Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Egitasmoak bi helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea, eta Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzea klubei eta antolatzaileei babesa emanez. Katapulta Tour musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuituan izen emateko epea zabalik da otsailaren 5era arte. Musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da Katapulta Tour, eta […]

Read More… from Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Sari Bikoitza dakar aurtengo Tene Mujika Bekak

Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek amatasunari eta feminismoari buruzko elkarrizketa-sorta bat landuko dute. Jon Abrilek, berriz, emakumeen lanbideei buruzko ikerketa bat egingo du. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duten Tene Mujika Bekak. Aurtengoan proiektu ugari eta maila handikoak aurkeztu direla nabarmendu dute eta horien […]

Read More… from Sari Bikoitza dakar aurtengo Tene Mujika Bekak

[BIDEOA] Sumatra uhartean kokatu du Jon Arretxek ‘Trumoiaren alaba’ abentura eleberria

Haur eta Gazte Literaturan idazten duen hirugarren lana da Trumoiaren alaba. Ez da erreza Jon Arretxe (Basauri, 1963) idazlea haur eta gazteentzako liburuak idazten ikustea, literaturan ibilbide oparoa egina duen arren, orain arte bi liburu baino ez ditu argitaratu gaztetxoei zuzenduta: Harresi handirantz (1997) eta Beti iparralderantz (2014). Oraingo honetan Trumoiaren alaba ( Erein) izeneko […]

Read More… from [BIDEOA] Sumatra uhartean kokatu du Jon Arretxek ‘Trumoiaren alaba’ abentura eleberria

Bilboko Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa martxan da

Martxoaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik Bilboko lehiaketarik zaharrena da Gabriel Arestirena. Aurten 28. edizioa beteko du eta urtetik urtera parte hartzen dutenen kopurua handitzen doa. Euskaraz idazten animatzen direnak ere gero eta gehiago dira ekimen honetan. Lehiaketak 3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko akzesit bi banatuko ditu modalitate bakoitzean, euskaraz […]

Read More… from Bilboko Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa martxan da

Hesian taldeak agur esan du

Ibilbide oparoa egin du taldeak zortzi disko grabatu baititu hamabost urte hauetan. Hamabost urteko ibilbidearen ostean, agur esatea erabaki du Hesian taldeak. Sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez eman du ezagutzera erabakia, “hasiera guztiek bere amaiera dute, eta orain, guri, kantuz, izerdiz, maitasunez, borrokaz, barrez eta malkoz jositako istorio honi amaiera ematea dagokigu”, adierazi dute. […]

Read More… from Hesian taldeak agur esan du

Gazte Klik Klak lehiaketaren ‘Hiri orbainak’ erakusketa otsailaren 14ra arte ikusgai ARTgian

Ikusgai dauden lanen artean hiri-orbainak kontzeptuaren askotariko interpretazioak aurki daitezke, hori izan baita aurtengo lehiaketarako proposatutako gaia. Gasteizko Udalak 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzat antolatzen duen Gazte Klik Klak argazki eta bideo digitalen lehiaketaren emaitza da Hiri orbainak erakusketa. Hamabigarren edizio honetan,  41 gaztek 54 lan aurkeztu dituzte guztira: 44 argazki bilduma eta 10 […]

Read More… from Gazte Klik Klak lehiaketaren ‘Hiri orbainak’ erakusketa otsailaren 14ra arte ikusgai ARTgian

[BIDEOA] Nerea Arrien idazleak etxeari buruzko gogoeta bat dakar ‘Etxegabetuak’ eleberrian

Ametsez, iraganez edota nostalgiaz eraikitako etxeetan jarri du arreta Lekeitioko idazleak. Adreiluzkoak dira kaletik ikusten ditugun etxeak, baina badira adreiluarekin inoiz eraikiko ez diren beste etxe mota batzuk ere: ametsez, iraganez edota nostalgiaz sortu diren horiek, zerbait abstraktuaz osatuak izan dira “eraikin” mota hauek.  Nerea Arrien (Lekeitio, 1976) idazleak etxeari buruzko gogoeta bat dakar gaur […]

Read More… from [BIDEOA] Nerea Arrien idazleak etxeari buruzko gogoeta bat dakar ‘Etxegabetuak’ eleberrian

Azken sei hilabeteotan 600 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

Azken sei hilabeteotan hiztegiari gehitutako hitz berriak ez dira asko (foliazio, altimetria, siroko, gaixto, pott, xixtrin…). Azpisarrerei dagokionez, baina, badira adibide bitxiak. Esaterako, parranda egin, zahagi egin (erabat mozkortu), zaharrak berri, zereko zera, zirika egin,… Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. Hartara, azken sei hilabeteotan 600 forma berri […]

Read More… from Azken sei hilabeteotan 600 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 13. edizioa abiatu du Elkar Fundazioak

Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu lehiaketak. Lanak aurkezteko epea apirilaren 16ra arte egongo da zabalik. Beste urte batez, Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren edizio berri bat abiatu du Elkar Fundazioak. Aurtengo honetan, Lur Gallastegik idatzitako Munduari bira pastel batean ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute txikienek (Haur Hezkuntza 4tik Lehen Hezkuntza 4ra). Koxkorragoek (Lehen […]

Read More… from Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 13. edizioa abiatu du Elkar Fundazioak

Loraldiak Txomin Heguy aktorea omenduko du Donostian

Heguyk Anton Abbadiaren azalean sartuko da azken aldiz urtarrilaren 22 eta 23an Donostiako Antzoki Zaharrean, eta Loraldia Kultur Elkarteak omenaldi sentitua egin nahi dio. Loraldia Kultur Elkarteak Anton Abbadia, Dublinetik Hendaiara ikuskizuna taularatuko du datorren urtarrilaren 22 eta 23an Donostiako Antzoki Zaharrean. Loraldiaren produkzioa da eta Chimères eta Metrokoadroka Sormen Lantegiarekin elkarlanean egindako lana da, […]

Read More… from Loraldiak Txomin Heguy aktorea omenduko du Donostian