‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 18. edizioa martxan da

Sari bakoitzeko irabazleek 400 euro jasoko dituzte eta antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren webgunean eta liburu batean argitaratuko dituzte. Gidoiak abenduaren 31 baino lehen bidali beharko dira. Formatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki motarako lanen lehiaketa antolatu du Bilboko Cafe Bar Bilbaok Tartean Teatroarekin batera. Euskarazko eta gaztelaniazko lanak aurkeztu daitezke lehiaketan, eta gehienez 30 minutuko […]

Read More… from ‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 18. edizioa martxan da

Arrano Pertxa eta Lengu Iluna bikoak ‘Maitasunaren bilduma’ diskoa kaleratu du

Rap abeslariak eta ekoizleak elkarrekin sortzen duten bigarren lana binilo formatuan dator eta hamabi kantuz osatuta dago. Maitasunaren Bilduma izeneko diskoa argitaratu dute gaur Arrano Pertxak (Urko Gonzalez) eta Lengu Ilunak (David Rodriguez) Taupaka elkartearen eskutik. Rap abeslariak eta ekoizleak elkarrekin sortzen duten bigarren lana binilo formatuan dator eta hamabi kantuz osatuta dago. Bikoak adierazi […]

Read More… from Arrano Pertxa eta Lengu Iluna bikoak ‘Maitasunaren bilduma’ diskoa kaleratu du

Gaur abiatuko da Feministaldia Donostiako Tabakaleran

Astelehen eta asteartean tailerrentzako tartean izango da, eta asteazkenetik hasita, hitzaldi, mahainguru, emanaldi, irakurketa eta abar izango dira. Urtero bezala, egungo errealitateari lotutako jaialdia pentsatu eta sortu nahi izan dute Plazandreok plataformako kideek, aurten, ukaezina den pandemia egoerari begira jarrita. Horretarako, gaurtik hilaren 19ra arte 30 sortzaile feminista baino gehiago bilduko dituzte Feministaldian, Kutsatu lelopean. […]

Read More… from Gaur abiatuko da Feministaldia Donostiako Tabakaleran

[BIDEOA] Aroa Uhartek Aleksandra Kollontairen ‘Erle langileen amodioak’ narrazio liburua euskaratu du

“Kollontairen fokua gaur egun ditugun ezinegon eta kezka batzuekin hari fin baten bidez lotzen da, pertsonala politikoa dela aldarrikatzen ari baita etengabean”. Aroa Uhartek (Leitza, 1984) literatura lan baten lehen itzulpena du Erle langileen amodioa. Itzultzaileak Aleksandra Kollontairen (San Petersburgo, 1872 – Mosku, 1952) lana errusieratik euskarara ekarri du zuzenean, EIZIE elkartea eta Erein eta Igela […]

Read More… from [BIDEOA] Aroa Uhartek Aleksandra Kollontairen ‘Erle langileen amodioak’ narrazio liburua euskaratu du

Etxepare Euskal Institutuak 10 urte bete ditu

Euskara, euskal kultura eta sorkuntza nazioartean zabaltzeko helburuarekin sortu zen Etxepare Euskal Institutua. Etxepare Euskal Institutuak 2010eko urriaren 29an ireki zituen ateak, Euskal Herriko eta atzerriko eragileekin elkarlanean, euskara, euskal kultura eta sorkuntza nazioarte mailan sustatu eta ezagutzera emateko. Euskal institutuak beste herrialde eta kulturekin harreman iraunkorrak eraikitzea izan du xede hasieratik, elkarri balioa eman […]

Read More… from Etxepare Euskal Institutuak 10 urte bete ditu

Gure Zirkuak 34 emanaldi eskainiko ditu Tolosan urtarrilaren 10era arte

Urtarrilaren 10ra arte egongo da Gure Zirkua Tolosako San Esteban auzoko aparkalekuan altxa duten karpan. Orotara 34 emanaldi eskainiko ditu Gure Zirkuak Tolosan, 2021eko urtarrilaren 10era arte. Hasiera batean, 22 emanaldi eskaintzea erabaki zuten, baina deialdiak izan duen “erantzun bikaina” kontutan hartuta, beste hamabi saio egitea erabaki dute. Abenduaren 28an, 29an eta 30ean eskainiko dituzte […]

Read More… from Gure Zirkuak 34 emanaldi eskainiko ditu Tolosan urtarrilaren 10era arte

Itsas arrantzari eta gizarte-bizitzari lotutako lexikoa Euskararen Herri Hizkeren Atlasean

XI. liburukiak 232 mapa erakusten ditu, ondoko gaiak jorratu direla: ofizioak eta tresnak; itsasontzia eta eskifaia; itsas arrantza eta beste lanbide batzuk; gizarte-bizitza, pisuak, neurriak, dirua eta koloreak. Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan aurkeztu da, gaur, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (#EHHA) hamaikagarren liburukia, eta horrekin batera sortu den CDa. 232 mapaz osaturiko da eta ondoko gaiak jorratu […]

Read More… from Itsas arrantzari eta gizarte-bizitzari lotutako lexikoa Euskararen Herri Hizkeren Atlasean

Cortada, Gasteizko Film Laburren XXIV. Jaialdia abenduaren 14tik 19ra egingo da

Euskararen aldeko erronka bere horretan mantenduko da, eta aurten ere Euskarabanda Bideomaratoia egingo da. Gaur egungo osasun egoeraren eraginez, jaialdi askok atzeratu edo online eskaini behar izan dituzte. Gasteizko Film Laburren jaialdiaren kasuan, presentziala izatea eta aldi berean online eskaintzea erabaki dute antolatzaileek. Pandemiak eragindako egoera tartean dela, edizio honetan bi atal bakarrik izango dira: […]

Read More… from Cortada, Gasteizko Film Laburren XXIV. Jaialdia abenduaren 14tik 19ra egingo da

Nøgen taldeak ‘Under Alt’ diskoa aurkezteko birari ekin dio

Abenduaren 13an Ondarroako Beikozini Kafe Antzokiko oholtzara igoko da taldea, 19an, berriz, Durangoko Plateruenan. Oztopo eta zailtasun guztiei aurre eginez, Nøgen talde donostiarrak bira oparoa du arretik. Datozen hilabeteetan Euskal Herriko eta kanpoko txoko ezberdinetatik arituko dira Under Alt disko berria aurkezten. “Biluzik jaio ginen eta ahaztu dugu. Irakatsi ziguten garenaren gainean janzten eta sentitzen […]

Read More… from Nøgen taldeak ‘Under Alt’ diskoa aurkezteko birari ekin dio

[BIDEOA] Olga Tokarczuk idazlearen ‘Erabili goldea hilen hezurren gainetik’ eleberria euskaratu dute

Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczek-ek itzuli dute idazle poloniarraren eleberria Elkarrek eta Arrasateko AED elkarteak antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen sariketari esker. Iaz Literaturako Nobel sari bikoitza eman zuen Suediako Akademiak, eta horietako lehena Olga Tokarczuk idazle poloniarrari eman zitzaion. Orain, lehenengoz itzuli da euskarara haren helduentzako lan bat, Erabili goldea hilen hezurren gainetik eleberria. Thriller […]

Read More… from [BIDEOA] Olga Tokarczuk idazlearen ‘Erabili goldea hilen hezurren gainetik’ eleberria euskaratu dute