Bueltan da Elorrioko ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa

Azaroaren 6an, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Elorrioko Arriola antzokian, eta 24 orduren buruan, parte hartzaileek sortutako film laburrak antzokian bertan aurkeztu beharko dituzte. Multimedia eta ikus-entzunezkoak gustuko dutenei beste aukera bat emateko asmoz, 24 Ordu Digitalean izeneko formula berria jarri zuen abian Elorrioko Arriola antzokiak duela urte batzuk. Lehiaketa honetan lanak 24 orduren […]

Read More… from Bueltan da Elorrioko ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa

[BIDEOA] Idoia Garzes idazleak ‘Mendiko gaitza’ izeneko liburua aurkeztu du

Egile lasarte-oriarrak Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa irabazi zuen iaz liburu honen proiektuarekin. Mendiko gaitza izenburupean dator Idoia Garzes (Lasarte-Orian, 1973) idazleak ondu duen lehen eleberria. Nobela beltz atipiko bat da, poliziakoa. Arlet Anaut da protagonista, asperger sindromea duen emakume gazte bat. “Oso emakume berezia da, besteentzat bitxiak diren pentsamenduak ditu, eta oro har ez […]

Read More… from [BIDEOA] Idoia Garzes idazleak ‘Mendiko gaitza’ izeneko liburua aurkeztu du

Literaktum jaialdia bertan behera geratu da, 2021ean bueltatzeko asmo sendoarekin

Azken ordura arte egiteko erabakia mantendu bada ere, jaialdia azaroaren 6tik 21era aurreikusita zegoen, azkenean ezinezkoa izango da eta datorren urtean berriro antolatzeko asmoa azaldu du antolakuntzak. Donostia Kulturak aurtengo Literaktum jaialdia atzeratzea erabaki du, erakunde publikoek Covid-19ari aurre egiteko ezarri dituzten azken neurrien ondorioz. Jaialdia azaroaren 6tik 21era bitartean egitea aurreikusita zegoen eta azken […]

Read More… from Literaktum jaialdia bertan behera geratu da, 2021ean bueltatzeko asmo sendoarekin

Euskara eta euskal kulturako irakurletza berria Georgiako Tbilisi State University-n

Eskabideak aurkezteko epea 30 egunez luzatuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Etxepare Euskal Institutuak Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi State University-rekin 2020ko irailean sinatutako lankidetzaren ondorioz, 2021eko otsailean euskara eta euskal kulturako irakurletza berria zabalduko da bertan. Hori dela eta, azaroren 17an euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia egingo du […]

Read More… from Euskara eta euskal kulturako irakurletza berria Georgiako Tbilisi State University-n

‘Erroa eta geroa’ dokumentala aurkeztuko dute Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean azaroaren 11n

Lurrari lotutako eta hurbileko nekazaritza eta abeltzaintza iraunkorra landu izan duten edota lantzen duten emakumeak dira dokumental honetako protagonistak. “Zer diote emakume baserritarrek? Non daude? Ezagutzen ditugu euren bizipenak, kezkak, iritziak…?” Erroa eta geroa dokumentalak Euskal Herriko leku oso desberdinetako emakume baserritarren ahotsak jaso ditu. Gazteenak 30 urte bueltan dabiltza, nagusienak 90etik gora. Azaroaren 11n, […]

Read More… from ‘Erroa eta geroa’ dokumentala aurkeztuko dute Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean azaroaren 11n

Musikari eta programatzaileen arteko topagunea ere izango da Durangoko Azoka

Bigarren urtez jarraian, Gerediaga elkarteak eta Musika Bulegoak DA PRO! ekimena antolatuko dute, musikari eta programatzaileak harremanetan ipintzeko helburuarekin. Edizio berezia izango du aurten Durangoko Azokak. Abenduaren 4tik 8ra denda birtuala izango du lehen aldiz, eta zuzeneko egitaraua izango du, Landako Gunean eta Plateruena Kafe Antzokian. Berritasunez jositako edizioa izango da, beraz. Aurten Azokako guneak […]

Read More… from Musikari eta programatzaileen arteko topagunea ere izango da Durangoko Azoka

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak “Zurrumurruen aurkako informazio-saioen zikloa” aurkeztu du

Bi solasaldik eta tailer batek osatuko dute zikloa eta Ikuspegiko zuzendari ohi Gorka Morenok, Jon Maia bertsolariak eta Monica Leiva kazetariak parte hartuko dute. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak “Zurrumurruen aurkako informazio-saioen zikloa” aurkeztu du. Hala, bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00tan, doako sarrerarekin, La inmigración de origen extranjero en el País Vasco y Ormaiztegi. Mitos y realidades izeneko […]

Read More… from Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak “Zurrumurruen aurkako informazio-saioen zikloa” aurkeztu du

Norberak bere etxetik jarraitu beharko duen jaialdia izango da Aurtengo Hatortxu Rock

“Zinez, mereziko duen zerbait eskaintzera gatoz”, adierazi du antolakuntzak. Datozen egunetan emango dute jaialdiaren inguruko argibide eta berri gehiago. “21 urte eman ditugu etengabe, urtero, milaka lagun elkartzen. Aurten baina, osasun krisi larriaren eraginez, ezingo dugu ohiko elkartasun jaialdia antolatu”, adierazi du Hatortxu Rock jaialdiko antolakuntzak. Hala ere, lanean jarraitzeko beharra inoiz baino handiagoa dela […]

Read More… from Norberak bere etxetik jarraitu beharko duen jaialdia izango da Aurtengo Hatortxu Rock

Euskaltzaindiak Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen euskarazko izenak arautu ditu

Eneko Enekoitz edo Eneko Arista, Antso III.a Gartzeitz edo Antso Nagusia, Tibalt II.a edo Tibalt Gaztea, Joan II.a edo Joan Usurpatzailea, Zuria I.a, Joana III.a edo Joana Albretekoa… Euskaltzaindiak 192. araua argitaratu du (Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak). Duela urte batzuk, Akademiak Europako hainbat erresumatako errege-erreginen izenak arautu zituen. Zehazki, 180. arauan (Goi Erdi […]

Read More… from Euskaltzaindiak Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen euskarazko izenak arautu ditu

Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da

Parte hartu nahi duenak Louise Glück-en The Wild Iris poema-liburua euskaratu beharko du. Beste urtez batez, Jokin Zaitegi Sariketa deitu dute Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak Arrasateko idazlea gogoratzeko asmoz, eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko. Itzulpengintza arloko sariketa hau Literaturako Nobel Saria irabazi duten autoreen lanak euskaratzea du xede. Suediako Akademiak […]

Read More… from Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da