Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldi berezia egin du, gaur, Bilboko EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko astean Irungo Udaltzaingorako deialdi publikoko hizkuntza eskakizuna atzera bota ondoren, epaiari buruzko irakurketa egiteko. Agerraldian Kontseiluko idazkari nagusiaz gain, bilgunea osatzen duten hainbat eragileetako ordezkariak izan dira: AEK, Berria, Euskal Herriko Ikastolak, Elkar, Euskaltzaleen Topagunea, IKA, EMUN, EHE, Elhuyar, Hizkuntz Eskubideen Behatokia, […]
Paul Bilbao: “Egun indarrean dagoen legeriak uzten dituen aukerak auzitegietatik epaien bidez ixten ari dira”
