Artekartu konpainiarentzat 2021eko Lautan Hiru laguntza, ‘Hauts artean’ lanagatik

Epaimahaiko kideen arabera, lan “zirikagarria da” Hauts artean. Gidoiaren “erritmo biziaz” gain, istorioak azken aldera erakusten duen “ezustea” ere nabarmendu dute. Lautan Hiru jaialdiaren hirugarren edizioa udaberrira atzeratu da. 2021eko Lautan Hiru laguntza Artekartu konpainiak irabazi duela iragarri du Euskaltzaindiak, Hauts artean lan laburrari esker. Urtzi Oleagak zuzentzen duen konpainiak 1.000 euroko saria eskuratuko du […]

Read More… from Artekartu konpainiarentzat 2021eko Lautan Hiru laguntza, ‘Hauts artean’ lanagatik

[BIDEOA] Iñaki Irisarri idazleak ‘…eta infernuko demonioa adiskide’ eleberria plazaratu du

Abenturazko eleberri laburra eta akzio bizikoa dugu Irisarriren aurreneko liburua, 1811n Nafarroako mendialdean kokatua. Iñaki Irisarri idazleak (Iruñea, 1969) ‘…eta infernuko demonioa adiskide’ eleberria kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Abenturazko eleberri laburra eta akzio bizikoa dugu idazleak dakarrena, 1811n Nafarroako mendialdean kokatua. Hiru urte dira Napoleonen tropak Pirinioak zeharkatu eta Iruñeko zitadelaz jabetu zirenetik. Bertako […]

Read More… from [BIDEOA] Iñaki Irisarri idazleak ‘…eta infernuko demonioa adiskide’ eleberria plazaratu du

Habian!-eko ehungintza sortzaileen lanak, Errenteriako Jantziaren Zentroan ikusgai

Saioa Matxain, Anne Gajate eta Ruben Pantiga ehungintza sortzaileak Habian! hazitegiko egoiliarrak dira. Saioa Matxainek, Anne Gajatek eta Ruben Pantigak Habian! hazitegian ezagutu dute elkar, eta bertan landutako lanekin Egunsentia: Torrekuatik diseinatzen izeneko erakusketa zabaldu dute Errenteriako Jantziaren Zentroan. Honetan, Idoia Lizeaga bitxi diseinatzaile eta lore maistrak kolaboratzaile gisa parte hartu du, bere hainbat pieza […]

Read More… from Habian!-eko ehungintza sortzaileen lanak, Errenteriako Jantziaren Zentroan ikusgai

32 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean

900 film baino gehiago jaso dira, hainbat herrialdetakoak. Denak bat datoz jaialdiaren espirituarekin: “errealitatea hautematea ikuspuntu independente eta beharrezko batetik”. Hogei herrialdetako hogeita hamabi film lehiatuko dira 2021eko martxoaren 15etik 20ra bitartean Iruñean egingo den Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean. Jaso diren 900 film ingurutik 6 film luze eta 26 film labur aukeratu dira. Jaialdiaren aurtengo […]

Read More… from 32 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean

Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi programa martxan da Bilbon

Ekimen honetan 10 eta 18 urte bitarteko gazteek beren sormena eta talentua erakusteko eta garatzeko aukera izango dute. Harrapazank programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean garatzen du, eta Bilboko gazteen artean euskara sustatzea du helburu, “aisialdirako aukerak eskainiz, erakargarriak eta haien gustuen araberakoak”, azaldu dute. Aurten, egungo osasun egoeraren ondorioz, programazioaren zatirik handiena online eskainiko […]

Read More… from Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi programa martxan da Bilbon

Artedramak ‘Atzerrian lurra garratz’ antzezlana estreinatuko du Otsailaren 12an, oñatin

“Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu? Esaera zaharrak dioen bezala: Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”. Bi urte luzez ezkutuan egindako lan mardularen ostean, Artedrama Arte Eszenikoen plataforma Atzerrian lurra garratz izeneko antzezlanarekin […]

Read More… from Artedramak ‘Atzerrian lurra garratz’ antzezlana estreinatuko du Otsailaren 12an, oñatin

Euskal kulturaren sormena sustatzeko egitasmo berria martxan da Araban

TopArabak euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea ditu helburu. Aurten lehenengo aldiz Oihaneder Euskararen Etxeak TopAraba egitasmoa jarriko du martxan. Kultura diziplina ezberdinetako sortzaile arabarrei zuzendutako proposamena da eta euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea ditu helburu. Egitasmoak otsailaren 27an egingo den topaketan izango du […]

Read More… from Euskal kulturaren sormena sustatzeko egitasmo berria martxan da Araban

Tanttaka Teatroak ‘Ameriketako bidaia’ antzezlana taularatuko du Arrigorriagan

Getxon estreinatu ondoren, Tanttakak euskarazko bertsioa taularatuko du lehen aldiz, Arrigorriagako Lonbo aretoan, otsailaren 12an. Tanttaka Teatroak Ameriketako bidaia izeneko antzezlana taularatuko du euskaraz otsailaren 12an, Arrigorriagako Lonbo aretoan. Mireia Gabilondoren gidaritzapean Miren Arrieta eta Nerea Mazo aktoreak ikusiko ditugu taula gainean. Sinopsia: Jone (Nerea Mazo) eta Maria (Miren Arrieta) nerabeek Estatu Batuetan egindako ikasturtea […]

Read More… from Tanttaka Teatroak ‘Ameriketako bidaia’ antzezlana taularatuko du Arrigorriagan

Elias Querejeta Zine Eskolan izena emateko epea zabalik da

2021-2022 ikasturterako izen ematea gaur hasi eta martxoaren 31ra arte egongo da zabalik. Gaur, otsailak 1, zabaldu da Elias Querejeta Zine Eskolaren (EQZE) 2021-2022 ikasturterako izena emateko epea. Laugarren deialdi hau ez da bi zatitan egingo, aurreko ikasturteetan egin den bezala, oraingoan epe bakar bat egongo da, bederatzi astekoa eta 2022ko martxoaren 31n amaituko da. […]

Read More… from Elias Querejeta Zine Eskolan izena emateko epea zabalik da

Emakumeak ardatz BBK Aretoaren aurtengo egitarauan

Memoria, gizontasun berriak, feminismoa edo identitatea dira denboraldi berri honetarako proposatu diren gaietako batzuk. BBK Aretoak “aro berrirako programazio konprometitua” aurkeztu du. Onintze Ituiño eta Maria Goirizelaia arduratuko dira espazio honen antzerki arloko zuzendaritza artistikoaz eta, aurten, emakumea ardatz izango duen gizarte-programazioa garatuko dute. Emakumeek zuzendutako eta idatzitako ikuskizunez josita egongo da programazioa, eurak oraindik […]

Read More… from Emakumeak ardatz BBK Aretoaren aurtengo egitarauan