ere. Dokumentazio alorraren inguruko eta, bereziki, Euskal Herriko dokumentazio gaien inguruko gogoetak bultzatzeko eta ezagutarazteko helburuarekin sortu ziren jardunaldiok, eta aurtengoan, soinu […]

Read More… from Mintzolak Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak egingo ditu ekainaren 4an, Amasa-Villabonan

Gatom rap abeslariak ‘Bass Country’ izeneko disko laburra aurkeztu du

Reggae doinuetan oinarritutako lau kanta biltzen ditu lan berriak. Abestiekin kolektibotasuna bultzatu eta jendartearen eraldaketa sustatu nahi izan du abeslariak. Gatom rap abeslari bermeotarra 2010. urtean murgildu zen musika munduan eta urte horretako amaieran bertan, bere lehenengo maketa aurkeztu zuen jada. Handik aurrera, hainbat lan argitaratu ditu euskaraz eta gaztelaniaz. 2015 eta 2016. urteetan, esaterako, […]

Read More… from Gatom rap abeslariak ‘Bass Country’ izeneko disko laburra aurkeztu du

Eneko Bidegain ikertzaileak irabazi du ‘Jon Bilbao 2021’ katedra

Euskal Herrian jatorria duten eta diasporan bizi diren euskal herritarrek Euskal Herriari buruzko informazioa nola lortzen duten aztertuko du. Eneko Bidegain idazle eta kazelaria (Baiona, 1975) izango da aurtengo Jon Bilbao Katedrarako ikerlaria. Bidegainek hilabeteko egonaldia egingo du abuztu eta abendu artean, AEBetako University of Nevada, Renoko Center For Basque Studies egoitzan. Ikerlariak Euskal Herri kontinentaleko jatorriko […]

Read More… from Eneko Bidegain ikertzaileak irabazi du ‘Jon Bilbao 2021’ katedra

Xabier Gallastegi ‘Xagu’: “Kantak egiten jarraitzeko milaka arrazoi ditugu oraindik”

Bost urteko etenaldiaren ostean, Iheskide taldea bueltan da Tinko gurean izeneko disko berriarekin. Elorrioko musikariek, orain hirukote formatuan, zortzi kantuz osatutako lana kaleratu dute. Disko laburra, azkarra eta energiaz beterik datorrela diote. […]

Read More… from Xabier Gallastegi ‘Xagu’: “Kantak egiten jarraitzeko milaka arrazoi ditugu oraindik”

14 emakumek euskararen sustapenean eta normalizazioan egindako lanaren berri emateko erakusketa, Leitzan

Hemen baditun 14 erakusketa euskararen alde lan egin duten eta lan egiten ari diren emakume guztientzako omenaldia da. Hilaren 21era arte egongo da zabalik, Leitzako Herri Aretoan. Hemen baditun 14 izenpean, erakusketak hamalau emakume biltzen ditu, XX. mendean euskararen alde hainbat esparrutan lan egin zutenak: irakaskuntzan eta ikerkuntzan, musikagintzan, kazetaritzan, idazkuntzan eta bertsolaritzan, zinemagintzan, administrazioan, […]

Read More… from 14 emakumek euskararen sustapenean eta normalizazioan egindako lanaren berri emateko erakusketa, Leitzan

Udako Bertso Eskola egingo dute ekainaren 29an eta 30ean, Iruñean

Katakrak liburu-dendan izango da ikastaroa, eta gogoetak partekatzeko gunea ez ezik, ariketa praktikoak egiteko gunea ere izango da. Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) udako ikastaroen eskaintzaren baitan, Bertsozale elkarteak Udako Bertso Eskola antolatu du. Iruñeko Katakrak liburu-dendan izango da bi eguneko ikastaldia, ekainaren 29an eta 30ean, goizez eta arratsaldez. UEUk gaur argitaratu du xehetasunez aurtengo udako […]

Read More… from Udako Bertso Eskola egingo dute ekainaren 29an eta 30ean, Iruñean