80 ekitaldi baino gehiago aurten ere euskararen lekukoa kalean egon dadin

AEK-k 80 ekitaldi baino gehiago antolatu zituen atzo, aurten ere euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin. Euskal Herriko herrialde guztietan izan ziren ekitaldiak, eguerdiko 12etan, “ekitaldi xumeak izan ziren, ordu erdikoak, unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak”. Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! izeneko dinamikaren barruan antolatutako ekitaldi hauek, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko izan dira. AEK-k […]

Read More… from 80 ekitaldi baino gehiago aurten ere euskararen lekukoa kalean egon dadin

2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute

Apirilaren 17an abiatuko da Izarran eta maiatzaren 22an amaituko da Legutioko kiroldegian.  “Udazkenean Arabako txapelketako lau kanporaketa saio egin ondoren, egoeraren ziurgabetasunak bultzatuta eta banakako txapelketak izan zitzakeen oztopoen aurrean txapelketari forma aldatzea erabaki zen”, azaldu du Bertsozale elkarteak. “Bertsolariek lasai kantatu ahal izateko baldintza egokiak bermatzen ez zirenez eta egoeraren aldakortasunak berak sortu zitzakeen […]

Read More… from 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute

Irakurketa poetikoen ziklo bat abiatuko da gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Leire Bilbao idazlearen emanaldiarekin abiatuko da Poetika zikloa. Ondarroako idazlearekin batera, Yolanda Arrieta idazlea eta Claudia Alduncin Musikeneko klarinetistaren musika izango dira. Poetika izeneko poesia ziklo berria aurkeztu dute, gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Zikloa gaur bertan abiatuko da eta ekainera arte luzatuko da. Ekimenak lau poetek eskainitako lau errezital eskainiko ditu guztira, nork bere […]

Read More… from Irakurketa poetikoen ziklo bat abiatuko da gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Gasteizko Artium Museoak ‘Katinka Bock. Logbook’ erakusketa aurkeztu du

Artistak azken bost urteetan egindako obra sorta bat jasotzen du erakusketak, batzuk Artiumerako propio sortu ditu.  Katinka Bock. Logbook erakusketak artistaren oraingo lanak ezagutzeko aukera eskainiko du, haren ibilbidearen funtsezko ezaugarriekin: Eskultura, arkitektura eta hizkuntzaren eremuen arteko etengabeko trukea. Bock-en eta bertako artisauen arteko elkarlanetik eta museoko espazioak balearen sabelarekin edo itsasontzi baten sotoarekin lotzetik […]

Read More… from Gasteizko Artium Museoak ‘Katinka Bock. Logbook’ erakusketa aurkeztu du

Bilboko Euskal Museoak Zamudioko kanpoko biltegi berria aurkeztuko du

Bildumako 50.000 pieza baino gehiago kanpoko biltegira eramaten ari dira, eta dagoeneko 25.000 objektu mugitu dira. Bilboko Euskal Museoak Zamudioko kanpoko biltegi berria aurkeztu du. Honetan bildumaren zatirik handiena kontserbazio-neurri zorrotzen arabera gordeko da. Euskal Museoak bederatzi biltegi izan ditu orain arte Unamuno plazan duen eraikinean. Gaur egun, bertan gordetako bildumako 50.000 pieza baino gehiago […]

Read More… from Bilboko Euskal Museoak Zamudioko kanpoko biltegi berria aurkeztuko du

4000 lagun baino gehiago bildu ditu Loraldia Festibalak

Euskal Herri osotik heldu diren 120 artista baino gehiago izan dira Loraldia Festibalean eta euskararen unibertsoa sortzeko konpromisoa plazaratu da. Bilboko Loraldia jaialdiaren zazpigarren edizioa amaitu da jada eta orain balantzea egiteko unea heldu zaio kultur elkarteari. Bizi dugun osasun egoerak baldintzatutako edizioa izan bada ere, balorazioa positiboa izan dela dio. Ondorio hau ateratzeko hamaika […]

Read More… from 4000 lagun baino gehiago bildu ditu Loraldia Festibalak

‘Emakume kartagileak. Memoria bizia’ erakusketa aurkeztu du Gasteizko Bibat Museoak

Erakusketarekin batera, Heraclio Fournierreko emakume kartagileen historia. Memoria biziaren adierazpen bat liburua ere aurkeztu dute. Erakusketa 2022ko urtarrilaren 31ra arte bisitatu ahal izango da. Iaz 150 urte bete ziren Heraclio Fournierrek Naipes Heraclio Fournier inprimaketa enpresa sortu zuenetik. Urteurrenaren harira, bertako emakume kartagile guztiak omendu nahi izan dituzte. Horretarako, Emakume kartagileak. Memoria bizia erakusketa aurkeztu […]

Read More… from ‘Emakume kartagileak. Memoria bizia’ erakusketa aurkeztu du Gasteizko Bibat Museoak

(H)emen elkarteak ikus-entzunezko sektoreko emakumeak ahalduntzeko mentoretza programa abiatu du

Aukera programan parte hartu nahi dutenek apirilaren 26ra arte izango dute euren proposamenak aurkezteko epea zabalik. “Etorkizuna izango diren ikus-entzunezko emakume gazteei lehen aukera emateko asmoz” jaio da Aukera programa. (H)emen elkarteak azaldu duenez, “Kulturaren Euskal Behatokiak 2016an egindako ikerketaren arabera, ikus-entzunezko ikasketak egiten dituzten pertsonen % 55 emakumeak dira. Hala ere, euskal ekoizpenetako lantaldeetan, […]

Read More… from (H)emen elkarteak ikus-entzunezko sektoreko emakumeak ahalduntzeko mentoretza programa abiatu du

Ibil bedi taldea: “Denbora dezente izan dugu bakarrik egoteko eta idazteko, horrek berezitasun puntu bat eman die kantuei”

Ibil bedi talde nafarrak Beltxarga Beltza izeneko bigarren diskoa plazaratu du, hamaika kantuk osatzen dute lan hau eta boskoteak berak ekoitzi, grabatu eta nahastu du. Amets Arangurenek eta Ibai Osinagak disko berriari buruzko xehetasunak eman dizkigute. […]

Read More… from Ibil bedi taldea: “Denbora dezente izan dugu bakarrik egoteko eta idazteko, horrek berezitasun puntu bat eman die kantuei”

Durango 1936 Kultur Elkarteak hirugarren urtekaria aurkeztu du

Argitalpenean, besteak beste, Jon Irazabali elkarrizketa luzea eta 1978ko ekainaren 23an guardia zibilak tiroz hildako Jose Emilio Fernandez Perezen historia jaso dituzte. Urtekaria laster jarriko dute salgai ohiko puntuetan, 2 euroan. Bertsio digitala eskuragarri dago jada. Durango 1936 Kultur Elkarteak hirugarren urtekaria aurkeztu du gaur, goizean, Bizkaiko herri horretako Arte eta Historia museoan. Elkarteak berak […]

Read More… from Durango 1936 Kultur Elkarteak hirugarren urtekaria aurkeztu du