[BIDEOA] ‘Naparra. kasu irekia’ izeneko liburua aurkeztu du Jon Alonso idazleak

Egileak era bateko eta besteko iturrietara joz, ikerketa zabal eta sakon bati ekin dio Naparra. kasu irekia osatzeko. Alonsok 2016ko Tene Mujika beka irabazi zuen proiektu honekin. Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra, Komando Autonomo Antikapitalistetako militantea eta Iparraldean errefuxiatua, 1980ko ekainaren 11n desagertu zen, norbaitek bahitua. Ordutik ez da haren gorpurik agertu, ez desagerketaren egile […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Naparra. kasu irekia’ izeneko liburua aurkeztu du Jon Alonso idazleak

Bigara elkartearen ‘Abere Ba’ erakusketa Donostian ikusgai

Bigara elkarteak euskarazko animalien izenetan palindromo meategi aberatsa topatu du, eta izen horiek abiapuntu hartuta hitz eta letrekin esperimentatzen aritu da. Proposamenak sortzeko gonbita egiten du orain. Bihartik aurrera Abere ba erakusketa bisitatu ahal izango da Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean, martxoaren 13ra arte. Abere ba Itziar Aranburuk eta Jon Ander Garciak osatzen duten Bigara […]

Read More… from Bigara elkartearen ‘Abere Ba’ erakusketa Donostian ikusgai

May Ayim eta Raymond Carver poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak

Liburuak Garazi Ugaldek eta Harkaitz Canok itzuli dituzte. Kaier berri hauekin 36. zenbakira iritsi da bilduma. Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan, Susa argitaletxeak editatzen dituen azken bi aleak aurkeztu ditu: May Ayim alemanaren gainekoa eta Raymond Carver estatubatuarrarena. Autore bi hauekin 36. zenbakira iritsi da 2014ko martxoan abiatu zen bilduma. Beñat Sarasolak zuzentzen du proiektua […]

Read More… from May Ayim eta Raymond Carver poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak

Blues hotsak zikloa azaroaren 21etik 29ra Soraluzen

Dama Beltzak eta Travellin´ Brothers euskal taldeak, besteak beste, izango dira aurtengo jaialdian. Oraingoan, “blues onena emakumearen tratu txarren kontrako borrokarekin bat eginez programazio sendoa” osatu du antolakuntzak. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak iaz abiatu zuten bideari jarraituz, aurten ere Bluez Hotsak izeneko jaialdia antolatu du azaroaren 21etik 29ra bitartean, Soraluzen. “Ez dira musikarako garai onenak, baina […]

Read More… from Blues hotsak zikloa azaroaren 21etik 29ra Soraluzen

Mintzalasai elkarteak haurrentzako ‘Asteburu konfinatuak’ kanpaina abiatu du

Euskara bereganatzen laguntzeko, haur euskaldunei euskararekin eskolaz kanpoko lotura sortzea da ekimenaren helburua, baina baita euskaraz une atseginak biziaraztea ere, haien lotura afektiboa indartzeko. Martxoko itxialdian bultzatutako Etxean euskaraz kanpainaren ondoren, Mintzalasai elkarteak Asteburu konfinatuak kanpaina abiatu du. Hala, Eguberriko oporrak heldu arte, elkarteak artikulu bat argitaratuko du ostiralero bere webgunean. Artikulu horrek lau jarduera […]

Read More… from Mintzalasai elkarteak haurrentzako ‘Asteburu konfinatuak’ kanpaina abiatu du

Mariasun Landaren obra aukeratu dute Klasikoen XIII. Irakurraldi Jarraiturako

Bilbo Zaharra euskaltegiko Forum-ak Landaren omenezko hiru hitzaldi antolatu ditu. Lehena gaur izango da, eta Patxi Zubizarretak eta Juan Kruz Igerabidek parte hartuko dute. Irakurketarako zaletasuna bultzatzeko asmoz, aurten ere Klasikoen Irakurraldi Jarraitua egingo dute azaroaren 17an, Bilboko Arriaga antzokian. Hamahirugarren edizio honetarako Mariasun Landa (Errenteria, 1949) idazlearen ipuinak hautatu dituzte. Hala, Bilbo Zaharra euskaltegiko […]

Read More… from Mariasun Landaren obra aukeratu dute Klasikoen XIII. Irakurraldi Jarraiturako

Itziar Okarizen ‘Estatuak’ Jorge Oteiza Museoan ikusgai

Artista donostiarraren erakusketa 2021eko otsailaren 28ra arte bisitatu ahal izango da Altzuzako museoan. Azken urteotan, Itziar Okariz (Donostia, 1965) artista eskultura esanguratsuen aurrean jartzen eta haiekin solasaldiak izaten aritu da, eta itxura batean osatu gabe dauden solasaldi horietako batzuk dira, hain zuzen, Estatuak izeneko erakusketa osatzen dutenak. Elkarrizketa horien grabazioek artistaren eta obren arteko komunikazio […]

Read More… from Itziar Okarizen ‘Estatuak’ Jorge Oteiza Museoan ikusgai

[BIDEOA] Xabi Solanok Trikitixa Liburuaren 3. alea plazaratu du

Ikasi eta aldi berean dibertitzeko aukera ematen duen liburu didaktikoa ondu du Hernaniko trikitilariak. Liburuaz gain, zortzi abestiz osatutako CDa ere badakar proiektuak Solano anai-arrebak: Zaharrak berri izenpean. Xabi Solano (Hernani, 1978) musikariaren Trikitixa liburua III izeneko lan berria ekoiztu eta argitaratzeko asmoz bildu dira oraingoan ere 5GORA eta Elkar zigiluak. Donostian aurkeztu dute hirugarren […]

Read More… from [BIDEOA] Xabi Solanok Trikitixa Liburuaren 3. alea plazaratu du

Herritarren aktibazioari eta erakundeen erantzukizunari dei egin diete euskalgintzako hainbat eragilek

Herritarrek euskararen aldeko ekimenetan parte har dezaten eskatu dute, Euskaraldian, Errigoran edo Durangoko Azokan, esaterako; eta erakundeei berehalako neurri zehatzak eskatu dizkiete. “Pandemiaren lehen olatuak agerian utzitako hutsune eta desberdintasunak bizi-bizi daudela iritsi da bigarrena. Eta oraingoan ere estu hartu ditu euskara eta euskalgintza, lehendik zetozen gabeziak gordindu besterik ez dituelako egin”, hala salatu dute […]

Read More… from Herritarren aktibazioari eta erakundeen erantzukizunari dei egin diete euskalgintzako hainbat eragilek

Kea Ahots taldeak emango dio hasiera Donostiako Musikagileak zirkuituari

Larunbatean, azaroak 14, Musikagileak elkarteak antolatutako ziklo honen barruan San Telmo Museoan egingo diren hiru kontzertuetan lehenengoa eskainiko da, 19:00etan. Bihartik aurrera izango dira sarrerak salgai Donostiako museoan bertan. San Telmo Museoa, aurten ere, Musikagileak Zirkuitoko eszenatokietako bat izango da hiru kontzerturekin. Martxan den edizio honetan, datorren asteburukoa izango da museoan egingo diren hiru kontzertuetako […]

Read More… from Kea Ahots taldeak emango dio hasiera Donostiako Musikagileak zirkuituari