[BIDEOA] EKE-Elkar literatura beka aurkeztu dute

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik. Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Ipar Euskal Herriko idazleak euskaraz idaztera bultzatzeko asmoz, EKE-Elkar literatura beka aurkeztu dute gaur Donostian. Ekimena bi urtean behin antolatuko da eta Gazteluma beka ordezkatuko du. 2000. urtean Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak Gazteluma literatura saria sortu zuten Ipar […]

Read More… from [BIDEOA] EKE-Elkar literatura beka aurkeztu dute

[BIDEOA] Eskarne Mujikak Agota Kristofen ‘Analfabetoa idazle’ narrazio autobiografikoa euskaratu du

Eskarne Mujika itzultzaileak eta Anjel Lertxundi idazleak Agota Kristofen Analfabetoa idazle narrazio autobiografikoa aurkeztu dute, Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editorearekin batera. Anjel Lertxundi pozik agertu da argitaletxeak “diamante fin hau” plazaratzeko erabakia hartu duelako. Izan ere “opari bat da euskal irakurleontzat, eta are handiagoa akaso euskal idazleontzat Agota Kristofen gogoeta eta oroitzapen hauek geure […]

Read More… from [BIDEOA] Eskarne Mujikak Agota Kristofen ‘Analfabetoa idazle’ narrazio autobiografikoa euskaratu du

Helena Goñirena da aurtengo Zinegoak jaialdiko kartela

Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia martxoaren 1etik 14ra ospatuko da, modu presentzialean eta baita birtualean ere, Filmin plataformaren bidez. Genero izpirik gabe da aurtengo leloa. Edizio honetako kartela aurkeztu du gaur Zinegoak jaialdiak. Helena Goñi argazkilaria da kartelean agertzen den irudiaren egilea. Pau Guillen zuzendariak aipatu duenez, “irudian ikus dezakegu belaunaldi […]

Read More… from Helena Goñirena da aurtengo Zinegoak jaialdiko kartela

2021eko Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da

Otsailaren 1era arte bidali ahal izango dira lanak. Errenteriako Berdintasunerako Azpisilak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin batera, Mariasun Landa sarien hamaikagarren edizioa antolatu du. Ekimen honen xedea gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola…) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea da. Sari hauen bidez, emakumeek egindako ekarpena ikusarazi nahi da, eta horrela, […]

Read More… from 2021eko Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da

Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako programa abian

Noka Mentoring programan proiektuak aurkezteko epea otsailaren 19ra arte egongo da zabalik. Hego Euskal Herriko emakume zinegile hasiberrien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzera asmoz, Noka Mentoring programaren hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur. Programaren helburua Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan bizi diren emakume zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak tutorizatu eta laguntzea da. Hirugarren edizio honetan, Tabakalerak bere […]

Read More… from Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako programa abian

Xabier Agirre margolariaren ‘Ikustera eman – Paisaiak 1999-2020’ erakusketa ikusgai Gasteizen

Azken 21 urteetan margotutako obren aukeraketa bat da.  Erakusketa otsailaren 5era arte egongo da zabalik.    Xabier Agirre margolari bergararrak azken hogeita bat urteetan margotutako koadro sorta bat paratu dute Gasteizko Vital Fundazioa erakusketa-zentroan, Ikustera eman – Paisaiak 1999-2020 izenburupean. Erakusketan, batez ere, paisaiak eta Agirreren ikuskerak ikusi ahal izango dira, ingurunetik edo bidaietatik aukeratzen dituen […]

Read More… from Xabier Agirre margolariaren ‘Ikustera eman – Paisaiak 1999-2020’ erakusketa ikusgai Gasteizen

Txalo Produkzioak taldeak ‘Konpromisoa’ antzezlana taularatuko du hurrengo asteburuan, Donostian

Begoña Bilbaok zuzendu du antzezlana eta hiru aktore ikusiko ditugu oholtza gainean: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga. Antzoki Zaharrean eskainiko dute obra ostiralean eta larunbatean. Adiskidetasun baten krisia oinarri duen antzezlana da Konpromisoa. Txalo Produkzioak taldeak egin ditu Philippe Claudelen obraren moldaketa lanak, eta asteburu honetan taularatuko dute Donostiako Antzoki Zaharrean (hilaren 15 […]

Read More… from Txalo Produkzioak taldeak ‘Konpromisoa’ antzezlana taularatuko du hurrengo asteburuan, Donostian

Expodistritok sei erakusketa ibiltari eramango ditu Bilboko udaltegietara

Gaur, urtarrilak 12, abiatuko dira erakusketak, Ander Gomez Miranda (margoa), Victoria Escalada (margoa), Javier Merino (argazkia) eta Jose Angel Tejero (margoa) artisten eskutik. Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloak sei pintura eta argazki erakusketa paratuko ditu Bilboko Abando, Begoña, Castaños, Otxarkoaga, San Inazio eta San Frantziskoko udaltegietan. Expodistritoren barruko erakusketak ibiltariak dira, eta, beraz, hainbat egunetan […]

Read More… from Expodistritok sei erakusketa ibiltari eramango ditu Bilboko udaltegietara

12 talde eta bakarlari gaztek Villa Sound Bilbao jaialdian parte hartuko dute

Jaialdiaren helburua da 16 eta 30 urte arteko gazteen sorkuntza-lanak bultzatzea eta sustatzea, eta musika arloko askotariko eta egungo proposamenak jendeari eskaintzea. Villa Sound Bilbao musika-jaialdiko epaimahaiak hamabi talde eta bakarlari aukeratu ditu bere lehen edizioan parte hartzeko. Jaialdiaren helburua 16 eta 30 urte bitarteko gazteen sorkuntza-lanak bultzatu eta sustatzea da, eta, honekin batera, musika […]

Read More… from 12 talde eta bakarlari gaztek Villa Sound Bilbao jaialdian parte hartuko dute

Haurrentzako albumak sortzeko 2021eko Etxepare saria martxan da

Maiatzaren 7a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. Albumak sortzeko 2021eko Etxepare saria martxan da jada. Haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) aurkeztu daitezke ekimenera, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osatuz. Maiatzaren 7a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. […]

Read More… from Haurrentzako albumak sortzeko 2021eko Etxepare saria martxan da