Ekhiñe Zapiainek irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Iruñeko Bittori Elizalde bertsolaria izan da txapeldunordea. Nafarroako Bertsozale Elkarteak azaldu duenez, edukiera mugatuan eta osasun prebentziorako neurri guztiak beteta jokatu da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 34.edizioa. Zazpi izan dira bertsolari parte hartzaileak: Ainhoa Arrizabalaga (Iruñea), Amaia Lasheras (Barañain), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Eki Mateorena (Leitza), Ekhiñe Zapiain (Bera) eta Etxahun Azkarraga (Etxalar). […]

Read More… from Ekhiñe Zapiainek irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

San Telmo Museoak Erlea Maneros artistaren ‘Norusta’ erakusketa aurkeztu du

Ibon Aranberriren lekukoa hartu eta urtebetez egindako lanaren emaitza da erakusketa, 2021eko urtarrilaren 10era arte bisitatu ahal izango da. San Telmo Museoak Erlea Maneros (Bilbo, 1977) artistaren Norusta erakusketa aurkeztu du, 2020ko urriaren 31tik 2021eko urtarrilaren 10era bitartean ikusgai izango dena, Museo Bikoitza programaren barruan. Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri zen abian. […]

Read More… from San Telmo Museoak Erlea Maneros artistaren ‘Norusta’ erakusketa aurkeztu du

Horman Poster: “Gure kezkak, kontraesanak edo desobedientzia eta boterearen inguruan ditugun ideiak lantzekoa aitzakia izan da”

Antigone edo Ezetzaren beharra da Horman Posterren antzezlan berria. Kolektiboak bihar egingo du obraren aurrestreinaldia, Ozaetako Garaion Sorgingunean, Azaroaren 5ean, berriz, Bilboko Arriaga antzokian izango dute estreinaldia. Antigona historian zehar gehien taularatua izan den klasikoa dugu, baina euskaraz lehen aldia izango du. Igor de Cuadra eta Maite Aizpurua Horman Poster kolektiboko kideek antzezlanari buruzko xehetasunak […]

Read More… from Horman Poster: “Gure kezkak, kontraesanak edo desobedientzia eta boterearen inguruan ditugun ideiak lantzekoa aitzakia izan da”

Bertsularien Lagunak elkarteak aurtengo Xilaba txapelketa etetea erabaki du

“Joan den ostegunean iragarritako neurriek txapelketa etetera garamatzate. Kultura segurua dela sinetsirik, garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean, bertsolaritza sustatzen segituko dugu”, adierazi du Bertsularien Lagunak elkarteak. Bertsularien Lagunak elkarteak aurtengo Xilaba txapelketa etetea erabaki du. Urriaren 28an Emmanuel Macron Estatu frantseseko presidenteak konfinatzeko neurriak iragarri ostean hartu du erabakia elkarteak. Hala ere, iraun duen […]

Read More… from Bertsularien Lagunak elkarteak aurtengo Xilaba txapelketa etetea erabaki du

Durangoko Azokak 55. edizioaren spota aurkeztu du

Bihotz baten taupadak ematen dio hasiera iragarkiari. Azokako aurtengo kartelaren izaera jarraituz, spotean paisaia grisa ageri da, isiltasunean. Dantzari batek, ostera, bere mugimenduekin kolorea emango dio zuri-beltzari, musika hasiko da eta bihotza hamaika koloretan. Hilabete eta erdi baino gutxiago falta da Durangoko Azoka heltzeko, eta gaur kulturaren plazak edizio honetako spota aurkeztu du. TaupaDA! da […]

Read More… from Durangoko Azokak 55. edizioaren spota aurkeztu du

IV. Sarean Euskaraz programako ikastaroetan izena emateko epea zabalik da

Youtuber izateko mila modu, Robotika, Appinventor, Pribatutasuna Sarean, Webguneen sorkuntza, Bideomapping eta Musika sortzeko app-ak dira lantegien ardatza. Azaroaren 15era arte, euskarazko komunikazio eta informazio teknologiei buruzko doako 25 tailer eskainiko dituzte Nafarroako 23 udalerritan. Guztira zazpi lantegi mota ezberdin dakartza eskaintzak. Batzuk sei ordukoak izango dira (hiru orduko bi saiotan banatuta), eta beste batzuk […]

Read More… from IV. Sarean Euskaraz programako ikastaroetan izena emateko epea zabalik da

‘Hitzak Hots’: bost emakume poetaren ahots musikatua liburu-DVDan

Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaiaren ahotsak musikatu ditu Antton Valverdek. Antton Valverde musikariak Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia musikatu zituen iazko abenduan Txillida Lekun eskaini zuen ikuskizunerako. Orain, bildutako uzta liburu eta DVD formatuetan jaso du Pamiela argitaletxeak, Hitzak Hots izenburupean. […]

Read More… from ‘Hitzak Hots’: bost emakume poetaren ahots musikatua liburu-DVDan

Hemezortzi emanaldik osatuko dute Gasteizko Astearte Musikalak

Inaugurazio kontzertua azaroaren 3an izango da, Roberto Casadoren eta Iruñeko Sinfoniettaren eskutik.    Astearte Musikalek hogeita hamaikagarren edizioa inauguratuko dute datorren astean. Ganbera-musikaren lurraldeko zikloa COVID-19ak ezarritako murrizketa eta osasun-neurrietara egokitu da, eta hemezortzi emanaldi interesgarri programatu ditu denboraldi honetarako: bi bakarlari, lau bikote, hiru hirukote, laukote bat, hiru boskote, seikote bat, bi orkestra-talde eta […]

Read More… from Hemezortzi emanaldik osatuko dute Gasteizko Astearte Musikalak

‘Bidasoko deportatuak’ erakusketa ibiltaria Beran ikusgai

Bidasoko deportatuen bizipena, eta herioa, erakusketa ibiltari batez azaldu nahi da. Azaroaren 1era arte bisitatu ahal izango da Berako Kultur Etxean. Whasintong-eko Holocausto Memorial Museum-en Enciclopedia de Campos y Guetos proiektuaren arabera, 42.500 atxilotze gune, akabatze gune, ghetto eta bortxazko lan faktoria egon ziren. Bertan, 15 eta 20 milioi pertsona batu zituzten. Hauen artean badago Bidasoa jatorri […]

Read More… from ‘Bidasoko deportatuak’ erakusketa ibiltaria Beran ikusgai

[BIDEOA] Toti Martinez de Lezeak ‘Egurra S.A’ intrigazko eleberria aurkeztu du

Liburu hau ontzea erronka bat izan da idazlearentzat, izan ere, oraingoan, eleberri historikotik aldendu eta gaurkotasuna duen istorio batera egin du jauzia. Egurra S.A (Erein) dugu Toti Martinez de Lezea idazlearen azken eleberria. Gaur aurkeztu du Donostian, eta Bilbora heltzen den familia baten gorabeherak kontatzen ditu. Familiak argitaletxe bat jarriko du martxan eta horrek senideen […]

Read More… from [BIDEOA] Toti Martinez de Lezeak ‘Egurra S.A’ intrigazko eleberria aurkeztu du