[BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Reset’ nobela distopikoa kaleratu du

Nobela hau idazterako orduan bi kezka nagusi izan ditu buruan egileak: teknologiaren gehiegizko erabilpena eta deskarbonizazioa. Aitziber Etxeberria idazleak Reset nobela distopikoa kaleratu du Erein argitaletxearen eskutik. Honetan, etorkizun hurbil bat irudikatzen du, ustezko gizarte hobeago batek dituen gabeziak erakutsiz eta etorkizuneko gizarte ereduei buruz hausnartuz. Alegiaroaren 46.urtea. Klaustro Zuriak gidatzen duen M eremuko gizarte […]

Read More… from [BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Reset’ nobela distopikoa kaleratu du

‘Gipuzkoa behin betiko’ erakusketa zabaldu dute Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan

Erakusketa 2026ko urtarrilaren 4ra arte bisitatu ahal izango da. Gipuzkoa hitza, zehazki “Ipuscua”, lehenengo aldiz dokumentu batean agertu zenetik mila urte betetzen dira aurten, eta herrialdea osatu eta bermatu zen XIX. mendea aztertzen duen erakusketa ireki nahi izan du Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak. Maria Jose Telleria Ondare Kulturaleko zuzendariak azpimarratu duenez, “erakusketak iraganera begiratzeko aukera ematen […]

Read More… from ‘Gipuzkoa behin betiko’ erakusketa zabaldu dute Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan

Kalerki jaialdia egingo dute uztailaren 3tik 5era, Zarautzen

Mota guztietako ikuskizunak izango dira: antzerkia, ikuskizun ibiltariak, zirkua eta dantza. Uztailaren 3tik 5era bitartean, Kalerki Kaleko Arteen Jaialdiaren 32. edizioa egingo da Zarautzen. Egun hauetan zehar, antzerkia, dantza, zirkua eta beste hainbat diziplinatako ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute zarauztarrek. Orotara hamaika ikuskizun izango dira, “ohi bezala, Euskal Herriko konpainien presentzia izango dugu, baina aurtengo […]

Read More… from Kalerki jaialdia egingo dute uztailaren 3tik 5era, Zarautzen

Bilboko Bira kulturguneak ezin izango dio eutsi orainarteko kultura-programazioari

Kulturguneak amaitutzat eman du aurtengo ikasturtea. 2024ko irailetik ekainera bitartean, 290 kultur-hitzordu hartu ditu. Bira kulturguneak sare sozialetan zabaldu duen oharrean adierazi duenez, datorren ikasturtean ezin izango dio eutsi azken urteetako funtzionamenduari (lan profesionala + militantzia) eta horrek agendan eta proiektuan eragina izango duela nabarmendu dute bertako kideek. Adierazi dutenez, “birakideon ekarpena alde batera, administrazioko […]

Read More… from Bilboko Bira kulturguneak ezin izango dio eutsi orainarteko kultura-programazioari

Ostiralean abiatuko da EHZ festibala, Arberatzen

Besteak beste, kontzertuak, hitzaldiak, ikuskizunak eta haurren txokoa izango dira igandera bitartean. Hiru egun baino ez dira falta Euskal Herria Zuzenean Festibalari hasiera emateko eta Arberatzen muntaketa lanak aurrera doaz. Datorren ostiraletik igandera izango da aurtengo edizioa eta eskaintza zabala izango da aurtengoan ere, “musikaz, hitzaldiez, haurren txokoaz, ikuskizunez eta beste hainbestez gozatu nahi baduzu […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da EHZ festibala, Arberatzen

‘Ramon Masats, argazkilari isila’ erakusketa paratu dute Iruñeko Kondestablen

Udalak eta Foto Colectania fundazioak omenaldia egin nahi izan diote 1960ko hamarkadan eraginik handiena izan zuen argazkilariari, ironiaz dokumentatu baitzuen gerraostea. Abuztuaren 28ra arte egongo da ikusgai Ramon Masatsen antzinako argazkien erakusketa, Iruñeko Kondestablen. Argazki batzuk duela gutxira arte inoiz erakutsi gabekoak dira eta denak egileak berrikusitakoak. 2024an zendu zen Masats, 92 urte zituela, eta […]

Read More… from ‘Ramon Masats, argazkilari isila’ erakusketa paratu dute Iruñeko Kondestablen

Musikolore jaialdia egingo dute uztailaren 2tik 5era, Hendaian

Zinema, musika edota dantza dakar aurtengo egitarauak kultura aniztasuna bultzatzeko asmoz. Lehen edizioak iaz izan zuen arrakastaren ondoren, Hendaiako Herriko Etxeak Musikolore jaialdia antolatuko du aurten ere uztailaren 2tik 5era bitartean. “Aurten, egitaraua lau egunetara zabaldu dugu, formatu mota anitzi leku egiteko. Esperientzia berriak, oroitzeko modukoak, murgiltzekoak ekarriko ditu horrek, baita ezustekoren bat edo beste […]

Read More… from Musikolore jaialdia egingo dute uztailaren 2tik 5era, Hendaian

Gaur abiatuko da Zinegoak jaialdia Taiwaneko queer zinemaren omenaldiarekin

Zero Chou, Zinegoak 2025 ohorezko saria, Ez da Bilbon izango osasun-arrazoiengatik. Hoho Liu bere hainbat filmetako argazki-zuzendariak jasoko du saria. Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia gaur hasiko da ofizialki Arriaga Antzokian egingo den irekiera-ekitaldiarekin. Galak hainbat osagai izango ditu, hala nola Esanezinen emanaldia, Aner Peritz bertsolariaren parte-hartzea eta Sara Fantovaren Jone, batzuetan […]

Read More… from Gaur abiatuko da Zinegoak jaialdia Taiwaneko queer zinemaren omenaldiarekin

Euskal Herriko Gazte Feministek udazkenean egingo den Baterajotzearen kantua plazaratu dute ‘Su hau dena’ izenpean

Aissa Intxausti eta Aner Peritz bertsolariek idatzi dute letra eta Olatz Salvador eta Iholdi Beristain musikariek jarri diote ahotsa. Urriaren 31tik azaroaren 2ra izango da Baterajotzea Zaldibarren. Euskal Herriko Gazte Feministek udazkenean Zaldibarren egingo duten Baterajotzearen kantua plazaratu dute Su hau dena izenpean. Abestiaren bidez menderatuen aurkako gerrak azaleratu nahi izan dituzte, eta lubaki feministak […]

Read More… from Euskal Herriko Gazte Feministek udazkenean egingo den Baterajotzearen kantua plazaratu dute ‘Su hau dena’ izenpean

Uztailaren 4tik 6ra egingo da Kaleka antzerki jaialdia, Lekeition

Guztira udalerri osoan zehar banatuko diren 13 ikuskizun taularatuko dira. Antolatzaileek “aniztasuna eta kalitatea” azpimarratu dute egitarauari dagokionez. Lau atal nagusitan banatuko da: Kaleka Ofiziala, Kaleka Scratch, Kalekaz Blai eta Kalekari. Lekeitioko Kale Arteen Jaialdia bere 35. ediziora iritsi da, arte garaikidea, parte-hartzailea eta berritzailea kalera ateratzeko apustuari tinko eutsiz. Uztailaren 4tik 6ra bitartean izango […]

Read More… from Uztailaren 4tik 6ra egingo da Kaleka antzerki jaialdia, Lekeition